2020/12/09ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA, III/2020
Euskadiko AEko Eraikuntzaren sektorearen jarduerak % 13,2 egin du gora 2020ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean
2020ko lehen hiru hiruhilekoen balantzean, eraikuntzak % 9,3 egin du atzera
Euskadiko AEko Eraikuntzaren jarduerak % 13,2ko igoera izan du 2020ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko berari dagokionez, berriz, % 11,0ko urtetik urterako beherakada nomimala izan du, lan-egutegiaren termino homogeneoetan.
Eraikuntzaren sektoreak hiruhileko horretan izan duen beherakada urtetik urtera erkatuta Eraikigintzaren azpisektorearen portaera negatiboari dagokio, zeinak % 13,4ko urtetik urterako beherakada izan baitu, Obra Zibilaren azpisektorearen % 5,8ko gorakadaren ondorioz.
Sektorearen 2020ko hirugarren hiruhilekoko jarduera aurreko hiruhilekokoarekin erkatzen bada, urtaro-ondorio egokiak zuzendu ondoren, Eraikuntzaren sektoreak % 13,2 egin du gora. Hiruhilekoen arteko terminoetan, bai Eraikigintzaren azpisektoreak bai Obra Zibilarenak bilakaera positiboa izan dute, % 11,2ko eta % 16,4ko igoera izan baitute, hurrenez hurren.
Hiruhilekoen arteko erkaketarekin jarraikiz, 2020ko hirugarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorean egon diren langileetan % 0,3ko beherakada egon da, 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
2020ko lehen hiruhilekoen balantzean, eraikuntzaren jarduerak % 9,3 egin du behera, eta Eraikigintzaren beherakada (–% 9,9) handiagoa izan da Obra Zibilarena (–% 5,2) baino.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-ondoriorik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik aparteko baldintza hauetan. Haiei esker, 2020ko hirugarren hiruhilekoko EKI laginaren % 93,63ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62