2021/03/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021eko otsaila
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 jaitsi dira 2021eko otsailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearekin alderatuta (2021eko otsaila 2020ko otsailaren aldean), kostuak % 0,4 igo dira
Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 jaitsi da 2021eko otsailean, aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 0,4 igo dira, Eustatek landutako datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,7 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0).
Otsailean, Etxegintzaren azpisektoreak % 0,6ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 1,3koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 2,4 jaitsi.
Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko otsailean 2020ko otsailaren aldean hazkunderik handienak izan dituztenen artean nabarmentzekoak dira Metalurgia (% 6,5), Material elektronikoa (% 5,7) eta Material elektrikoa (% 2,4) sektoreenak. Aldiz, prezioek behera egin dute sektore hauetan: Petrolioa fintzea (% 4,6ko jaitsiera), Mineral ez-metalezkoak (% 4,5 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 2,1 behera).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62