HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeetako...

2021/02/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021EKO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetako sarrerak % 83,3 jaitsi dira 2021eko urtarrilean, eta apartamentu turistikoetakoak % 59,2

Gaualdiei dagokienez, urte arteko jaitsierak % 77,4 izan dira landetxeen kasuan eta % 17,3 apartamentu turistikoenean

Eustaten datuen arabera, 2021eko urtarrilean 803 sarrera eta 3.328 gaualdi izan dira Euskal AEko landetxeetan. 2020ko urtarrilaren aldean % 83,3 eta % 77,4 egin dute behera, hurrenez hurren.

Landetxeetan ostatu hartu duten pertsona gehienak Estatukoak izan dira, guztien % 89,3. Aurreko urteko hil beraren aldean, sarreretan izandako jaitsierak antzekoak izan dira Estatukoen eta atzerrikoen kasuan: % 83,2 eta % 84,0, hurrenez hurren. Gaualdiei dagokienez, Estatukoak % 74,0 jaitsi dira urte artean 2021eko urtarrilean, eta atzerrikoak, berriz, % 91,6.

graf0018325_01_e.png

Lurraldea non gehien jaitsi diren sarrerak Araba izan da, 2020ko urtarrilean baino % 88,2 gutxiago; ondoren Gipuzkoa dago, urte arteko % 84,4ko jaitsierarekin. Azkenik, Bizkaian aurreko urteko hil berean baino % 75,7 sarrera gutxiago izan dira urtarrilean. 2021eko urtarrilean izandako gaualdien kopuruari dagokionez, Gipuzkoan izan da urte arteko jaitsierarik handiena, % 82,1ekoa. Araban jaitsiera % 74,7koa izan da, eta Bizkaian % 64,9koa.

2021eko urtarrilean, Euskal AEko landetxeetako batez besteko egonaldia 4,14 egunekoa izan da, 2020ko urtarrilekoa (3,07 egun) baino nabarmen handiagoa.

Arabako lurraldean aldea are handiagoa da; izan ere, azken urtarrilean batez beste 5,01 eguneko egonaldia izan da, eta iazko urtarrilean, aldiz, 2,30 egunekoa. Bizkaiak ere nabarmen egin du gora balio horretan, 2020ko urtarrilean 2,84 egun izatetik azken hilabetean 4,11 egun izatera igaro baita. Gipuzkoak ere batez besteko egonaldia luzatu du, baina aldaketa neurritsuagoa izan du: 2020ko urtarrilean 3,42 egunekoa izan zen, eta aurtengo urtarrilean 3,94 egunekoa.

Plazen araberako eta gelen araberako betetze-mailek oso balio baxuak izan dituzte Euskal AE osoan: lehena % 3,1ekoa izan da, eta bigarrena % 5,4koa, 2021eko urtarrilean. Beraz, urtetik urterako beherakadak ehuneko 11,1 eta 12,0 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

2021eko urtarrilean landetxeen % 31,4 itxita egon dira hileko egun guztietan; iazko urtarrilean, berriz, % 26,5 egon ziren itxita. Landetxe itxien proportziorik handiena Bizkaian dago, % 37,4, eta Araban eta Gipuzkoan % 34koa eta % 26koa izan da, hurrenez hurren.

graf0018325_02_e.png

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko urtarrilean 1.748 sarrera eta 14.422 gaualdi izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko hil beraren aldean sarrerak % 59,2 gutxitu dira, eta gaualdiak % 17,3.

Estatutik etorritako sarrerak % 53,7 jaitsi dira, eta atzerritik etorritakoak % 79,0. Gaualdien kasuan, jaitsiera % 13,0koa izan da Estatukoen kasuan, eta % 30,5ekoa atzerrikoenean.

Lurraldekako bilakaera ez da uniformea izan. Araban apartamentu turistikoetako sarrerak % 17,8 jaitsi dira 2020ko urtarrilaren aldean, eta gaualdiak % 30,3. Bizkaian urte arteko jaitsiera % 60,5ekoa izan da sarreretan eta % 43,2koa gaualdietan. Azkenik, Gipuzkoak bilakaera ezberdina izan du; izan ere, sarrerak % 70,7 jaitsi badira ere, gaualdiak % 28,5 gehitu dira.

graf0018325_03_e.png

Euskal AEko apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 8,25 egunekoa izan da 2021eko urtarrilean, hau da, 2020ko urtarrilean izandako 4,07 eguneko batez besteko egonaldia baino askozaz handiagoa.

Lurraldeka, Gipuzkoa nabarmentzen da batez besteko egonaldi luzeenarekin, 14,8 egunera iritsi baita 2021eko urtarrilean (3,37 egun 2020ko urtarrilean). Ondoren Araba dator, 9,82 eguneko batez besteko egonaldiarekin, 2020ko urtarrileko 11,58 egunekoaren azpitik, eta, azkenik, Bizkaia, non batez besteko egonaldia aurtengo urtarrilean 4,14 egunekoa izan baita, hau da, 2020ko urtarrilean atzemandako 2,88 egunekoaren gainetik.

Euskal AEko apartamentu bakoitzeko betetze-maila % 35,5ekoa izan da 2021eko urtarrilean, urte arteko ehuneko 17,0 puntuko atzerakadaren ondoren. Lurraldeka, Araban % 42,2ra iritsi da (2020ko urtarrilean baino ehuneko 18,5 puntu gutxiago), Bizkaian % 26,3ra (ehuneko 19,6 puntuko beherakadaren ondoren) eta Gipuzkoan % 37,3ra (aurreko urteko hilabete berean baino ehuneko 12,9 puntu gutxiago).

Euskal AEn, osotasunean hartuta, apartamentuen % 24,1 itxita egon dira urtarrileko egun guztietan, 2020ko urtarrilean baino ehuneko 2,8 puntu gehiago. Hilabete osoan itxitako apartamentuen proportzioa % 30,8ra iritsi da Gipuzkoan, % 21,7ra Araban eta % 15,2ra Bizkaian; azken lurralde horretan, itxitakoen proportzioa 2020ko urtarrilean ikusitakoa baino txikiagoa izan da.

graf0018325_04_e.png

Informazio-oharra

2021eko urtarriletik aurrera, inkesta honetako (ETHI) datuak bi zatitan zabalduko dira. Lehenik eta behin, hotel-establezimenduei buruzko datuak zabalduko dira (ETHI-H), eta egun batzuk geroago inkestan sartutako gainerako establezimenduei buruzkoak (landetxeak eta apartamentu turistikoak), ETHI-Hie izen generikoarekin.

Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik, nahiz eta gaur egungo egoera ezohikoa izan. Haiei esker, eta % 97,3ko estaldurarekin landetxeen kasuan eta % 95,4koarekin apartamentu turistikoenean, informazio hau zabaldu ahal izan da, zeinek aukera ematen baitu kuantifikatzeko COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan dituzten ondorioak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetako sarrerak % 83,3 jaitsi dira 2021eko urtarrilean, eta apartamentu turistikoetakoak % 59,2

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/02/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018325_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali