2020/12/11ko prentsa-oharra

BIOTEKNOLOGIAKO I+G ESTATISTIKA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bioteknologiako I+Gren gastua Euskal AEn 123,4 milioi eurokoa izan zen 2019an; altuena 2007tik, % 9,6 egin baitzuen gora

Bioteknologiako I+Grekin eskuratutako produktuen ia % 80 giza osasunaren eremuan aplikatzen dira

Euskadiko AEn, 2019an, bioteknologiarekin lotura duten jardueretan barneko I+Gko gastua 123,4 milioi eurokoa izan zen, 2018an baino % 9,6 handiagoa, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu hori barneko I+Garen gastu osoaren % 8,3 izan zen.

2.281 enplegatu izan ziren eta kopuru hori, dedikazio osoaren baliokidetzan, 1.473 dira. Dedikazio osoaren baliokidetzako langileen kopurua % 2,1 handitu da, aurreko urtearekin alderatuta; beraz, bioteknologiako dedikazio osoaren baliokidetzako langileria I+Gko dedikazio osoaren baliokidetzako langileriaren % 7,5 da. Ikertzaile-lanetan 1.107 pertsonak jardun zuten dedikazio osoaren baliokidetzan, aurreko urtearen aldean % 1,7 gehiagok.

Nabarmendu behar da datu horiek, bai bioteknologiako gastuari dagokionez bai dedikazio osoaren baliokidetzako langileei dagokienez, 2007an hasitako serie historikoko altuenak direla.

Era berean, aurreko urteetan gertatu bezala, azpimarratzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia; 2019an lanaldi osoan bioteknologian lan egin zuen pertsona-kopuru osoaren % 57,3 izan ziren.

98 erakundek, guztira –haietatik 92 enpresak–, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin zituzten 2019an. Gainera, kopuru horretatik, 75ek haien gastuaren erdia baino gehiago bioteknologiako barneko I+Gra bideratu zuten.

Bioteknologiako barneko I+Gko gastuaren % 68,1 Enpresen sektoreak egiten du

Enpresen sektorea da bioteknologiako barneko I+G jardueretan egindako guztizko gastuaren ehuneko handiena duena (% 68,1); proportzio hori 2018koa (% 66,2) baino ehuneko 1,9 puntu handiagoa da.

Gainerako sektoreek –Goi-mailako Irakaskuntzak (% 26,6) eta Administrazio publikoak (% 5,3)– 2019an gainerako gastuaren % 31,9 gauzatzen dute; ehuneko hori, 2018an, % 33,8koa izan zen.

graf0017852_01_e.png

Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Garen % 51,3 finantzatu zuen

Funtsen jatorriarren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+G jarduerak, 2019an, Administrazio Publikoaren (% 51,3) eta Enpresen (% 35,9) funtsekin finantzatu ziren nagusiki. Gainerakoa, Atzerriko funtsek (% 9,2), Goi-mailako Irakaskuntzak (% 2,1) eta Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek (% 1,5).

Bioteknologia-ikerkuntzatik lortutako produktuak, batez ere, Giza Osasunean (% 79,4) eta Elikaduran (% 7,5) aplikatzen dira. Gainerako arloetan banatzen da beste % 13,1a, antzeko ehunekoekin: Ingurumena, Animalien osasuna eta akuikultura, Industria eta Nekazaritza eta baso-produkzioa.

Kapitalerako sarbidea eta Denbora/kostua dira bioteknologian barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak

Azkenik, bioteknologiako ikerketa- eta garapen-jarduerek 2019an aurrera egitea zaildu duten oztopo nagusiak Denbora/kostua erlazioa eta Kapitalerako sarbidea dira, % 88 eta % 84, hurrenez hurren. Arautze-betekizunak hirugarren tokian daude, % 76rekin.

graf0017852_02_e.png

Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei, egoera gorabehera, egin duten ahaleginagatik. Haien laguntzarik gabe, ez zatekeen posible izango.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bioteknologiako I+Gren gastua Euskal AEn 123,4 milioi eurokoa izan zen 2019an; altuena 2007tik, % 9,6 egin baitzuen gora

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2020/12/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017852_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali