2020/11/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 9,8 jaitsi da 2020ko irailean

Aurreko hilaren aldean, 2020ko abuztua, Industria produkzioaren indizea % 2,5 igo da

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko irailean % 9,8 murriztu da Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2019ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, 2020ko abuztuarekin iraila alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioa % 2,5 hazi da.

2020ko lehenengo bederatzi hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 15,1eko uzkurdura metatuarekin itxi da.

2020ko iraileko indizearen bilakaera, 2019ko irailarekin alderatuta, negatiboa izan da industria-sektore handi guztietan. Energiak % 23,5 egin du behera. Sektore horretako jarduera azpimarragarrienen artean energia elektrikoa hornitzea eta petrolioa fintzea daude.

Bitarteko ondasunak, bestalde, % 8,5 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunak % 7,2. Lehenengoen artean daude metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa; bigarrenen artean, berriz, ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren egitea edo aireontziak edo itsasontziak egitea.

Azkenik, Kontsumo-ondasunek, oro har, urte arteko % 6,5eko jaitsiera izan dute; horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrek, % 17,7koa, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, % 3,3koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Hil arteko aldakuntzak (2020ko iraila 2020ko abuztuaren aldean) zeinu desberdineko aldakuntzak izan ditu industria-sektore handietan, urtaro-eraginak zuzendu ondoren. Ekipo-ondasunek % 11,5 egin dute gora, eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 1,3 egin dute gora produkzioan, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 3,5eko igoera izan baitute, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 0,8koa. Aitzitik, Energia % 6,8 jaitsi da, eta Bitarteko ondasunak % 0,1.

graf0017705_01_e.png

Maila xehatuago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, urte arteko aldakuntzetan 2020ko irailean portaera positiboa izan duen sektore bakarra Kautxua eta plastikoa izan da, produkzioan % 3,0ko hazkundearekin. Hauek dira, pisu handieneko sektoreetan, jaitsierarik handienak eduki dituztenak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 20,3 behera egin duena, Metalurgia eta produktu metalikoak, % 14,7 jaitsi dena, eta Makineria eta ekipoa, % 7,0ko jaitsiera izan duena, behin zuzenduta egutegi-efektuak.

graf0017705_02_e.png

Lurraldeetan, Industria produkzioaren indizearen iraileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan. Halatan, Bizkaian % 14,8ko jaitsiera izan da (batez ere, energia-sektorearen portaeraren eraginez), Gipuzkoan % 6,9koa eta, azkenik, Araban % 6,2koa.

Hilabete arteko terminoetan, 2020ko iraila 2020ko abuztuaren aldean, eta urtaro-ondorioak kenduta, Araban produkzioa % 4,0 hazi da, Bizkaian % 3,3 eta Gipuzkoan % 0,9.

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzean eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis metodologia-oharrean emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik gauden zirkunstantzietan. Horiei esker, iraileko indizea laginaren % 92,49ko estaldurarekin kalkulatu da, eta horren informazioa urrian jaso da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 9,8 jaitsi da 2020ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017705_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali