2021/01/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK ETA LANDETXEAK. 2020KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020an, oro har, % 60tik gora jaitsi dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta horietan igarotako gauak

2020ko abenduko egun guztietan hotel-establezimenduen % 41,1 itxita egon da.

2020. urtea COVID19aren ondoriozko osasun-krisiak goitik behera markatutako urtea izan da, eta, Eustatek prestatu dituen datuen arabera, % 61,1 jaitsi dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta % 61,5 horietan igarotako gauak. 2020an, 2019an baino 1.946.804 sarrera eta 3.855.902 ostatu-gau gutxiago izan dira.

Martxotik aurrera mugikortasunerako erabakitako murrizketek oso eragin handia izan dute hiru lurralde historikoetan. Araban, 2020an, oro har, sarrerek % 58,6 egin dute behera, eta ostatuetan igarotako gauek, berriz, % 57,1. Gipuzkoan, 2019. urtearekin alderatuta, beherakadak % 56,9koak izan dira sarreren kasuan, eta % 59,7koak ostatuetan igarotako gauetan. Azkenik, Bizkaian are nabarmenagoak izan dira jaitsierak, bai sarreren kasuan (% 65,3), bai ostatuetan igarotako gauen kasuan (% 64,4).

graf0018124_01_e.png

Atzerritik datozenek ostatuetan igaro dituzten gauak eta beraien sarrerak izan dira beherakada handiena izan dutenak 2020an zehar, sarrerak % 73,1 jaitsi baitira 2019koekin alderatuta, eta ostatuetan igarotako gauak % 74,5. Atzerriko turismoaren beherakadak Bizkaian izan du eragin handiena; izan ere, sarrerak % 78,0 murriztu dira eta ostatuetan igarotako gauak % 77,8.

graf0018124_02_e.png

2020an eskainitako plazen araberako okupazio-mailak ehuneko 24,6 puntu egin du behera 2019. urtearekin alderatuta, eta eskainitako gela kopuruen arabera kalkulatuta, 27,4 puntu. Horrela, plaza bakoitzari dagokion okupazio-maila % 32,8koa izan da, eta gela bakoitzari dagokiona, berriz, % 41,0koa. Araban, plazen okupazio-mailaren jaitsiera 19,7 puntukoa izan da ehunekotan, eta eskainitako gelen kasuan, berriz, 21,8 puntukoa. Bizkaian, beherakadak ehuneko 26,1 eta 29,1 puntukoak izan dira, hurrenez hurren, eta, azkenik, Gipuzkoaren kasuan, eskainitako plazen okupazio-maila ehuneko 24,6 puntu jaitsi da, eta gelen okupazioarena, berriz, 27,3 puntu.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleei dagokienez, Euskal AEko hoteletako eguneko batez besteko tarifa 72,62 eurokoa izan da 2020an, 2019an baino % 22,3 merkeagoa. Batez besteko tarifa 60,13 eurora iritsi da Araban, % 17,0ko jaitsierarekin, 66,00 eurora Bizkaian, % 23,1eko jaitsierarekin eta 84,55 eurora Gipuzkoan, % 22,9ko beherakadaren ondorioz.

Azkenik, hotel-establezimenduen okupazio-mailaren araberakoak diren logela erabilgarriaren diru-sarrerak (RevPar), 29,79 eurokoak izan ziren 2020an Euskal AEn, 2019an baino % 53,4 gutxiago. Araban, RevPar izenekoa 25,17 eurokoa izan da, 26,11 eurokoa Bizkaian eta 25,91 eurokoa Gipuzkoan; beraz, RevPar hori % 45,4, % 55,7 eta % 53,1 murriztu da, hurrenez hurren, lurralde bakoitzean.

2020. urtea, hotel-establezimenduen % 41,1 erabat itxita amaitu da. 2019ko abenduan, establezimenduen % 12,2 egon ziren itxita. Beraz, udako hilabeteetatik aurrera hauteman den joera negatiboak berdin jarraitzen du, abenduan ekainean erregistratutako itxiera kopurua (% 39,8) gaindituz.

graf0018124_03_e.png

Lurralde historikoen arabera, 2020. urteko azken hilabetean Araban establezimenduen % 36,0 egon da itxita, Bizkaian % 38,4ak ez du inolako jarduerarik izan eta Gipuzkoan abendu osoan hotel-establezimenduen % 44,4 erabat itxita egon da.

Hotel-establezimenduak: 2020ko abendua

2020ko abenduan, bidaiarien 56.534 sarrera izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, 2019ko abenduan baino % 72,9 gutxiago. Urte arteko jaitsiera % 70,6koa izan da Araban, % 73,0koa Bizkaian eta % 73,7koa Gipuzkoan.

graf0018124_04_e.png

Ostatuetan 99.388 gau igaro dira, hau da, % 74,1eko beherakada ikusi da Euskal AE osoan. Lurralde historikoen arabera, beherakada % 68,0koa izan da Araban, % 74,3koa Bizkaian eta % 76,3koa Gipuzkoan.

Nabarmentzekoa da, batez ere, atzerritik etorritako bidaiarien sarreretan eta ostatuetan igaro dituzten gauetan hauteman den beherakada, % 83,2koa izan baita sarreren kasuan eta % 83,5ekoa ostatuetan igarotako gauetan. Beherakada nabarmenena Bizkaian izan da, % 90 ingurukoa kasu bietan.

2020ko abenduan, batez besteko egonaldia 1,76 egunekoa izan da, 2019ko abenduan ikusitako batez besteko 1,84 eguneko egonaldia baino zertxobait txikiagoa. Araban, 2019ko abenduko 1,86 egunetatik aurtengo abenduko 2,02 egunetara igo da; Bizkaian, batez besteko egonaldia 2019ko abenduko 1,83 egunetatik 2020ko abenduko 1,75 egunetara murriztu da; Gipuzkoan ere murriztu egin da, 2019ko abenduko 1,84 egunetatik joan den abenduko 1,66 egunetara.

graf0018124_05_e.png

Plazen araberako okupazio-mailari dagokionez, 2020ko abenduan % 28,5 murriztu da aurreko urteko abenduarekin alderatuta, eta % 15,7an geratu da Euskal AE osoan. Jaitsiera orokorra izan da: % 24,8 egin du behera Araban, % 28,5 Bizkaian eta % 29,9 Gipuzkoan. Hiriburuei dagokienez, Bilbo eta Donostia nabarmentzen dira, eskainitako plazen okupazio-maila % 33,1 eta % 34,8 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gelaren araberako okupazio-mailak antzeko emaitzak ematen ditu.

Landetxeen 2020ko balantzea: sarrerak % 59,2 jaitsi dira eta ostatuetan igarotako gauek % 52,4 egin dute behera aurreko urtearekin alderatuta

2020an, guztira 68.184 bidaiari sartu dira Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan, hau da, 2019. urtean baino % 59,2 gutxiago. Horrenbestez, 2020an ostatuetan igarotako 205.389 gauak aurreko urtekoak baino % 52,4 gutxiago izan dira. Nabarmentzekoak dira atzerritik etorritakoek ostatuetan igaro dituzten gauen eta sarreren beherakadak, 2020an 2019an baino % 81,8 eta % 77,9 gutxiago izan baitira.

graf0018124_06_e.png

Sarrerak % 66,1 murriztu dira Araban, % 63,8 Bizkaian eta % 53,6 Gipuzkoan. Ostatuetan igarotako gauei dagokienez, beherakada % 59,1ekoa izan da Araban, % 57,1ekoa Bizkaian eta % 47,5ekoa Gipuzkoan. Hotel-establezimenduen kasuan gertatu den bezala, atzerritik datozen pertsonen sarrerak eta horiek ostatuetan igarotako gauak izan dira jaitsiera handienak izan dituztenak, 2019. urtearekin alderatuta, % 81,8ko eta % 77,9ko beherakadekin, hurrenez hurren, Euskal AE osoan.

Sarrera bakoitzeko batez besteko egonaldiak gora egin du 2020an, 2019an batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izatetik 2020an 3,01 egunekoa izatera igaro baita. Igoera hori hiru lurralde historikoetan ikusi da (2,26 egunetik 2,73 egunera Araban, 2,57 egunetik 3,04 egunera Bizkaian eta 2,72 egunetik 3,08 egunera Gipuzkoan, 2020an).

Eskainitako plazen okupazio-maila ehuneko 10,2 puntu jaitsi da, eta eskainitako logelei dagokiena, 9,5 puntu. Beherakadak orokorrak izan dira hiru lurralde historikoetan.

graf0018124_07_e.png

2020. urtea landa-establezimenduen % 30,7 itxita zeudela amaitu da. Aurreko urteko hilabete berean % 15,6 zeuden itxita. Aipatu behar da horrelako ostatuetan establezimendu asko irekita egon direla, baina ez dutela inolako mugimendurik izan, mugikortasun-murrizketengatik eta talde bakoitzeko baimendutako pertsona-kopuruaren mugengatik.

Landetxeak: 2020ko abendua

2020ko abenduan 963 bidaiari sartu dira Euskal AEko landetxeetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 91,2 gutxiago. Lurraldeka, Araban sarrera kopurua % 94,1 jaitsi da, Bizkaian % 93,2 eta Gipuzkoan % 88,2. Sarrerek behera egin dute, bai estatu-jatorriko sarrerek behera egin dutelako (-% 91,2), bai atzerritik etorritako sarrerek behera egin dutelako ere (-% 91,1).

graf0018124_08_e.png

2020ko abenduan ostatuetan igarotako 2.950 gau zenbatu dira Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimendu eta landetxeetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 88,6 gutxiago. Lurraldeka, Araban % 90 jaitsi dira, Bizkaian % 89,5 eta Gipuzkoan % 87,6.

Plazen araberako okupazio-maila % 2,8ra mugatu da, 2019ko abenduan ikusitakoa baino 18,5 puntu txikiagoa. Araban, % 15,7 egin du behera, eta % 2,0koa izan da. Bizkaian 19,2 puntu egin du behera, eta Gipuzkoan 19,6 puntu. Azken bi probintzia horietan plazen okupazio-maila % 2,9koa eta % 3,2koa izan da, hurrenez hurren.

Oharra. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginarengatik, are gehiago gaur egungo egoera oso zaila dela kontuan izanda. Horiei esker zabaldu ahal izan da COVID19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean dituzten ondorioak kuantifikatzeko aukera ematen duen informazio hau.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020an, oro har, % 60tik gora jaitsi dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta horietan igarotako gauak

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018124_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali