2021/02/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO URTARRILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 1,5 igo dira 2021eko urtarrilean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearekin alderatuta (2021eko urtarrila 2020ko urtarrilaren aldean), kostuak % 1,4 igo dira
Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 1,5 igo da 2021eko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 1,4 igo dira, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 1,4 igo dira, eta eskulanaren kostuak, % 1,9.
Urtarrilean, Etxegintzaren azpisektoreak % 1,4ko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, % 1,7koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 0,4 jaitsi.
Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko urtarrilean 2020ko urtarrilaren aldean hazkunderik handienak izan dituztenen artean honako sektore hauek nabarmentzen dira: Material elektronikoa (% 6,6), Metalurgia (% 5,5) eta Material elektrikoa (% 2,7). Aitzitik, prezioek behera egin dute sektore hauetan: Petrolioa fintzea (% 15,6 behera), Makineria (% 4,2 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 2,8ko jaitsiera).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62