HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2020/11/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK ETA LANDETXEAK. 2020KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako turistak % 63 jaitsi dira 2020ko urrian

Irailean erregistratutako datuek okerrera egin dute, eta turista atzerritarren kasuan, urriko jaitsiera % 80 ingurukoa da

Euskal AEko hotel-establezimenduetan 109.393 sarrera erregistratu dira urrian, aurreko urteko hil berean baino % 63,1 gutxiago. Urrian 209.716 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, urte arteko % 63,6ko jaitsiera. Zifra horiek txarragoak dira irailekoen aldean: irailean 130.004 sarrera erregistratu ziren, eta 249.794 gaualdi, zeinek ekarri batzituen urte batetik besterako % 59 eta % 60,2ko jaitsierak, hurrenez hurren.

graf0017774_01_e.png

COVID-19ak eragindako krisiak urrian ere eragin handia izan du hiru lurraldeetan. Hala, Bizkaian, 2020ko urriko sarrerak % 68,8 jaitsi dira 2019ko urriaren aldean; Gipuzkoan, % 59,5, eta, azkenik, Araban % 53,2. Gaualdiei dagokienez, urte arteko jaitsierak honakoak izan dira: Bizkaian % 66,1, Gipuzkoan % 64 eta Araban % 52,6.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduen guztizkoan, 83.006 izan dira urrian; atzerritik etorritakoak, berriz, 26.387 izan dira. Hau da, 2019ko urrian baino % 50,2 eta % 79,7 gutxiago, hurrenez hurren. Atzerriko egoiliarren sarrerak sarrera guztien % 24,1 izan dira, eta ehuneko hori % 43,8koa zen 2019ko hilabete berean.

Batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da urrian, 2019ko urriko 1,94 eguneko batez besteko egonaldia baino apur bat laburragoa. Araban, iazko 1,87 egunetik aurtengo urriko 1,90 egunera igo da; Bizkaian ere igo da, 2019ko urriko 1,92 egunetik 2020ko urriko 2,09 egunera. Gipuzkoan, aldiz, batez besteko egonaldia 2019ko urriko 1,99 egunetik aurtengo urriko 1,77 egunera jaitsi da.

Plazen araberako betetze-maila ehuneko 34,3 puntu jaitsi da Euskal AE osoan, 2019ko urriko % 59,8tik aurtengo urriko % 25,5era igarota. Lurraldeka, eskainitako plazen araberako betetze-maila % 31,0koa da Araban, % 24,0koa Bizkaian eta % 25,4koa Gipuzkoan. Urte arteko beherakadak, hurrenez hurren, 22,2, 34,7 eta 38ko portzentaje-puntukoak izan dira.

Gelen araberako betetze-maila ere ehuneko 39,9 puntu jaitsi da, % 33,3tan kokatuta Euskal AE osoan. Lurraldeka, erregistratutako balioak % 41,5 dira Araban, % 32,5 Bizkaian eta % 31,6 Gipuzkoan.

graf0017774_02_e.png

Euskal AEn, guztira, 501 hotel-establezimenduk izan dute jardueraren bat aurtengo urrian, aurreko hilean (2020ko irailean) baino 24 gutxiago, eta 2019ko urrian gutxienez egun bat ireki zutenek baino 75 gutxiago. 2020ko urriko egun guztietan itxitako establezimenduen kopuruak, ordea, gora egin du irailean egoera berean egon zirenekin alderatuta: 127 guztiz itxita urrian, eta 96, berriz, 2020ko irailean. 2019ko urrian, ordea, 39 establezimendu itxita egon ziren hilabete osoan zehar.

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) eta, beraz, baita gela eskuragarriko diru-sarrerak ere (RevPar), 2020ko urritik aurrera Big Data tekniken bidez lortzen dira

Jakinarazten da ezen 2020ko urrian Eustatek ETHI egiteko ekoizpen-prozesuetan Big Dataren teknika aurreratuak sartu dituela, eguneko batez besteko tarifa lortzeko (ADR) eta, aldagai deribatu gisa, baita gela eskuragarriko diru-sarreren datuak ere (RevPar). Hotel-establezimendu bakoitzerako, online erreserba-plataformetatik hartzen da aurreko 120 egunetako egun bakoitzeko prezioa, web scraping teknologia erabiliz. Informazio hori inkestako turismo-establezimenduen direktorioko informazioarekin konbinatzen da, baliozkotutako estatistika-ereduen bidez, azken urteetan lagindutako informazioarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, Eustaten webgunean argitaratutako dokumentu metodologikoa kontsulta daiteke.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hotelen eguneko batez besteko tarifa (ADR) 69,2 eurokoa izan da 2020ko urrian, urtebete lehenago baino % 26,5 gutxiago. Batez besteko tarifa 66,5 eurokoa da Araban (% 8,4ko murrizketarekin), 63,6 eurokoa Bizkaian (% 29,9ko jaitsierarekin) eta 77 eurokoa Gipuzkoan (2019ko urrian baino % 26,8 gutxiago).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduen betetze edo okupazioaren araberakoak diren, 23,1 eurokoak izan dira 2020ko urrian Euskal AEn, 2019ko urrian baino % 66,6 txikiagoak. Araban RevPar indizea 27,6 eurokoa izan da, 20,7 eurokoa Bizkaian eta 24,3 eurokoa Gipuzkoan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 45,1, % 68,6 eta % 69,4 gutxiago, hurrenez hurren.

Landetxeak

2020ko urrian 5.817 sarrera izan dira Euskal AEko landetxeetan, hau da, % 61,2 gutxiago urte artean. Gaualdiak (14.238 pertsona orotara) % 53,9 jaitsi dira 2019ko urrian erregistratutakoekin alderatuta.

graf0017774_03_e.png

Hiru lurraldeetan izan da jaitsiera nabarmenik. Bidaiarien sarrerak % 74,7 jaitsi dira Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 64,8 eta % 52,0, hurrenez hurren. Gaualdiek antzeko portaera izan dute: % 60,6 gutxiago Araban, % 65,2 Bizkaian eta % 43,6 Gipuzkoan.

COVID-19aren krisiak landetxeetan izan duen eragina hoteletan ikusitakoaren antzekoa izan da. Izan ere, 356 establezimenduk eman dute ostatu urrian, eta 380 establezimenduk, berriz, 2019ko urrian. Aitzitik, guztira 78 ostatuk itxita jarraitu dute aldi osoan, eta 2019ko urrian, aldiz, 42 izan ziren.

graf0017774_04_e.png

Era berean, aurreko hilarekin, 2020ko irailarekin, alderatuta, jarduera pixka bat murriztu dela ikus daiteke; izan ere, hilabete horretan 363 ostatuk izan zuten jarduerarik, eta urrian, berriz, 356 ostatuk. Hilabete osoan zehar itxita egon diren establezimenduak, berriz, irailean 66 izatetik urrian 78 izatera igaro dira.

Oharra. Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik gaur egungo ezohiko egoeran. Haiei esker, zabaldu ahal izan da informazio hau, zeinek aukera ematen baitu kuantifikatzeko COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan duten eragina.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako turistak % 63 jaitsi dira 2020ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017774_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali