2021/03/05eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. IV/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko balantzearen amaieran BPGk % 9,5 egin du behera eta enplegua % 8,1 jaitsi da

BPGk % 7,6 egin du behera 2020ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean; aurreko hiruhilekoaren aldean, ordea, % 0,5 egin du gora

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 9,5 jaitsi da 2020an. Bestalde, enpleguaren jaitsiera, urte osoan, 2019. urtearekin alderatuta, % 8,1ekoa izan da, Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta.

Lurraldeka, 2020ko balantzea Araban % 9,5, Bizkaian % 9,6 eta Gipuzkoan % 9,3ko jaitsierekin itxi da.

2020ko laugarren hiruhilekoan, eta hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal AEko BPG % 0,5 igo da, eta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, aldiz, BPGren % 7,6ko beherakada aurreikusten da. Enplegua, Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 6,3 jaitsi da Euskal AEn 2020ko azken hiruhilekoan, eta urteko hirugarren hiruhilekoan ikusitako mailari ia eutsi dio.

Zenbatespen horiek, zeinek biltzen baitute haiek egiteko unean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomiko guztia, berretsi egiten dituzte joan den 2021eko urtarrilaren 18ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean lortutakoak.

Euskal AEko BPGren urte arteko % 7,6ko murrizketa, laugarren hiruhilekoan, Espainiako ekonomiarentzat kalkulatutakoa baino txikiagoa da, non urte arteko murrizketa % 9,1ekoa dela kalkulatu den. Beherakadak neurrizkoagoak izan dira Euro Eremuan (% 5), Europar Batasunean oro har (% 4,8) eta Estatu Batuetan (% 2,4), nahiz eta joera antzekoa izan kasu guztietan.

graf0018350_01_e.png

Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren atzerakada orokorra izan da urte arteko terminoetan (2020ko laugarren hiruhilekoa, 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta), Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarrean izan ezik.

Lehen sektoreak balio erantsiaren % 26,3ko murrizketa izan du termino errealetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 15,3koa urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Industriaren sektoreak % 7,2ko jaitsiera izan du urte arteko terminoetan, eta Manufaktura-industriak % 7,0koa. Jaitsiera horiek bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan ikusitakoak baino txikiagoak dira. Izan ere, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Industriaren balio erantsia % 3,3 berreskuratu da urteko azken hiruhilekoan eta, Manufaktura-industriaren kasuan, % 2,9.

Eraikuntzaren sektorean ere urte arteko atzerakada txikiagoa izan da aurreko hiruhilekoan baino, laugarren hiruhilekoan balio erantsia % 8,2 jaitsi baita urte arteko terminoetan. Hiruhileko artean, aldiz, urteko laugarren hiruhilekoan zenbatetsitako igoera (% 1,7) urteko hirugarren hiruhilekoan zenbatetsitakoa (% 11,8) baino txikiagoa da.

Zerbitzuen sektorearen jarduera orokorrak urte arteko uzkurdura handiagoa izan du urteko azken hiruhilekoan aurreko hiruhilekoan baino: % 7,1 jaitsi da laugarren hiruhilekoan, eta % 6,5 aurreko hiruhilekoan. Hiruhileko artean, % 0,2ko atzerakada txiki bat izan da Zerbitzuetan oro har balio erantsian.

Zerbitzuen portaera ez da homogeneoa izan adarren arabera azken hiruhilekoan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak % 12,8ko jaitsiera izan du bere balio erantsian aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 2,4koa urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Urte arteko atzerakada pixka bat arindu da Gainerako zerbitzuen adarrean, urte arteko % 7,5eko beherakadarekin (% 8,1ekoa izan zen aurreko hiruhilekoan). Izan ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,3 hazi dira Gainerako zerbitzuen adarrean bildutako jarduerak, hala nola higiezinen arloko jarduerak, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak, eta finantza- eta aseguru-jarduerak.

Administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak adarrean, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ia aldatu gabe egon ondoren, balio erantsiaren hazkunde iraunkorrarekin jarraitu da, urte arteko hazkunde-tasa % 1 izanik.

graf0018350_02_e.png

Sektorekako agregatu ia guztien urte arteko portaera negatiboaren ondorioz, Euskal AEko Balio erantsiak % 7,4 egin du behera, aurreko aldiko beherakada bera. Urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, ordea, Balio erantsi gordina pixka bat berreskuratu dateke, % 0,6.

Eskariaren aldetik, portaera antzekoa izan da, urte arteko atzerakada nabarmenekin, Administrazio Publikoen Azken kontsumoko gastua izan ezik. Hiruhileko arteko portaera, ordea, ez da homogeneoa izan.

Familien eta EZMAEDEen Azken kontsumoko gastuak (Kontsumo pribatua) areagotu egin du urte arteko jaitsiera, eta % 9,1era iritsi da urteko azken hiruhilekoan (% 8,5ekoa izan zen aurreko hiruhilekoan). Hiruhileko artean, jaitsiera apala izan da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,4 txikiagoa.

Administrazioen Publikoen Azken kontsumoko gastua (Kontsumo publikoa) izan da berriz agregatu bakarra zeinek izan baitu aurreko urteko hiruhileko berean baino balio handiagoa (% 7,2ko urte arteko aldakuntza); aurreko hiruhilekoaren aldean, % 3,9ko hazkundea izan du.

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak % 5,7ko urte arteko atzerakada ekarri du Azken kontsumoko gastuan; hirugarren hiruhilekoaren aldean, % 0,6ko hiruhileko arteko hazkundea ekarri du horrek.

Kapital-eraketa gordinean (Inbertsioa) urte arteko atzerakada % 8,4 izan da, aurreko hiruhilekokoa (% 11,4) baino txikiagoa. Urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 4,8ko igoera izan da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa % 5,9 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 10,2 igo da hiruhileko arteko terminoetan.

graf0018350_03_e.png

Gainerako kapital-eraketa gordinean, eraikuntzaren bilakaerarekin lotuago, urte arteko jaitsiera % 9,8koa izan da (aurreko bi hiruhilekoetan baino txikiagoa), urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 1,8ko hazkundea kalkulatu ondoren.

Barne-eskaria, hau da, Azken kontsumoko gastua eta Kapital-eraketa gordina, % 6,4ko urte arteko atzerakada izan du urteko azken hiruhilekoan. Beherapen hori BPG osorako zenbatetsitakoaren (% 7,6) azpitik dago; beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena ere negatiboa izan da urteko laugarren hiruhilekoan. Horrela, ondasun eta zerbitzuen Esportazioak % 14,8 jaitsi dira urte arteko terminoetan, Inportazioak baino gehiago, zein % 12,7 murriztu baitira. Kanpo-saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du Euskal AEko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran.

graf0018350_04_e.png

Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuak), enplegu osoak % 6,3 egin du behera 2019ko laugarren hiruhilekoaren aldean, baina kasik ez du aldaketarik izan aurreko hiruhilekoaren aldean.

Ildo horretan, gogorarazi behar da ezen lanpostuaren definizioak, Kontuen Europako Sistemaren (SEC) arabera, bere zenbaketan baztertzen dituela aldi baterako lan egiten ez duten baina lanpostuarekin lotura formala duten pertsonak, lanera itzultzeko datari buruzko berme edo akordio batekin, EABEEen kasuan gertatzen den bezala.

Lehen sektorean enplegua % 4,2 jaitsi da 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta horrek hiruhileko arteko % 3,1eko atzerakada dakar. Industrian lanpostuen urte arteko galera % 7,5ekoa izan da; hala ere, aurreko hiruhilekoan baino % 1,3 handiagoa da kopurua. Eraikuntzan ere enpleguaren bilakaera negatiboa izan da, bai urte arteko terminoetan (% 4,8ko jaitsiera), bai hiruhileko arteko terminoetan (% 1,4ko atzerakada). Azkenik, eta antzeko profilarekin, Zerbitzuen sektorean dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen kopurua % 6,1 jaitsi da urte arteko terminoetan, hiruhileko arteko terminoetan % 0,2 jaitsi ondoren.

BPGk Lurraldeetan izan duen bilakaerari dagokionez, Arabak eta Gipuzkoak -% 7,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan dute, eta Bizkaiak -% 7,9koa. Urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGk Araban % 1,1 egin du gora, Gipuzkoan % 0,7 eta Bizkaian, azkenez, % 0,1.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko balantzearen amaieran BPGk % 9,5 egin du behera eta enplegua % 8,1 jaitsi da

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018350_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali