2020/12/01eko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. II/2020
Pandemiagatiko murrizketen ondorioz, ezkontza-kopurua % 79,1 jaitsi da Euskadiko AEn, 2020ko bigarren hiruhilekoan
Apirilean, 14 ezkontza baino ez ziren egon eta maiatzean, 87
Euskadiko AEn, 2020ko bigarren hiruhilekoan, 455 ezkontza-ospakizun egon ziren; alegia, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 79,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
Azken urteotan, bigarren hiruhilekoan 2.000 ezkontza baino gehiago egin izan dira; hala ere, aurten, COVID-19-aren krisia dela eta, ospakizunek erabat egin dute behera, batik bat apirilean eta maiatzean, 14 eta 87 ezkontza baino ez dira egon eta, hurrenez hurren.
Ezkontza-kopuruak hiru lurralde historikoetan egin zuen behera; izan ere, Araban 51 ezkontza baino ez ziren egon (-% 80,5), Gipuzkoan 157 (-% 80,1) eta Bizkaian 225 (-% 78,6). Bestalde, 22 bikote ezkonduk Euskadiko AEtik kanpora finkatu zuten bizilekua.
Bikote ezkondu guztietatik, 23 sexu beraren arteko pertsonena izan ziren –8 gizonen artean eta 15 emakumeen artean–, eta beste 432 bikote heterosexualak izan ziren.
2020ko bigarren hiruhilekoan, ia ezkontza guztiak izan ziren zibilak; izan ere, 9 ezkontza kanoniko baino ez ziren egon. Ezkontza zibilen ehunekoa 2019ko aldi berekoa baino ehuneko 7,7 puntu handiagoa izan zen.
2019ko bigarren hiruhilekoko 455 ezkontzetan, Euskadiko AEko 428 gizon eta 445 emakume ezkondu ziren. 340 senarren kasuan (% 79,4), lehen ezkontza izan zen; 6 gizoneko alargun eta 82 gizonezko dibortziatu berriz ere ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino baxuagoa izan zen: 346 ezkongabe izan ziren (% 77,8); 6 alargun, eta 93 dibortziatu.
Bikoiztu egin da atzerritarren ezkonberrien ehunekoa
Ezkontideen adinaren araberako banaketa dela eta, senarren % 92,3k eta emazteen % 87,9k 30 urte baino gehiago zituzten. 2019ko aldi berean, senarren % 90,8k eta emazteen % 83,8k.
2020ko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizonezko ezkonberrien % 19,2 eta emakumezko ezkonberrien % 25,2 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, gizonen artean, ehunekoa areagotu egin da, ehuneko 10,2 puntu handiagoa baita, eta emakumeen artean, 12,9 puntu handiagoa da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62