2021/03/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 3,9 jaitsi da 2021eko urtarrilean

Aurreko hilaren aldean (2020ko abendua), Industria-produkzioaren indizea % 2,0 igo da

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko urtarrilean % 3,9 murriztu da Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2020ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, % 2,0 hazi da Euskal AEko industria-produkzioa, aurreko hilarekin, 2020ko abenduarekin, alderatuta.

2021eko urtarrileko indizearen bilakaera negatiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2020ko urtarrilarekin alderatuta. Energiak, energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea barne, % 12,1 egin du behera.

Ekipo-ondasunak % 5,2 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak, % 1,7. Lehenengoen artean, motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen fabrikazioa edo aireontziak eta itsasontziak egitea dira nagusi; bigarrenen artean, berriz, metalurgiako eta metalezko produktuen fabrikazioko jarduerak, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.

Azkenik, Kontsumo-ondasunek, oro har, % 1,2ko urte arteko jaitsiera izan dute, nahiz eta osagaien portaera desberdina izan den. Hala, Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 7,1 egin dute gora, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 3,1 egin dute behera. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Hilabete arteko aldakuntzak, 2021eko urtarrila 2020ko abenduaren gainean, bilakaera positiboa izan du industria-sektore handi guztietan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren. Energia % 7,7 hazi da; Bitarteko ondasunak, % 1,1; eta Ekipo-ondasunak, % 0,5. Kontsumo-ondasunen produkzioa, oro har, % 2,5 igo da, Kontsumo-ondasun iraunkorren % 3,0ko gehikuntzaren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 2,4ko gehikuntzaren ondorioz.

graf0018347_01_e.png

Maila xehatuago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2021eko urtarrilean urte arteko portaera positiboa izan dutenak izan dira Kautxua eta plastikoak (% 5,0ko gehikuntza produkzioan) eta Garraio-materiala (% 1,0ko igoera). Hauek izan dira, aldiz, pisu handieneko sektoreetan, jaitsierarik handienak eduki dituztenak: Metalurgia eta produktu metalikoak, % 7,7ko jaitsierarekin; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 7,4koarekin; eta Makineria eta ekipoa, % 5,6ko jaitsierarekin, egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.

graf0018347_02_e.png

Lurraldeetan, Industria-produkzioaren indizearen urtarrileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan. Halatan, Bizkaian % 7,1 jaitsi da, Araban % 4,1 eta, azkenik, Gipuzkoan % 0,4.

Hil arteko terminoetan, 2021eko urtarrila 2020ko abenduaren aldean, eta urtaro-ondorioak kendu ondoren, Bizkaian produkzioa % 3,1 hazi da, Araban % 1,9 eta Gipuzkoan % 0,9.

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren ondorioak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, urtarrileko indizea laginaren % 93,06ko estaldurarekin kalkulatu da –informazioa otsailean gaindi jaso da-.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 3,9 jaitsi da 2021eko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018347_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali