2020/12/29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO AZAROA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 0,1 gehitu dira 2020ko azaroan aurreko hilaren aldean
2019ko azaroarekin alderatuta, kostuak % 0,1 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,1 igo da 2020ko azaroan, aurreko hilaren, 2020ko urriaren, aldean. Urte arteko terminoetan, 2020ko azaroan 2019ko azaroaren aldean, kostuak ere % 0,1 igo dira.
Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).
Azaroan, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,1eko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 0,2koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 2,5 jaitsi.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, 2020ko azaroan, 2019ko azaroaren aldean, honako hauek nabarmentzen dira igoeretan: Material elektronikoa (% 3,8 gora), Material elektrikoa (% 1,5) eta Metalezko artikuluak (% 1,0). Aldiz, prezioetan jaitsierekin hauek nabarmentzen dira: Petrolioa fintzea (% 24,2 behera), Makineria (% 3,2 behera) eta Industria ez-metalezkoa (% 2,7ko murrizketa).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62