2021/01/29ko prentsa-oharra

GIZARTE BABESAREN KONTUA. Aurrerapena. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019an Euskal AEn ia 20.000 milioi euro gastatu ziren gizarte-babesean, aurreko urtean baino % 5,9 gehiago

Biztanle bakoitzeko gizarte-babeseko gastua 8.918 eurokoa izan zen, 2018an baino % 5,4 handiagoa

Eustaten datuen arabera, 2019an 19.564 milioi euroko gastua egin zen Euskal AEn gizarte-babesean, 2018an baino 1.094 milioi gehiago –% 5,9 gehiago–. Gehikuntza horren ondorioz, BPGren % 24,6ra iritsi zen. Erreferentziazko beste adierazlea, per capita gastua, % 5,4 hobetu da, 8.918 eurotan kokatuz.

Gizarte Babesaren Kontua egiten da Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn egindako gizarte-babeseko sistemen gastua eta sarrera zenbatzen ditu.

graf0018135_01_e.png

Gizarte-babeseko gastuak barne hartzen ditu babes-sistemen kudeaketatik eta administraziotik eratorritako administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioetako gastua, eta azken hori da gastuaren zenbateko nagusia. Gizarte-prestazioek gizarte-babeseko sistemetatik familia-etxeetan jasotzen diren eskudiruzko ordainketak eta gauzazko prestazioak biltzen dituzte.

Euskal AEn gizarte-prestazioetan egindako gastuaren zenbatekoa 19.312 milioi eurokoa izan zen 2019an, 2018an baino % 6,0 gehiago, azken hamar urteetako hazkunderik handiena.

Gizarte-prestazioen gastuan garrantzi handiena duten funtzioak "Zahartzaroa" eta "Gaixotasuna/Osasun-arreta" dira.

Funtzioen araberako prestazio-gastuaren xehetasunari esker, gastua zer premiatan egiten den azter daiteke. Aurreko urteetan bezala, "Zahartzaroa" da oraindik ere funtzioa non gastu handiena egiten den, pentsioetara, mendetasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara eta gauzazko beste prestazio batzuetara (egoitza-zerbitzuak eta etxez etxeko laguntza) bideratutako gastua barne hartzen duena. Era berean, “Zahartzaroan” egindako gastua gastuaren % 44,4 izan zen 2019an, 8.570 milioi eurorekin, 2018an baino % 5,5 gehiago (urte horretan ere hazkunde handia izan zuen, % 5,7koa, eta 8.123 milioira iritsi zen).

graf0018135_02_e.png

Hirugarrenik, gastuaren % 9,8 "Umezurtz-alargunak" funtzioan egin zen, alarguntza- eta zurztasun-prestazio ekonomikoak jasotzen dituena, eta 1.896 milioi eurora iritsi zen 2019an, 2018an baino % 7,5 gehiago (urte horretan % 3,6 hazi zen, 2017arekin alderatuta).

"Langabeziari" dagokionez, 2019ko gastua gizarte-prestazioetako gastuaren % 5,4 da; funtzio horrek hazkunde negatiboak izan ditu 2014tik, langabeziaren beherakadari eta langabezia-prestazioen onuradunen jaitsierari lotuta. 2018an, mailarik baxuenean kokatu zen 2008tik, 948 milioi eurorekin (aurreko urtean baino % 5,1 gutxiago). 2019an, langabe-kopuruak murrizten jarraitu bazuen ere, "Langabeziako" gastua % 9,1 handitu zen, 1.035 milioi euroraino. Hazkunde hori, batez ere, langabeziagatiko sorospenean sartutako hobekuntzei eta ordaindutakoaren araberako prestazioen zenbatekoaren igoerari zor zaie. 2019an, langabezia-prestazioen onuradunen guztizko kopurua % 6,6 handitu zen, eta ordaindutakoaren araberako prestazioen batez besteko zenbatekoa, berriz, % 2,0.

Gainerako funtzioak ere hazi egin ziren 2019an, nahiz eta aurreko funtzioak baino gutxiago izan; "Baliaezintasuna" funtzioa % 3,3 igo zen, 1.313 milioi eurora. “Familia/Seme-alabak" funtzioak seme-alaben jaiotza eta hazkuntzarako laguntzak jasotzen ditu, eta 676 milioi euroko gastua izan zuen, 2018an baino % 5,1 gehiago. "Gizarte-bazterkeriako" gastua aurreko urtekoaren antzekoa izan zen (572 milioi euro), eta hazkunde txikieneko funtzioa gertatu zen, % 0,3 2018. urtearekin alderatuta. "Etxebizitzan” egindako gastuak zenbateko txikienekoa izaten jarraitu zuen (163 milioi euro), 2018an baino % 1,8 gehiago, noiz % 8,7 hazi baitzen.

graf0018135_03_e.png

Gizarte-babeseko gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Sistemak eta Estatuko Administrazioak egindako gastua guztizkoaren % 61,0 izan zen 2019an, eta % 6,1 hazi zen 2018arekin alderatuta, hau da, 690 milioi gehiago, batez ere "Zahartzarora" eta "Umezurtz-alargunetara” bideratutako prestazio ekonomikoak handitu zirelako.

Euskal AEko Administrazioek egindako gastua guztizkoaren % 32,1 izan zen, eta 6.285 milioi eurora iritsi zen, 2018an baino % 5,7 gehiago. Hazkunde hori batez ere osasun-sistema publikoaren gastuaren hazkundeari dagokio, % 7,0 hazi baitzen, 3.986 milioi eurora iritsiz. Gainerako gastua gizarte-zerbitzuen sistema publikoari dagokio, Eusko Jaurlaritzaren, Foru-aldundien eta Toki-administrazioen erakundeak barne hartzen dituena, eta 2.299 milioi euroko zenbatekora iritsi zen, 2018an baino % 3,4 gehiago.

Azkenik, Erakunde pribatuen gastua guztizkoaren % 6,9tan mantendu da, 1.353 milioi eurorekin.

Europarekin alderatzeko, Eurostatek 2018rako argitaratutako azken datuak aztertu dira. Biztanle bakoitzeko gizarte-babeseko gastuaren adierazlea, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtuta, 9.022 izan zen Euskal AEn; horrek EB-27ren batezbestekoaren (8.709) eta Espainia (6.457) edo Irlanda (7.276) herrialdeen gainetik kokatzen du. Taularen goiko muturrean Luxenburgo (16.031) eta Danimarka (11.866) daude.

graf0018135_04_e.png

Bestalde, gizarte-babeseko gastua, BPGren ehuneko gisa, Euskal AEn % 24,0 izan da 2018an, EB-27ko batezbestekoaren azpitik (% 27,9), baina Espainiaren (% 23,5) eta Luxenburgoren gainetik (% 22,6). Azken herrialde hori, lehen esan bezala, biztanle bakoitzeko gastuaren taularen lehen postuan dago.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019an Euskal AEn ia 20.000 milioi euro gastatu ziren gizarte-babesean, aurreko urtean baino % 5,9 gehiago

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2021/01/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018135_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali