2021/03/05eko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn emakumeek zaintzen eta etxeko lanen % 67,2 betetzen dituzte

Emakume okupatuen % 18,1 ez daude batere pozik haien ezkontideak edo bikotekideak etxeko lanak egiteko eskaintzen duen lankidetzarekin; gizonen kasuan, ehuneko hori txikiagoa da, % 4,3koa

Datorren martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, Eustatek etxeko lanaren, lan-merkatuaren eta prestakuntza akademikoaren eremuan genero-ikuspegitik esanguratsua den estatistika-informazioa bildu du, emakume eta gizonen arteko berdintasun-arloan ezagutza estatistikoa zabaltzeko.

Eustatek prestatutako eta emakume eta gizonen berdintasunaren atalean argitaratutako datuen arabera, Euskal AEn etxeko lana funtsean emakumezkoena da; 2018an bikoiztu egin zuen lana beren gain hartzen duten gizonen ehunekoa, ordaindu gabeko etxeko lan guztiari dagokionez. Etxean bertan, etxeko lanaren % 67,2 emakumeek egiten dute, eta % 32,8, gizonek. Gainera, aztertutako aurreko aldiaren aldean, ehuneko horrek gora egin du pixka bat; izan ere, 2013an % 66,7koa zen.

Funtzioen arabera, emakumeek Hezkuntzako eta Umeen, adinekoen eta gaixoen zaintzako eginkizunen % 65 betetzen dituzte. Etxeko lanen kasuan, arroparekin zerikusia duten jardueren % 83 (erosi, garbitu, lisatu, etab.), jatekoarekin zerikusia dutenen % 69 (planifikatu, erosi, kozinatu, harrikoa egin, etab.) eta etxearekin zerikusia dutenen % 62 (erosi, alokatu, garbitu, altzariz hornitu, mantendu, konpondu, etab.).

graf0018351_01_e.png

Etxeko lanen banaketa Euskal AEko okupatuen artean aztertzen bada, banaketa kasu horretan ere desberdina da; emakume okupatuek gizon okupatuek baino denbora gehiago ematen dute adingabe eta mendeko pertsonen zaintzetan eta etxeko lanetan.

Etxeko lanen banaketa dela eta, hamar gizonetik bederatzik –% 89– 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte eginkizun horietan, eta hamar emakumetik ia hiruk –% 27,5– 3 edo gehiago, 2019an.

Era berean, seme-alaben eta mendeko pertsonen zaintzarako eguneko denboran, desberdintasunak daude gizonek eta emakumeek erabilitako denboraren artean. Hala, etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek batez beste egoera berean dauden gizonek baino 1,4 ordu gehiago ematen dituzte egunean haien zaintzan (4,7 eta 3,3 ordu, hurrenez hurren). Gainera, emakumeen erdiek, % 50,6k, 5 ordu edo gehiago ematen dituzte egunean adingabeak zaintzen, eta gizonen kasuan ehunekoa laurdena da (% 24,6); gehienek (% 42) 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alaben zaintzan.

Modu berean, emakume okupatuek haien kargura dauden mendekoak zaintzen, batez beste, ia ordu bat gehiago ematen dute egunean gizonek baino (2,3 eta 1,5 ordu, hurrenez hurren).

Zehazki, etxeko lanaren banaketa desberdin horren ondorioz, emakume okupatuen % 18,1 ez daude batere pozik haien ezkontideak edo bikotekideak etxeko lanak egiteko eskaintzen duen lankidetzarekin; gizonen kasuan, ehuneko hori txikiagoa da, % 4,3koa. Ordea, gizon okupatuen ehuneko handi bat oso pozik dago bere bikotearen parte-hartzearekin (% 74,8); emakumeen % 44,6 oso pozik daude. Hala ere, edo horregatik zehazki, etxeko lanetan ematen duten denbora dela eta oso pozik dagoen gizonen ehunekoa (% 47,8) emakumeenaren oso antzekoa da (% 45,7).

Azkenik, esan behar da emakumeek egiten duten ordaindu gabeko etxeko lana BPGren % 18,6 izango litzatekeela, eta bikoiztu egingo lukeela gizonek eginiko pisu ekonomikoa, zeina % 9,1ekoa baita.

Emakumea eta lan-merkatua

Lan-merkatuari begiratzen badiogu eta Kontziliazio Inkestak genero-ikuspegitik erakusten dituen alderdi batzuk aztertzen baditugu –besteak beste lanaldi mota–, ikusiko dugu lan egiten duten emakume guztietatik % 60,5ek lanaldi jarraituan egiten dutela; gizonen kasuan, % 50,3k. Gainera, emakumeen artean, % 17,1ek asteburuan egiten dute beti lan. Gaueko ordutegia gizonentzat da. Gizon guztietatik, gaueko lanaldia dutenen ehunekoa % 16,6 da; emakumeetan, % 9,8.

Sektoreen arabera, nabarmentzekoa da gehienetan emakumeak hezten duela etxetik kanpora, eta hura dela, nagusiki, zaintzekin zerikusia duten jardueren inguruko enplegua duena. 2020an, Hezkuntzaren sektorean, 49.414 emakume enplegatu daude, eta 23.785 gizon; osasun-sektorean eta gizarte-zerbitzuetan, 22.363 gizon eta 73.848 emakume. Industria-sektorean, besteak beste, gizonezkoak nagusitzen dira, nabarmen: manufaktura-industrian, 138.529 gizon enplegatu daude, eta 36.203 emakume.

Gainera, zuzendaritza-karguetan dauden emakumeen proportzioa gizonena baino askoz ere baxuagoa da, % 34,23, 2019an. Zehazki, 2030 Agendaren helburuetako bat da genero-berdintasuna lortzea eta emakumeen erabateko parte-hartze eraginkorra eta bizitza politikoan, ekonomikoan eta publikoan maila erabakitzaile guztietan lidergo-berdintasuna ziurtatzea, Eustatek Euskal AEn helburu horiek zabaldu eta haien segimendua egiteko “Garapen jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak” plataforman jasotzen duen bezala.

Prestakuntza akademikoa

Unibertsitatean, finkatu egin da emakumeen presentzia. Gazteenen eta nagusienen belaunaldiak erkatzen baditugu, gazteenen belaunaldietan emakume unibertsitario gehiago dago, eta 65 urtetik gorakoetan, gizonezko gehiago.

Modu berean, nagusien belaunaldietan, 65 urtetik aurrerakoetan, ikasketa-maila baxukoak, alegia titulu edo lehen mailako ikasketa gabeak, batik bat emakumeak dira.

Unibertsitatean, % 56 emakume ikasleak dira. Baina, 2018-2019 ikasturtean, zientzia-arloko gradu bat ikasi zuten emakumeetatik, gehienek, % 75,49k, Osasun-arloko eta Gizarte Zerbitzuetako graduak ikasi zituzten; % 28,94k, Mekanikarekin, Elektronikarekin eta bestelako prestakuntza teknikoarekin, Industriarekin eta Eraikuntzarekin zerikusia duten graduak, eta % 16,76 Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiekin zerikusia dutenak. Natura Zientzietako, Kimikako, Fisikako eta Matematikako graduetan, emakumeak ikasle guztien % 49,70 dira.

Batxilergoan, neska eta mutilen proportzio bera dago, baina emakume gehiago daude aukera guztietan, Zientzietan izan ezik, % 48. Nabarmentzekoa da nesken matrikula-kopurua handiagoa dela Arte eta Giza Zientzietan (% 70) eta, ondoren, Gizarte Zientzietan (% 60).

Azkenik, Lanbide Heziketan, % 33 neskak dira, eta, nagusiki, Irudi Pertsonaleko adarra aukeratzen dute (% 90 dira), ondoren Ehungintza, jantzigintza eta azala eta Zerbitzu soziokulturalak eta gizartearentzako zerbitzuak (% 80); bi kasuetan, Osasuna % 75, Administrazioa eta kudeaketa % 60 eta Elikagaien industriak eta Kimika ehuneko berarekin, % 60. Eskaintzen diren gainerako adarretan, gizonezkoak nagusitzen dira, Merkataritza eta Marketinean izan ezik, parean baitaude.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn emakumeek zaintzen eta etxeko lanen % 67,2 betetzen dituzte

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2021/03/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018351_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali