HomeGaiakIngurumenaren kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko ingurumen-zergak...

2021/03/11ko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN-ZERGEN KONTUAK. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ingurumen-zergak % 11,3 hazi ziren 2019an

2019an Euskal AEko zerga guztien % 8,2 izan ziren ingurumen-zergak, 2018an baino ehuneko 0,6 puntu gehiago

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.398 milioi eurokoa izan zen 2019an, aurreko urtean baino 142 milioi gehiago (% 11,3), hau da, BPGren % 1,8, Eustatek egindako Ingurumen-zergen Kontuaren arabera.

Ingurumen-zergak honela definitzen ditu Eurostatek: horiek zeinen zerga-oinarria unitate fisiko edo antzekoren bat baita materialen batena zeinek ingurumenean inpaktu kaltegarri, egiaztatu eta espezifikoa baitu; SEC2010-Europar Kontu Sisteman zerga gisa identifikatuak behar dira izan.

Ingurumen-zergak hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energia-zergak, Garraio-zergak, Kutsadura- eta baliabide-zergak.

graf0018352_01_e.png

Energiaren gaineko zergek erregistratu dute zenbateko handiena: 2019an 1.221 milioi izan dira, guztizkoaren % 87,3. Talde horren barruan, garrantzi handiena duen zerga hidrokarburoen zerga berezia da; 1.054 milioi izan ziren, % 86,3, alegia, eta % 14,4ko igoera izan zuen 2018arekin alderatuta. Igoera hori araudiaren aldaketaren ondorio da, zeinarekin erkidegoko zerga-tasa Estatuko zerga-tasa berezian sartu baitzen, erregaien esparruan merkatu-batasuna bermatzeko. Horren ondorioz, energiaren gaineko zergen guztizkoa % 12,9 igo zen 2018arekin alderatuta.

Bigarrenik, garraioaren gaineko zergak guztizkoaren % 11,9 izan ziren, eta 166 milioi eurora iritsi ziren 2019an, aurreko urtean baino % 1,8 gehiago. Kategoria horretako zerga nagusia trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga da, 2019an 139 milioi eurokoa izan baitzen, hau da, zerga horien % 83,2.

Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak gainerako % 0,8a dira, eta urtetik urterako aldakortasun handiagoa dute; 2019an % 0,9 jaitsi ziren aurreko urtearen aldean, eta 11 milioi euroan mantendu ziren.

SEC2010 kontabilitate nazionalaren esparruaren arabera zehaztutako zerga guztiei dagokienez, Ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 8,2 izan ziren 2019an, hau da, 2018an baino ehuneko 0,6 puntu gehiago (% 7,6). Zerga-motaren araberako sailkapenari dagokionez, Produktuen gaineko zergak, BEZik gabe eta inportazioen gaineko zergarik gabe izenekoan kontzentratzen da ingurumen-izaerako zerga gehien; 2019an, mota horretan kontabilizatutako zergen % 54,4 ingurumen-zergak izan ziren, hau da, 1.201 milioi euro.

graf0018352_02_e.png

Beste zerga arrunt batzuk atalean, ingurumen-zergak % 43,2 izan ziren, 139 milioi eurora iritsita, eta Produkzioaren gaineko beste zerga batzuen barruan, % 8,7 ingurumen-zergak izan ziren, hau da, 59 milioi euro.

BPGri dagokionez, 2019an Euskal AEko ingurumen-zergak % 1,76 izan ziren, EB-27ko % 2,37ko batezbestekoaren azpitik; maila hori Espainia eta Alemaniako % 1,77aren antzekoa da, eta Irlandaren (% 1,41) eta Luxenburgoren (% 1,72) gainetik dago, Eurostatek argitaratutako azken datuen arabera.

graf0018352_03_e.png

2019rako ingurumen-zergen banaketa lurraldearen arabera aztertuz gero, Bizkaiak zerga guztien % 50,9 metatzen ditu, Gipuzkoak % 32,6 eta Arabak gainerako % 16,5a.

graf0018352_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-zergak % 11,3 hazi ziren 2019an

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Eragiketa kodea : 
173304
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014-2023
Eguneratze data : 
2021/03/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018352_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali