2020/11/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,7 jaitsi dira 2020ko urrian aurreko hilaren aldean

2019ko urriaren aldean kostuak % 0,2 jaitsi dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen Indizea % 0,7 jaitsi da 2020ko urrian aurreko hilaren, 2020ko irailaren, aldean. Urte arteko terminoetan, 2020ko urrian, 2019ko urriaren aldean, kostuak % 0,2 jaitsi dira.

Aurreko hilaren aldean lehengaien kostuak % 0,9 jaitsi dira, eta lan-eskuaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).

Urrian Etxegintzaren azpisektoreak % 0,7ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 1,4koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoak % 3,7.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, 2020ko urrian, 2019ko urriaren aldean, honako sektore hauek nabarmentzen dira igoeretan: Material elektronikoa (% 2,0 gora), Metalezko artikuluak (% 1,7) eta Material elektrikoa (% 1,5). Aldiz, prezioetan jaitsierekin hauek nabarmentzen dira: Petrolioa fintzea (% 25,0 behera), Energia elektrikoa eta gasa (% 20,8) eta Metalurgia (% 4,2).

graf0017787_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,7 jaitsi dira 2020ko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017787_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali