2020/12/07ko prentsa-oharra

GERTAKARI DEMOGRAFIKOAK AZTERTZEKO ADIERAZLEAK. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko gizon eta emakumeen bizi-itxaropena maximo historikora iritsi da 2019an

Emakumeen bizi-itxaropena Europar Batasunekoa baino ia 3 urte handiagoa da

Eustatek prestatutako gertakari demografikoak aztertzeko adierazleen emaitzen bidez, gure erkidegoko gizonezko jaioberria 80,8 urte biziko dela aurreikus dezakegu, eta ezkontzeko % 47ko probabilitatea izango duela. Emakumea bada, bizi-itxaropena luzeagoa izango da, 86,6 urtekoa, ezkontzeko probabilitatea % 50etik gorakoa izango da eta seme edo alaba bakarra izango du. Bi kasuetan, bizitza osoan zehar, hamar aldiz baino gehiagotan aldatuko dute bizilekua.

Euskadiko AEko gizon eta emakumeen bizi-itxaropena etengabe areagotu da. 1976ko adierazleak aintzat hartuta (69,6 urteko eta 76,9 urteko bizi-itxaropena gizon eta emakumeetan, hurrenez hurren) ikus daiteke emakumeen bizi-itxaropena orain 9,7 urte handiagoa dela eta gizonena 11,2 urte handiagoa dela. Gizonek igarotako urte bakoitzean 3,1 hil gehiago irabazi dituzte, harik eta 80,8 urteetara iritsi arte, eta emakumeek, 2,7 hil gehiago urte bakoitzeko, 86,6 urtera iritsi arte. Bi sexuetako bizi-itxaropenen arteko aldea 5,8 urtera murriztu da; duela 25 urte egon zen alde handiena, 8,7 urtekoa. Nolanahi ere, herrialde garatu gutxik dute bizi-itxaropen hain altua, bereziki emakumeen kasuan.

Tumoreak dira bizi-itxaropenaren urteetarako mehatxu nagusia. Haiek erabat ezabatzea lortuko balitz, gizonen bizitza 4,4 urte luzeagoa izango litzateke eta emakumeena, 3 urte luzeagoa. Arinagoak dira, berriz, heriotzaren kanpo-kausek eragindako kalteak; bizitzako 7 hil gutxiago gizonen kasuan eta 3 hil gutxiagokoa emakumeetan. Zifra horiek murriztu egiten dira trafiko-istripuen kasuan: hilabete gizonetan eta kopuru oso txikia emakumeetan.

Ugalkortasunean emakume bakoitzeko jaiotza-indize baxua eta amatasunerako batez besteko adin altua konbinatzen dira

Euskadiko AEko ugalkortasuna sekula ez bezalako muga baxuetan dago erkaketa egitean; izan ere, 2019an, batez bestekoa 1,3koa izan da emakume bakoitzeko, Europar Batasunekoa baino baxuagoa (1,6), eta 1976an izan zen batez bestekotik (2,7 jaiotza) oso urrun, bai eta belaunaldi-txandakatzerako behar den kopurutik (2,1) oso urrun ere. Indize baxuena Bizkaian dago, emakumeko 1,2 jaiotza; Araban, 1,4, eta Gipuzkoan, 1,3.

Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleen datuetan oinarrituta, aurreikusteko modukoa da batez beste emakume batek 0,6 lehen jaiotza izatea –alegia, emakumeen herenak ez luke ondorengorik izango–, 0,5 bigarren jaiotza eta 0,2 hirugarren edo ondorengo jaiotza. Hamar emakumetatik ia bik hirugarren edo ondorengo umea izango duela esateak % 80ko beherakada erakusten du 1976aren aldean.

Euskadiko emakumeen ugalkortasunaren beste ezaugarrietako bat da amatasunaren batez besteko adin altua; 33 urtekoa da, Europar Batasuneko batez besteko adina baino ia 3 urte gehiagokoa eta 1976an baino 4,4 urte gehiagokoa. Arabak du beste bi lurraldeak baino batez besteko adin pixka bat baxuagoa (32,6 urte); Bizkaian batez bestekoa 33,1 urtekoa da eta Gipuzkoan, 32,9koa.

Ezkontzeko batez besteko adina 35 urtekoa da bi sexuetan

2019ko ezkontza-tasen arabera egingo liratekeen lehen ezkontzen ehunekoa % 46,7koa izango da gizonen artean eta % 50,5ekoa emakumeen artean. Horrek esan nahi du jaitsiera handia izango litzatekeela 2001eko indizeen aldean, % 56,1ekoa eta % 59,5ekoa, hurrenez hurren, eta are handiagoa izango litzateke jaitsiera, 1977ko datuekin erkatuz gero –eskuragarri dauden zaharrenak–, gizonen % 100 inguruaren eta emakumeen % 93tik gorakoen artean baitzegoen ehuneko hori. Beste ikuspuntutik ikusita, datu horiek adierazten dute gizonen % 53 baino gehiago eta emakumeen erdia baino zertxobait gutxiago ezkongabe egongo litzatekeela.

Ezkontza-tasaren azterketak nabarmentzen du oraindik ere ezkontzeko adinak gora egiten jarraitzen duela. Lehen aldiz ezkontzeko batez besteko adina 37,4 urtekoa da gizonen kasuan (1977an baino 10,7 urte geroago) eta 35,5 urtekoa emakumeen kasuan (1977an baino 11,3 urte gehiago).

Ugalkortasunarekin gertatzen den bezala, ezkontzen kontzentrazio handia dago adin jakin batzuetan. 6 urtetan baino ez, 29 eta 35 urte bitartean, gizonen % 42,4 eta emakumeen % 45,8 ezkontzen dira.

Batez beste, Euskal AEko biztanle batek 3,5 emigrazio baino zertxobait gehiago egingo ditu bizitzan zehar

Ohikoena emigrazioak probintzia barneko izaera izatea da, hau da, helmugako udalerria abiapuntuko lurraldean bertan kokatzea; horrela gertatzen da migrazioen erdietan baino gehiagotan (2tan; guztira, 3,7 dira gizonen kasuan eta 3,6 emakumeen kasuan). Aldiz, batez beste, gizonei 1,5 migrazio dagozkie Euskal AEtik kanpora (emigrazio guztien % 41) eta emakumeek, berriz, mota horretako 1,3 emigrazio egiten dituzte (guztizkoaren % 36).

Lurraldeen arabera, aldea nahiko nabarmena da Bizkaiaren eta Arabaren artean: Arabako emigrazioen batez bestekoa 2,9koa da eta Bizkaikoa, 3,9koa pertsonako; Gipuzkoa tartean dago, emigrazioen kopurua, batez beste, 3,6koa baita. Alde horiek probintzia barruko mugikortasunaren ondoriozkoak dira; izan ere, Bizkaian 2,3 mugimendu ditu eta Araban, 0,9 baino ez. Lurraldeen arteko mugimenduetan, Araba da nabarmenena, 0,4 mugimendu baititu pertsonako, Bizkaiko kopuruaren bikoitza (0,2); Gipuzkoa tartean dago (0,3).

Emakumeen artean, emigrazioaren distantzia handitu ahala, batez besteko adina igo egiten da; beraz, lurraldean bertan mugitzen direnak gazteenak dira, 33 urtekoak, eta, Euskal AEtik kanpora emigratzen badute, batez beste 34,7 urterekin doaz. Gizonen artean, gazteenak beste lurralde batera emigratzen dutenak dira, 33,7 urtekoak, eta nagusienak autonomia-erkidegotik kanpora doazenak, 35 urterekin.

Udalerri barruko bizileku-aldaketak direla eta, mugikortasun handiena dutenak Arabako gizon eta emakumeak dira, batez beste 7 eta 7,2 mugimendu baitituzte, hurrenez hurren; eta oso urrun dituzte Bizkaia eta Gipuzkoa, biek pertsonako 6,3 lekualdatze ingururekin, batez beste.

Emigrazioak eta bizileku-aldaketak batuz gero, bi sexuetan bizitzan zehar egindako bizileku-aldaketak, dela udalerri barruan, dela udalerritik kanpo, 10,2 izango lirateke.

graf0017830_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizon eta emakumeen bizi-itxaropena maximo historikora iritsi da 2019an

Eragiketa : 
Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak
Eragiketa kodea : 
010121
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2020/12/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0017830_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali