2021/02/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENTU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. HOTELAK. 2021EKO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Hotel-establezimenduetako okupazioak % 70etik gorako urte arteko jaitsierak izaten jarraitu du urtarrilean Euskal AEn

Hotel-establezimenduen % 42,7 itxita egon dira 2021eko urtarrileko egun guztietan, eta ehuneko 1,6 puntu gainditu da 2020ko abenduko ehunekoa

2021eko urtarrilean 89.087 gaualdi izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2020ko urtarrilean baino % 72,2 gutxiago. Sarreren urte arteko beherakada % 71,6koa izan da, eta 2021eko urtarrilean 49.181 sarrera izan dira, Eustatek landutako datuen arabera.

Lurraldeei dagokienez, Araban 2021eko urtarrilean % 63,3 jaitsi dira sarrerak 2020ko urtarrilaren aldean, eta % 62,1 gaualdiak. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan, urte arteko jaitsierak Euskal AEko batezbestekotik gertuago daude. Bizkaian, sarrera-kopurua % 73,8 jaitsi da, eta gaualdiena, % 73,1. Era berean, Gipuzkoan, 2021eko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, sarrerak eta gaualdiak % 71,8 eta % 74,8 jaitsi dira, hurrenez hurren.

graf0018311_01_e.png

Ohiko bizilekua atzerrian duten bidaiarien sarrerak eta gaualdiak gehiago jaitsi dira: % 82,8 eta % 83,1, hurrenez hurren. Estatuko sarreren eta gaualdien kasuan, kopuruak apalagoak izan dira: 2020ko urtarrilaren aldean % 65,9 jaitsi dira sarrerak eta % 66,3 gaualdiak.

Aurreko hilabetearekin, 2020ko abenduarekin, alderatuta, bai sarrerek bai gaualdiek gehikuntza txikiak izan dituzte kopuru absolutuetan Euskal AE osoan: 7.353 sarrera eta 10.301 gaualdi gehiago 2021eko urtarrilean 2020ko abenduan baino.

Batez besteko egonaldiak ere behera egin du aurreko urteko urtarrilaren aldean: orduko 1,85 egunetik aurtengo 1,81era. Lurraldeei dagokienez, beheranzko joera Gipuzkoan nabari da, 2020ko urtarrileko 1,84 egunetik 2021eko urtarrileko 1,65 egunera jaitsi baita. Bizkaian eta Araban, aldiz, gorakada txiki bat izan da. Bizkaian 2020ko urtarrileko 1,84 egunetik 2021eko urtarrileko 1,89 egunera igaro da, eta Araban aurreko urteko urtarrileko 1,91 egunetik egungo 1,97 egunera.

graf0018311_02_e.png

Hileko egun guztietan itxitako hotel-establezimenduen ehunekoaren bilakaerak agerian uzten du 2020ko martxoaren amaieratik aurrera COVID-19ari aurre egiteko hartutako murrizketek eragina izan dutela hotel-sektorean. 2020ko apirilean, alegia pandemian bizi izandako murrizketarik gogorrenak izandako hilabetean, itxita egon zirenen % 91,0ko zifratik eboluzionatzen joan da azken hilabeteetako mugikortasun-egoeren arabera. Hasierako inpaktuaren ondoren, establezimenduak era jarraituan ireki zirela ikusi zen, 2020ko udara arte, noiz hotelen % 15 inguru itxita egon baitziren. Harrezkero, hurrengo hilabeteetan, hotel-establezimenduak pixkanaka itxi direla ikusi da, eta 2021eko urtarrilean % 42,7ra iritsi da.

Okupazio-mailek, urtarrilean jarduerarik eduki duten hotel-establezimenduek eskainitako plazen eta logelen arabera kalkulatuak, ehuneko 24,4 eta 28,6 puntuko jaitsierak eduki dituzte 2020ko urtarrilarekiko, hurrenez hurren; eskainitako plazen araberako okupazio-maila % 14,0koa izan da, eta eskainitako logelen araberako okupazio-mailaren kasuan, % 20,0koa. Lurraldeka, Gipuzkoak izan du jaitsierarik handiena, bai plazen araberako okupazioari dagokionez (2020ko urtarrilean erregistratutakoa baino ehuneko 27,7 puntu txikiagoa), bai eskainitako logelen araberako okupazioari dagokionez (ehuneko 31,9 puntu txikiagoa), urte arteko datuetan. Gehien kaltetua izan den hiriburua Donostia izan da urtarrilean; plazen eta logelen okupazio-mailak ehuneko 33,6 eta 37,4 puntu jaitsi dira, hurrenez hurren.

graf0018311_03_e.png

Errentagarritasun-adierazleek ere osasun-krisiak hotelen sektorean izan duen eragina islatzen dute. Ezarritako ADR edo eguneko batez besteko tarifa 59,1 €-tan kokatu da 2021eko urtarrilean, hau da, % 13,8ko jaitsiera 2020ko urtarrilaren aldean. Lurraldeei dagokienez, Bizkaiak izan du jaitsierarik nabarmenena, % 18,0rekin. Hiriburuen kasuan, Bilbo nabarmentzen da, % 16,4ko beherakadarekin. Donostiak erakusten du magnitude horren baliorik handiena, 75,7 €-koa.

RevPar deritzonari, Logela eskuragarriko diru-sarrerari, dagokionez, % 64,5 jaitsi da Euskal AEn oro har, eta 11,8 €-tan ezarri da. Lurraldeen arabera, ikusitako jaitsierak izan dira Araban % 50,7koa, Bizkaian % 65,8koa eta Gipuzkoan % 67,4koa. Hiriburuetan, jaitsierak izan dira % 46,3koa Gasteizen, % 70,4koa Bilbon eta, azkenik, % 70,7koa Donostian.

Informazio-oharra

2021eko urtarriletik aurrera, inkesta honetako (ETHI-H) datuak bi zatitan zabalduko dira. Lehenik eta behin, hotel-establezimenduei buruzko datuak argitaratuko dira (aurrerantzean, ETHI-H) eta, egun batzuk geroago, gauza bera egingo da inkestan sartutako gainerako establezimenduei buruzkoekin (aurrerantzean, ETHI-Hie); gaur egun horiek dira Landetxeak –nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak– eta kategoria guztietako Apartamentu Turistikoak.

Eustatek inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik, nahiz eta gaur egungo egoera ezohikoa izan. Haiei esker, % 96,5eko estaldurarekin, informazio hau zabaldu ahal izan da, zeinek aukera ematen baitu kuantifikatzeko COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek sektorean izan dituzten ondorioak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Hotel-establezimenduetako okupazioak % 70etik gorako urte arteko jaitsierak izaten jarraitu du urtarrilean Euskal AEn

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018311_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali