HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeetako...

2021/03/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021EKO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetako sarrerak % 85,3 jaitsi dira 2021eko otsailean, eta apartamentu turistikoetakoak % 71

2021eko otsailean, landetxeen % 31,1 itxita egon dira hileko egun guztietan, eta % 25 apartamentu turistikoetan

Eustaten datuen arabera, 2021eko otsailean 1.018 sarrera eta 4.546 gaualdi izan dira Euskal AEko landetxeetan. Beraz, 2020ko otsailarekin alderatuta, % 85,3 eta % 69,4 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Landetxeetan ostatu hartu duten pertsona gehienak Estatukoak izan dira, guztien % 92,1. Aurreko urteko hil beraren aldean, sarreretan izandako beherakadak nabarmenak izan dira, bai Estatukoak bai atzerrikoak: % 84,4 eta % 91,5, hurrenez hurren. Gaualdiei dagokienez, Estatukoak % 68,4 jaitsi dira urte artean 2021eko otsailean; atzerrikoak, berriz, % 77,2.

graf0018383_01_e.png

Lurraldea non gehien jaitsi diren sarrerak Araba izan da, 2020ko otsailean baino % 90,9 gutxiago; ondoren Gipuzkoa dator, urte arteko % 85,8ko jaitsierarekin. Azkenik, otsailean, Bizkaian, sarrera-kopurua aurreko urteko hil berean baino % 80,4 txikiagoa izan da. 2021eko otsailean izandako gaualdi-kopuruari dagokionez, Arabak izan du urte arteko jaitsierarik handiena, % 72,8koa. Gipuzkoan jaitsiera % 71,9koa izan da, eta Bizkaian % 60,7koa.

Euskal AEko landetxeen batez besteko egonaldia, guztira, 4,47 egunekoa izan da 2021eko otsailean, 2020ko otsailean ikusitakoa (2,14 egun) baino askozaz handiagoa.

Arabako lurraldean aldea are handiagoa da; izan ere, azken otsailean batez beste 5,49 eguneko egonaldia izan da, eta iazko otsailean, aldiz, 1,83 egunekoa. Bizkaiak ere nabarmen egin du gora balio horretan, 2020ko otsailean 1,96 egun izatetik azken hilabete honetan 3,93 egun izatera igaro baita. Gipuzkoak goranzko joerari eutsi dio, eta 2020ko otsailean 2,32 egun izatetik aurtengo otsailean 4,59 egun izatera igaro da.

Plazakako eta logelakako okupazio-mailek oso balio baxuak izan dituzte Euskal AEn oro har: lehena % 4,6tan gelditu da, eta bigarrena % 7,4tan, 2021eko otsailean. Beraz, urtetik urterako beherakadak ehuneko 9,7 eta 11,1 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

2021eko otsailean, landetxeen % 31,1 itxita egon dira hileko egun guztietan; iazko otsailean, berriz, % 23,7 egon ziren itxita. Landetxe itxi gehienak Bizkaian daude (% 35,9), eta Araban eta Gipuzkoan % 33 eta % 27 izan dira, hurrenez hurren.

graf0018383_02_e.png

Apartamentu turistikoak

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko otsailean, sarrerak eta gaualdiak 1.537 eta 14.424 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko hil beraren aldean sarrerak % 71 gutxitu dira, eta gaualdiak % 25,4.

Estatutik etorritako sarrerak % 65,8 jaitsi dira, eta atzerritik etorritakoak, berriz, % 86,9. Gaualdien kasuan, jaitsierak % 18,8 izan dira Estatukoak eta % 42,6 atzerrikoak.

Lurraldekako bilakaera ez da uniformea izan. Araban, apartamentu turistikoetako sarrerak % 47,5 jaitsi dira, 2020ko otsailarekin alderatuta, eta gaualdiak % 34,2. Bizkaian, urte arteko jaitsiera % 72,7koa izan da sarreretan eta % 52,3koa gaualdietan. Azkenik, Gipuzkoak bestelako bilakaera izan du; izan ere, nahiz eta sarrerek % 75,8 egin duten behera, gaualdiak % 14 gehitu dira.

graf0018383_03_e.png

Euskal AEko apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 9,38 egunekoa izan da 2021eko otsailean, 2020ko otsaileko batez besteko egonaldia nabarmen gaindituta, 3,64 egunekoa izan baitzen.

Lurraldeka, Gipuzkoa nabarmentzen da batez besteko egonaldi luzeenarekin, 14,18 egunera iritsi baita 2021eko otsailean (3,01 egun 2020ko otsailean). Haren atzetik, Araba dago, 12,45 eguneko batez besteko egonaldiarekin, 2020ko otsaileko 9,93 egunekoaren gainetik, eta, azkenik, Bizkaia, non batez besteko egonaldia 4,71 egunekoa izan den azken otsailean, hau da, 2020ko otsailean ikusitako 2,69 egunekoaren gainetik.

Euskal AEko apartamentu bakoitzeko okupazio-maila % 38,0koa izan da 2021eko otsailean, urte arteko ehuneko 18,6 puntuko atzerakadaren ondoren. Lurraldeka, Araban % 48,4ra iritsi da (2020ko otsailean baino ehuneko 16,7 puntu gutxiago), Bizkaian % 27,6tan kokatu da (ehuneko 23,7 puntuko beherakadaren ondoren) eta, azkenik, Gipuzkoan apartamentu bakoitzeko okupazio-maila % 39,0tan kokatu da (aurreko urteko hilabete berean baino ehuneko 14,4 puntu gutxiago).

Euskal AEn, osotasunean hartuta, apartamentuen % 25,0 itxita egon dira 2021eko otsaileko egun guztietan, 2020ko otsailean baino ehuneko 3,7 puntu gehiago. Hilabete osoan itxitako apartamentuen proportzioa % 30,8ra iritsi da Gipuzkoan, % 21,7ra Araban eta % 18,2ra Bizkaian; azken lurralde horretan, itxitakoen proportzioa 2020ko otsailean ikusitakoa baino txikiagoa izan da.

graf0018383_04_e.png

Informazio-oharra

Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik, nahiz eta gaur egungo egoera ezohikoa izan. Haiei esker, eta % 98,6ko estaldurarekin landetxeen kasuan eta % 92,6koarekin apartamentu turistikoenean, informazio hau zabaldu ahal izan da, zeinek aukera ematen baitu kuantifikatzeko COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan dituzten ondorioak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetako sarrerak % 85,3 jaitsi dira 2021eko otsailean, eta apartamentu turistikoetakoak % 71

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/03/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018383_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali