HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontza-kopurua % 43,3...

2021/02/22ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. III/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ezkontza-kopurua % 43,3 jaitsi da 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Abuztuan ezkontzak % 51,9 jaitsi ziren

2020ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 1.474 ezkontza izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 43,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

COVID-19aren krisiak eragindako mugikortasun-murrizketen eta, agian, beste faktore batzuen ondorioz, ezkontzen beherakada nabarmena izan da udako hilabeteetan: % 43,7 uztailean, % 51,9 abuztuan eta % 39,9 irailean.

Ezkontza-kopuruak behera egin zuen hiru lurraldeetan: Araban 196 izan ziren (-% 49,1), Gipuzkoan 482 (-% 46,4) eta Bizkaian 701 (-% 40,9). Beste alde batetik, 95 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

Ezkontza guztietatik 47 sexu bereko pertsonen artekoak izan ziren –32 emakumeen artekoak eta 15 gizonen artekoak–, eta besteak, 1.427, ezkontza heterosexualak.

2020ko hirugarren hiruhilekoan, 10 ezkontzatik 9 zibilak izan ziren, % 90,4. Ezkontza zibilen ehunekoa ehuneko 8,1 puntu handiagoa izan zen 2019ko aldi berekoa baino.

2020ko hirugarren hiruhilekoko 1.474 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 1.390 gizonezko eta 1.423 emakumezko ezkondu ziren. 1.130 senarrentzat (% 81,3), lehen ezkontza izan zen; 15 alargun eta 245 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen; aurretik ezkondu gabe zeuden emakumeak 1.184 izan ziren (% 83,2), alargunak 12 eta dibortziatuak 227.

Atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoa, goraka

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 93k eta emazteen % 84,5ek 30 urtetik gora zituzten. 2019ko aldi berean, ehuneko hori % 89,2koa izan zen gizonen artean eta % 80koa emakumeen artean; beraz, igoera 3,8 eta 4,5 puntukoa izan da, hurrenez hurren.

2020ko hirugarren hiruhilekoan, gizon ezkonberrien % 10ek eta emakume ezkonberrien % 14,4k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, gizonen artean ehunekoa 1,7 puntu igo da, eta emakumeen artean 1,8.

graf0018309_01_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontza-kopurua % 43,3 jaitsi da 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018309_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali