2021/01/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2020KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,8 igo dira 2020ko abenduan aurreko hilaren aldean

2019ko abenduarekin alderatuta, kostuak % 0,9 igo dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,8 igo da 2020ko abenduan, aurreko hilaren, 2020ko azaroaren, aldean. Urte arteko terminoetan, 2020ko abenduan 2019ko abenduaren gainean, kostuak % 0,9 igo dira.

Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 1,0 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du, ordea, aldaketarik izan (% 0,0).

Abenduan, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,8ko hil arteko gehikuntza izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 1,8koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,1 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 1,0 jaitsi.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, 2019ko abendutik 2020ko abendura hazkunde handienak izan dituztenen artean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Material elektronikoa (% 5,2), Metalurgia (% 2,4) eta Material elektrikoa (% 1,5). Aldiz, prezioetan jaitsierekin hauek nabarmentzen dira: Petrolioa fintzea (% 20,5eko jaitsierarekin), Makineria (% 3,2 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 2,9 behera).

graf0018132_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,8 igo dira 2020ko abenduan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/01/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018132_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali