2021/01/26ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTU TURISTIKOAK ETA OROTARAKOAK. 2020KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020. urtearen amaieran, Euskal AEko hotelek, landetxeek eta apartamentu turistikoek 4 milioi gaualdi gutxiago baino gehiago izan dituzte 2019. urtearen aldean

Euskal AEn 2020ko abenduko egun guztietan itxitako turismo-establezimenduen kopurua guztizkoaren % 36 ingurukoa izan da

2020. urtean, inkestan jasotako establezimendu turistiko hartzaileen (hotel-establezimenduak, landetxeak eta apartamentu turistikoak) mugimenduak, bai sarrerenak bai gaualdienak, agerian uzten du COVID19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek eragin zuzena izan dutela sektore turistikoan. Hala, 2020. urtea 1.351.804 sarrerarekin eta 2.820.063 gaualdirekin itxi da, hau da, 2019. urtearekin alderatuta % 60,7ko eta % 59,8ko jaitsiera izan da, hurrenez hurren.

Gipuzkoan % 56,6 jaitsi dira sarrerak urte osoan eta gaualdiak % 57,9; Araban % 58,7 eta % 54,6; azkenik, Bizkaian % 64,8 eta % 63,2 jaitsi dira, hurrenez hurren, 2020an, aurreko urtearen aldean.

Bizilekuaren araberako analisiak agerian uzten du ezen beherakadarik handienak atzerriko jatorriko sarreretan eta gaualdietan izan direla, % 73,3ko eta % 74,0ko jaitsierekin, hurrenez hurren. Atzerriko jatorriko bisitarien beherakada nabarmenagoa izan da Bizkaian.

graf0018129_01_e.png

2020an, urteko batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da, 2019an erregistratutakoa baino handixeagoa, orduan 2,04 egunekoa izan baitzen. Lurralde historikoei dagokienez, Araban lortutako 2,26 egunak nabarmendu behar dira. Bizkaia eta Gipuzkoa Euskal AEko batezbestekoaren antzeko balioetan geratu dira: 2,07 eta 2,04 egun, hurrenez hurren.

Eskainitako plazen araberako okupazio-mailak ehuneko 22,2 puntu egin du behera 2019. urtearekin alderatuta, eta 2020an % 30,1 izan da. Logelen/apartamentuen araberako okupazio-maila % 39,4koa izan da, aurreko urtearen aldean ehuneko 25,1 puntu jaitsi ondoren.

graf0018129_02_e.png

2020ko hilabeteetan guztiz itxitako establezimenduen kopuruaren bilakaerak agerian uzten du ezen, apirilean ia guztiz itxi ondoren eta, neurri txikiagoan, maiatzean, joera-aldaketa txiki bat gertatu dela, 2020ko abuztuan itxitako establezimenduen % 14,7ra iritsi arte. Hortik aurrera, mugikortasun- eta taldekatze-murrizketen ondorioz, establezimenduen eskaintzak behera egin du hilez hil, eta urtea amaitu da itxitako establezimendu turistiko hartzaileen % 35,8rekin abenduan zehar.

graf0018129_03_e.png

2020KO ABENDUA

2020ko abenduan, aurreko urteko hil beraren aldean (2019ko abendua), jaitsierak % 73,6 izan dira sarreretan eta % 72,5 gaualdietan. Lurraldeei dagokienez, jaitsiera-balioak antzekoak dira sarreren kasuan, non horietan guztietan % 70etik gorakoak baitira. Gaualdiek horrela egin dute behera: % 65,0 Araban eta % 73,9 Bizkaian zein Gipuzkoan. Bizkaia da lurraldea non izan duen eragin handiena atzerriko jatorriko sarreren eta gaualdien jaitsierak, % 89,1 eta % 87,1 jaitsi baitira, hurrenez hurren, 2019ko abenduarekin alderatuta.

2020ko abenduko batez besteko egonaldia 2019ko abendukoa baino handixeagoa izan da: 1,99 egun. Plazen araberako okupazio-maila % 14,2 izan da Euskal AE osoan, 2019ko abenduarekin alderatuta ehuneko 26 puntu jaitsi delarik. Logelen/apartamentuen araberakoa % 20,8koa da, urte batetik bestera ehuneko 28,3 puntuko jaitsiera izan ondoren.

Apartamentu turistikoak

Apartamentu turistikoen kasuan, 2020ko urteko balantzeak erakusten du jaitsiera bat pixka bat txikiagoa inkestan jasotako establezimendu turistiko hartzaileen multzoak (hotel eta pentsioak, landetxeak eta apartamentu turistikoak) erakutsitakoa baino. Urtean zehar izan diren 45.520 sarrerak eta 204.966 gaualdiak % 49,4ko eta % 36,9ko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urtearen aldean jaitsierarik txikiena Araban izan da, % 39,5 sarreretan eta % 28,3 gaualdietan.

graf0018129_04_e.png

2020. urtean, Euskal AE osoan, batez besteko egonaldia 4,5 egunekoa izan da, 2019koa (3,61 egun) baino handiagoa.

Plazen araberako okupazio-mailei dagokienez, portzentajezko 10,1 puntuko jaitsiera izan da 2019. urtearekin alderatuta, eta % 22,5etan kokatu da Euskal AE osorako. Apartamentuen araberako okupazio-maila % 48,0ra iritsi da, 2019. urtearekin alderatuta ehuneko 15,7 puntu jaitsi ondoren.

2020KO ABENDUA

Urteko azken hila, 2020ko abendua, 2.223 sarrera eta 16.353 gaualdirekin itxi dira Euskal AEko apartamentu turistikoen guztizkoan. Zifra horiek kontuan hartuta, 2019ko abenduaren aldean % 65,0 jaitsi dira sarrerak eta % 26,0 gaualdiak.

Lurraldeen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sarrerak % 64,9, % 61,1 eta % 71,1 jaitsi dira, hurrenez hurren. 2019ko abenduaren aldean, gaualdien urtetik urterako jaitsierak ez dira homogeneoak izan: % 23,4 Araban, % 49,3 Bizkaian eta % 1,9 Gipuzkoan.

graf0018129_05_e.png

2020ko abenduan, batez besteko egonaldiaren balioak aurreko urteko hil berean izanikoak baino handiagoak izan dira (7,36 egun 2020ko abenduan eta 3,48 egun 2019koan), oroz gain Araban eta Gipuzkoan.

Okupazio-mailak, ordea, nabarmen jaitsi dira 2020ko abenduan. Plazen arabera kalkulatutakoaren kasuan, portzentajezko 9,5 puntu jaitsi da, eta % 17,2tan kokatu, eta apartamentuen arabera kalkulatutakoaren kasuan, % 39,0ra iritsi den arren, portzentajezko 14,3 puntuko jaitsiera da hori 2019ko abenduarekin alderatuta.

Oharra. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, aparteko zirkunstantziak gorabehera eginiko ahaleginagatik. Haiei esker, COVID19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan dituzten ondorioak kuantifikatzeko aukera ematen duen informazio hau zabaldu ahal izan da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020. urtearen amaieran, Euskal AEko hotelek, landetxeek eta apartamentu turistikoek 4 milioi gaualdi gutxiago baino gehiago izan dituzte 2019. urtearen aldean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/01/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018129_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali