2020/11/16ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2020/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak % 19,5 igo ziren 2020ko bigarren hiruhilekoan COVID-19aren ondorioz

Igoera % 24,2koa izan da azken 10 urteetako batezbestekoarekin alderatuta

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko bigarren hiruhilekoan 6.054 pertsona hil ziren Euskal AEn, aurreko urteko aldi berean baino % 19,5 gehiago. Hiruhileko honetan 987 heriotza gehiago izan dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta aurreko 10 urteetako batezbestekoa baino 1.178 gehiago.

graf0017739_01_e.png

Bizkaian % 20,9 gehitu ziren heriotzak, Araban % 19,1 eta Gipuzkoan % 16,9. Sexuen arabera, 2.910 gizon eta 3.144 emakume hil ziren; hau da, % 13,2 gehiago gizonen kasuan eta % 26 emakumeenean.

Lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 7 heriotza urtebetetik beherakoenak izan ziren, eta 90 heriotza ehun urtetik gorakoenak.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.457 eta 1.284 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 45,3 eragin zituzten. Hirugarren heriotza-kausa COVID-19a da, 1.218 kasurekin (% 20,1).

Arnas-arrazoiengatiko heriotzak % 35,9 jaitsi ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Nerbio-sistemako gaixotasunek eragindako heriotzak 349 izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,7 gutxiago, eta 2019ko laugarren hiruhilekoan baino % 11,9 gutxiago. Bestalde, digestio-gaixotasunek eragindako heriotzak 227 izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 2,6 gutxiago.

Heriotzen arrazoiak desberdinak izan ziren oraindik ere sexuaren arabera; gizonen artean, tumoreak izan ziren lehenengo heriotza-kausa (% 29,5) eta, emakumeen artean, zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 22,5); azken horiek bigarren kausa izan ziren (% 19,8) gizonen kasuan, eta emakumeen kasuan, berriz, COVID-19a (% 21).

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2020ko lehen hiruhilekoan, 2.470 pertsona gutxiagorekin. Hiru lurraldeetan galdu da biztanlerik: Bizkaian 1.698 pertsona, Gipuzkoan 577 eta Araban 195.

COVID-19aren ondoriozko heriotzak 1.218 izan ziren 2020ko bigarren hiruhilekoan

2020ko bigarren hiruhilekoan 1.218 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz, hau da, guztizkoaren % 20,1; bi taldetan sailkatzen dira: 1.034 COVID-19 egiaztatuaren ondorioz eta 184 COVID-19 probablearen ondorioz; gainera, beste 160 heriotzatan COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.

graf0017739_02_e.png

Lurraldeka, zifrarik handiena Bizkaiari dagokio (741), gero Gipuzkoari (263) eta, azkenik, Arabari (214). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 287 heriotzarekin. Ondoren Gasteiz dator, 175 heriotzarekin, eta azkenik Donostia, 55 heriotzarekin. Barakaldo ere nabarmentzen da, 88 heriotzarekin.

Emakumeen heriotzen kopurua (662) gizonena (556) baino handiagoa izan zen; bestalde, adinaren arabera, COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 75,4 80 urtetik gorakoen artean gertatu ziren, eta % 22,3 60-80 urtekoen artean.

Heriotza gehienak Euskal AEko ospitaleetan gertatu ziren (% 55,1), gero egoitza sozio-sanitarioetan (% 38,9), etxeetan (% 4,2) edo beste leku batzuetan (% 1,8).

2020ko lehen seihilekoko metatuan, guztira 1.720 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz; horietatik 1.463 analisi espezifiko batek berretsi zituen, eta 257 COVID-19 probable gisa diagnostikatu ziren. Heriotza gehienak martxoan (502) eta apirilean (1.048) gertatu ziren; maiatzean, aldiz, 147 izan ziren, eta ekainean ia desagertu ziren (23).

Nabarmendu behar da COVID-19a ere agertu zela hilabete horietako beste 206 heriotzatan, baina ez zela kausa nagusia izan, heriotzen mediku-ziurtagirietan agertzen den bezala eta Osasunaren Mundu Erakundearen heriotza-kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.

graf0017739_03_e.png

Ohar metodologikoa: Hala Euskal AEko nola kanpoko erregistro zibiletan inskribatutako egoiliar-heriotzak jasotzen dira, betiere egoiliarrei eragiten badiete.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2020/11/16
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/09
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017739_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali