2021/03/01eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. IV/2020
Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 5,7 jaitsi da 2020ko laugarren hiruhilekoan
Etxegintzaren azpisektorea % 5,1 jaitsi da, eta Obra Zibilarena % 9,2
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren jarduerak % 5,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan du 2020ko laugarren hiruhilekoan, termino nominaletan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren.
Hiruhilekoan Eraikuntzaren sektoreak izan duen jaitsiera Etxegintzaren azpisektorearen jokaera negatiboak (urte arteko % 5,1eko jaitsiera) eta Obra Zibilaren azpisektorearenak (% 9,2ko jaitsiera) eragin dute.
2020ko laugarren hiruhilekoan ikusitako sektoreko jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, eta urtaro-eraginak zuzendu ondoren, Eraikuntzaren sektorean % 1,2ko hazkundea izan dela ikus daiteke. Etxegintzaren azpisektoreak hiruhileko arteko % 3,3ko bilakaera positiboa izan du, eta Obra Zibilak, aldiz, % 7,0 egin du behera.
Azkenik, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Eraikuntzaren sektorean lanean aritzen diren enplegatuen kopurua % 0,7 jaitsi da 2020ko laugarren hiruhilekoan, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
2020ko urteko balantzea
2020 osoan Eraikuntzaren koiunturako indizea % 7,3 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta. Hala Etxegintzaren nola Obra Zibilaren azpisektoreek bilakaera negatiboa izan dute: 2019. urtearekin alderatuta, % 7,5 jaitsi da Etxegintzaren azpisektorea eta % 6,0 Obra Zibilarena.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 90,4ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62