HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2020/12/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK ETA LANDETXEAK. 2020KO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak 2020ko azaroan aurreko urteko hil berekoak baino % 79,2 baxuagoak izan dira

243 hotel-establezimendu, guztira, itxita egon dira azaro osoan zehar; urrian baino 116 gehiago eta ia ekainaren maila berean

Euskal AEko hotel-establezimenduetan azaroan 41.367 pertsonaren sarrerak erregistratu dira; % 81,9 egin dute atzera, aurreko urteko hil beraren aldean. Bestalde, 90.439 gaualdi erregistratu dira eta, ondorioz, urtetik urtera % 79,2ko beherakada egon da. Horrek esan nahi du urriko datuen aldean egoerak okerrera egin duela; orduan, 109.393 sarrera eta 209.716 gaualdi erregistratu ziren. Hala, hilen arteko beherakadak % 62,2koa eta % 56,9koa izan dira, hurrenez hurren.

graf0018039_01_e.png

COVID19ak eragindako krisiak areagotu egiten du hotel-sektorean azaroan izan duen inpaktu negatiboa, hiru lurralde historikoetan. Hala, Gipuzkoan 2020ko azaroko sarrerek 2019ko azaroaren aldean % 84,1 egin dute behera, Bizkaian % 82,2 eta, azkenik, Araban, % 74,7. Gaualdiak direla eta, erregistratutako urteen arteko beherakadak honako hauek izan dira: Gipuzkoan % 84,3, Bizkaian % 77,8 eta Araban % 69,5.

Estatuko sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan azaroan 33.849 izan dira eta atzerritarrenak, 7.518; alegia, 2019ko azaroaren aldean beherakada % 78,6koa eta % 89,3koa izan da, hurrenez hurren. Atzerriko egoiliarren sarrerak azaroan sarrera guztien % 18,2 dira, eta 2019an, hil berean, ehuneko hori % 30,7koa izan zen.

Batez besteko egonaldia 2,19 egunekoa izan da aurtengo azaroan, 2019ko azaroan izan ziren 1,91 egunekoaren gainetik. Araban, iaz 1,91 izan ziren eta aurtengo azaroan, 2,31; Bizkaian ere gora egin du, 2019ko azaroan 1,88 izan ziren eta, 2020ko azaroan, 2,33. Gipuzkoan, berriz, batez besteko egonaldiak behera egin du; 2019ko azaroan 1,94 izan ziren eta, aurtengo azaroan, 1,91.

graf0018039_02_e.png

Plazen araberako okupazio-maila dela eta, ehuneko 34,5 puntu egin du behera EAE osorako; 2019ko azaroan % 48,5 izan zen eta, aurtengo azaroan, % 14,0. Lurraldeen arabera, eskainitako plazen araberako okupazio-mailak % 18,7koa, % 14,9koa eta % 10,9koa dira, hurrenez hurren, Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuetan, eta urte arteko beherakadak ehuneko 27,5 puntukoa, 33,1ekoa eta 39,1ekoa, hurrenez hurren.

Logelen araberako okupazio-mailak ere nabarmen egin du behera, ehuneko 40,6 puntu EAE osoan, eta % 21,2koa da. Lurralde historikoen arabera banatuta, honako balio hauek erregistratu dira: % 28 Araban, % 22,8 Bizkaian eta % 16,5 Gipuzkoan.

Sektoreko errentagarritasun-adierazleak direla eta, eguneko batez besteko tarifa EAEko hoteletan 60,8 euro izan dira 2020ko azaroan, urtebete lehenago baino % 24,5 baxuagoa. Batez besteko tarifa 56,6 euro da Araban (% 18,3 egin du behera), 60,1 euro Bizkaian (% 25,2 egin du behera) eta 64,7 euro Gipuzkoan (% 23,8 egin du behera, 2019ko azaroarekin alderatuta).

Eskuragarri dagoen logelako diru-sarrerak (RevPar), hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak, 12,9 eurokoak izan dira 2020ko azaroan EAEn, 2019ko azaroan baino % 74,1 txikiagoak. Araban, RevPar 15,8 eurokoa izan da; Bizkaian, 13,7 eurokoa, eta 10,7koa Gipuzkoan. Alegia, aurreko urteko hil berean baino % 61,9, % 72,7 eta % 79,5 gutxiago, hurrenez hurren.

graf0018039_03_e.png

EAE osoan, 389 hotel-establezimenduk jardueraren bat aurkeztu dute 2020ko azaroan, aurreko hilean erregistratutakoak baino 112 gutxiago eta 2019ko azaroan gutxienez egun bat ireki zutenak baino 160 gutxiago. 2020ko azaroko egun guztietan itxita egon diren establezimenduen kopuruak gora egin du urrian egoera berean egon zirenen kopuruaren aldean: 243 erabat itxita 2020ko azaroan eta 127 erabat itxita 2020ko urrian. 2019ko azaroan, berriz, hil osoan itxita egon ziren establezimenduak 65 izan ziren.

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako sarrerek % 93,1 egin dute behera, eta gaualdiek, % 85,5, 2020ko azaroan.

2020ko azaroan, Euskal AEko landetxeetan 651 sarrera izan ziren; alegia, urte artean % 93,1eko beherakada egon da. 3.017 pertsonak eman dute gaualdia landetxeetan; alegia, % 85,5eko beherakada egon da, 2019ko azaroan erregistratutako kopuruaren aldean.

graf0018039_04_e.png

Hiru lurralde historikoek beherakada handiak izan dituzte. Bidaiarien sarrerek behera egin dute % 96,4 Araban, % 92,3 Gipuzkoan eta % 91,6 Bizkaian. Gaualdiek antzeko portaera izan dute, eta % 91,6ko beherakada egon da Araban, % 82,6koa Gipuzkoan eta % 86,3koa Bizkaian.

Hala, azaroko egunen batean ostatua eskaini duten landetxeen kopurua 312 izan da; 2019ko azaroan, 365 izan ziren. 125 ostatuk itxita jarraitu dute, berriz, denboraldi osoan, eta, 2019ko azaroan, 57 egon ziren itxita.

graf0018039_05_e.png

Modu berean, jarduerak behera egin du, aurreko hilarekin alderatuta. Hil horretan 356 ostatuk izan zuten jarduera, eta aurtengo azaroan, 312k; hil osoan itxita egon diren establezimenduak direla eta, 2020ko urrian 78 izan ziren eta azaroan, 125.

Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egungo egoerak ezohikoak izan badira ere elkarlanean jarduteko egindako ahaleginagatik. Haiei esker, informazio hau zabaldu da, eta, haren bidez, COVID19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorearen gainean izan dituzten ondorioak kuantifikatu dira.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak 2020ko azaroan aurreko urteko hil berekoak baino % 79,2 baxuagoak izan dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2020/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018039_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali