2021/02/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2020KO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 13,3 jaitsi da 2020 osoan

Industria produkzioaren indizeak % 1,4 egin du behera abenduan, 2020ko azaroaren aldean

2020. urte osoan, Covid-19aren osasun-krisiak markatua, Euskal AEko industria-jarduera % 13,3 jaitsi da 2019. urtearekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.

Industria-produkzioa murriztu egin da 2020an industria-sektore handi guztietan. Urteko jaitsiera metatua % 15,8koa izan da Bitarteko ondasunetan, % 12,6koa Ekipo-ondasunetan eta % 11,9koa Energian. Kontsumo-ondasunek, bestalde, urtean % 6,7ko produkzio-jaitsiera izan dute guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 13,2 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 5,2.

2020ko balantzea negatiboa izan da hiru lurraldeetan. Bizkaian jaitsi da gehien industria-produkzioa 2020 osoan, indizearen % 16,0ko jaitsiera metatuarekin. Haren atzetik Araba dago, % 13,2ko aldakuntza metatu negatiboarekin. Azkenik, Gipuzkoan, 2020an metatutako jaitsiera % 10,6koa izan da.

graf0018165_01_e.png

2020KO ABENDUA

2020ko abenduan, industria-jarduera % 1,4 murriztu da aurreko hilaren aldean, urtaro-eraginik gabeko terminoetan. 2019ko abenduarekin alderatuta, eta egutegiko termino homogeneotan, urte arteko jaitsiera % 7,2koa izan da. Ondoz ondoko hamargarren hilabetea da urte arteko atzerakada izan duena.

2020ko abenduko indizearen bilakaerak, 2019ko abenduarekin alderatuta, zeinu negatiboa izan du industria-sektore handi guztietan, egutegiko termino homogeneotan. Energia % 18,1 jaitsi da, Ekipo-ondasunak % 7,5 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak % 6,8 murriztu dira urtetik urtera eta, azkenik, Kontsumo-ondasunak % 3,9 jaitsi dira orotara, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 5,2 jaitsi direlako, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 2,6 igo baitira.

Hil arteko terminoetan, 2020ko abenduan 2020ko azaroaren aldean, eta urtaro-eraginak behin zuzenduta, zeinu negatiboa ere ikusten da industria-sektore handi guztietan. Hala, Energia % 6,0 jaitsi da, eta Ekipo-ondasunak % 5,3. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,8 egin dute behera, Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 1,1 egin dutelako behera, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,5 egin baitute gora. Bitarteko ondasunak, azkenik, % 0,7 jaitsi dira abenduan, 2020ko azaroarekin alderatuta.

Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handienekoak diren sektoreen artean, 2020ko abenduan urte arteko portaerarik onena izan dutenak hauek izan dira: Zura, papera eta arte grafikoak (% 5,2ko igoera produkzioan), Material eta ekipo elektrikoa (% 4,6ko igoera) eta Kautxua eta plastikoak (% 4,0ko igoera). Hauek dira, aldiz, pisu handieneko sektoreetan jaitsierarik handienak eduki dituztenak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 15,2 behera), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 14,0 behera) eta Garraio-materiala (% 13,7ko jaitsiera).

graf0018165_02_e.png

Lurraldeetan, Industria-produkzioaren indizearen abenduko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan, baina ez modu homogeneoan. Hala, Bizkaian % 11,7ko beherakada izan da 2019ko abenduaren aldean, Araban % 10,0koa eta, azkenik, Gipuzkoan jaitsiera % 0,9koa baino ez da izan.

Hil arteko terminoetan, 2020ko abenduan 2020ko azaroaren aldean, eta urtaro-eraginak atera ondoren, Gipuzkoan produkzioa % 0,9 hazi dela ikusi da. Adiz, Araban % 3,3 jaitsi da, eta Bizkaian % 2,6.

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, abenduko indizea laginaren % 94,11ko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori urtarrilean gaindi jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 13,3 jaitsi da 2020 osoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018165_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali