2021/01/18ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA. IV/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 9,5 egin du behera 2020 osoan

2020ko laugarren hiruhilekoan, BPGk % 0,5eko tasa positiboa izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

2020ko BPGren balantzea, Covid-19aren eraginez eratorritako osasun-krisiak markatua, % 9,5eko murrizketarekin itxi da 2019. urtearekin alderatuta, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Horrela, 2014tik aurrera ikusitako BPGren urteko hazkunde iraunkorrerako joera eten egin da aparteko atzerakada horrekin, zeinek, adibidez, 2009. urtean ikusitako BPGren % 4,1eko jaitsiera aise bikoizten baitu.

Era berean, 2020 osoko enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, % 8,1 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta. Ildo horretan, aipatzekoa da Kontuen Europako Sistemak (SEC) lanpostuen definiziotik kanpo uzten dituela aldi baterako lan egiten ez duten baina beren lanpostuarekin lotura formala duten pertsonak, lanera itzultzeko datari buruzko berme edo akordio batekin, EABEEen kasuan gertatzen den bezala.

2020ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, BPGk urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,5 gora egin ondoren, urte arteko jaitsiera % 7,6ra iritsi da. Urte arteko atzerakada hori 2020ko hirugarren hiruhilekorako aurreikusitakoa baino hamarren bat handiagoa da, urtaro- eta egutegi-ondorioak atera ondoren.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 6,3 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitako urte arteko jaitsiera baino hamarren bat gehiago. Hiruhileko artean, ordea, enpleguak ia ez du aldaketarik izan.

Datorren martxoaren 5ean Eustatek argitaratuko ditu 2020ko laugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 9,5 egin du behera 2020 osoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018070_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali