HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Pixka bat murriztu dira...

2020/11/27ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Pixka bat murriztu dira ospitaleratzeak, 2019an, Euskal AEn, eta kausa nagusia gaixotasun digestiboak dira

Kirurgia anbulatorioaren modalitatean ospitaleratzeak % 4,1 areagotu ziren, eta begietako gaixotasunak izan ziren kausa nagusi

Guztira, 234.674 ospitaleratze erregistratu ziren 2019an, Euskal AEko akutuen ospitaleetan (ez dira kontuan hartzen egonaldi ertaineko eta luzeko ospitaleak eta psikiatrikoak); alegia, aurreko urtearen aldean, % 0,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ospitaleratzeen % 84 ospitale publikoetan izan ziren, eta urtarrila izan zen ospitaleratze gehieneko hila. Ospitaleratzeen erdia 65 urteko eta gehiagoko pertsonei dagokie, eta gaixotasun digestiboak izan ziren ospitalizazio-kausa nagusia. Gainera, kirurgia anbulatorioaren modalitatean, 82.490 ospitaleratze erregistratu ziren (+% 4,1), eta kausa nagusia, kasu horretan, kataraten interbentzioa da.

Digestio-aparatuaren gaixotasunak (% 13,5) eta zirkulazio-aparatukoak (% 12,8) eta arnasketakoak (% 11,9) izan ziren ospitaleratzeko kausa nagusiak; ondoren, antzeko pisuarekin, tumoreak (% 9,4), traumatismo eta lesioak (% 9,1) eta aparatu muskuloeskeletikoko gaixotasunak (% 8,8). 2018arekin erkatuta, behera egin dute arnas gaixotasunen ondoriozko ospitaleratzeak (-% 7,6) eta haurdunaldiagatiko, erditzeagatiko eta puerperioagatiko arretarenek (-% 3,5).

graf0017786_01_e.png

Emakumeen artean, haurdunaldi, erditze eta puerperioen gertakariek, nahiz eta urte hauetan behera egin duten, jarraitu zuten ospitale-arretako motibo maizena izaten (% 14,6), ondoren digestio-gaixotasunek (% 11,9), zirkulaziokoek eta arnasketakoek (azken biak, % 11 inguru).

Ospitaleratzeen % 51 gizonei dagokie, eta haiek ospitaleratzeko kausa nagusiak emakumeen berak izan ziren, baina prebalentzia handiagoarekin: digestio-aparatuaren gaixotasunak (% 15,1), zirkulaziokoak (% 14,9) eta arnasketakoak (% 13,2).

graf0017786_02_e.png

Ospitaleratze-eremuan artatutako osasun-arazoek harreman estua dute adinarekin: 0 eta 14 urte bitartekoetan, arnasketa gaixotasunak eta jaiotza inguruko jatorrikoak nagusitu ziren; 15 eta 44 urte bitartekoetan, haurdunaldiari, erditzeari eta puerperioari lotutako ospitaleratzeak; 45 eta 64 urte bitartekoetan, digestio-gaixotasunak eta tumoreak, eta 65 urtetik aurrerakoetan, zirkulaziokoak; ondoren, 65 eta 79 urte bitartekoetan, digestiboak, eta, 80 urteko eta gehiagokoetan, arnasketakoak. Nabarmendu behar da ospitaleratze guztien % 50 65 urteko eta gehiagoko kolektiboarena izan zela.

Urtarrilean ospitaleratzeak abuztukoak baino % 50 handiagoak izan ziren

Urtarrila izan zen ospitaleratze-kopuru handiena izan zuen hila, 23.000 inguru izan baitzituen, eta kausa nagusia arnas gaixotasunak (% 21) izan ziren; urtaroak pisu handia du horretan. Abuztua izan zen ospitaleratze gutxieneko hila (15.011 ospitaleratzea).

Artatutako patologien eredua ospitalearen titulartasunaren arabera aldatu egiten da. Ospitale publikoetan -bertan erregistratu ziren ospitaleratze guztien % 84-, gaixotasun maizenak digestio-aparatukoak eta zirkulaziokoak izan ziren (biak % 13,6), eta, pribatuetan, aparatu muskuloeskeletikoan eta ehun konektiboan (% 18,6) eragina dutenak.

Ospitale-egonaldiak, batez beste, 5,6 egunekoak izan ziren (2018an 5,7); luzeenak nahasmendu mentalen ingurukoak izan ziren (14 egun), ondoren jaiotza inguruko jatorriko gaixotasunak (10,5 egun) eta infekziosoak (8,6 egun).

Kirurgia anbulatorioaren % 36 kataraten eta begiaren gaixotasunen ingurukoa izan zen

Kirurgia anbulatorioaren modalitatean ospitaleratzen den egunean bertan konpontzen diren prozesuei ematen zaie arreta; hartan, 82.490 gertakari erregistratu ziren (% 4,1 gehiago 2018aren aldean). Begiaren gaixotasunen taldea izan zen ohikoena, arreten % 35,8 hartu baitzuen; haietatik, % 88 ospitale publikoetan egin zen eta % 12, pribatuetan, eta katarata izan zen patologia tratatuena.

Bigarren postuan, aparatu muskuloeskeletikoko gaixotasunak egon ziren (% 11,4); hartan, prozeduren % 61 ospitale pribatuetan gertatu zen, eta belauneko nahasmenduak izan ziren ohikoenak gizonetan, eta atzamarretako eta behatzetako deformazio hartuak emakumeetan.

graf0017786_03_e.png

Ohar metodologikoa:

Nazio- eta nazioarte-mailako erkagarritasuna dela eta, ospitaleratzearen modalitatean 1 eguneko edo gehiagoko egonaldia duten gertakariak baino ez dira kontuan hartzen; alegia, ez dira kontuan hartzen 0 eguneko gertakariak. Egonaldiaren iraupena ospitaleratu den egunetik alta eman arteko egunera bitartean igaro den egun-kopuruaren arabera kalkulatzen da, ospitaleratze- edo alta-orduak aintzat hartu gabe.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Pixka bat murriztu dira ospitaleratzeak, 2019an, Euskal AEn, eta kausa nagusia gaixotasun digestiboak dira

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2020/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017786_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali