HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Zamudio da berriz biztanleko...

2021/03/16ko prentsa-oharra

UDAL BPG. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Zamudio da berriz biztanleko BPG handiena duen udalerria Euskal AEn, eta ondoren daude Zierbena eta Olaberria

Biztanleko BPG handiena duten hamar udalerrietatik zazpik izaera industrial nabarmena dute

Eustatek landutako datuen arabera, Bizkaiko Zamudioko udalerriak du, berriz ere, 2018an, Euskal AEko biztanleko Barne Produktu Gordinik altuena. Bigarren eta hirugarren, berriz, daude Zierbena, Bizkaian ere, eta Olaberria, Gipuzkoan. Araban Berantevilla da biztanleko BPG handiena duen udalerria, Euskal AEn zazpigarren.

graf0018359_01_e.png

Biztanleko BPGren rankingean lehena den Zamudioko enpresa-ehuna antzera banatuta dago sektore industrialaren (% 44,7) eta zerbitzuen (% 50,8) artean. Hori gertatzen da, batez ere, udalerrian manufaktura-enpresa ugari daudelako (bereziki Garraio-materialaren ekoizpenari lotutakoak), baita industriari oso lotutako Zerbitzu teknologikoetako enpresak ere.

Zierbena bigarren postuan dago, eta hazkunde garrantzitsua izan du 2017. urtearekin alderatuta, batez ere Energia elektrikoaren ekoizpen eta banaketa sektorearen Balio Erantsi Gordinak gora egin duelako; horren ondorioz, Industria eta Energia sektorea % 79,0 izan da udalerriko jarduera osoan. Olaberriaren kasuan ere industria-izaera nabarmena du (% 81,4), eta manufaktura-zatia gailentzen da, bereziki Siderurgia adarra eta Erabilera orokorreko makineriaren produkzioa.

Udal BPG handiena duten udalerrien artean, eta industria-jarduera nagusi dutenen aurrekoak ez bezala, Loiu eta Derio ere ageri dira, zeinetan Zerbitzuen sektoreak baitu pisurik handiena; % 71,4 Loiun, aireportu-jarduerari Atxikitako zerbitzuei esker, besteak beste, eta % 83,4 Derion, non oso garrantzi handitakoak diren Jarduera profesionalak eta Informazioko eta komunikazioetako zerbitzuak.

Euskal AEko hiru hiriburuetan zerbitzu-jarduerak dira nagusi, hiru Lurraldeen guztizkoan bezala

Hiriburuei dagokienez, Donostiak 2018an Euskal AEko biztanleko BPGrekiko posizio erlatibo altuena erakutsi du, 119ko indizea, hau da, bere biztanleko BPG Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino % 19,0 handiagoa da. Gasteizen 103ko indizea dago, eta Bilbon, berriz, 100ekoa, Euskal AEko batezbestekoan.

Euskal AEko hiru hiriburuetan zerbitzuetako jarduerak dira nagusi, eta horien artean nabarmentzekoak dira Higiezinen Jarduerak, Ostalaritza eta Administrazio Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak. Zerbitzuen sektoreak jarduera ekonomiko osoaren % 90,0 inguru hartzen du, bai Bilbon (% 90,8), bai Donostian (% 88,6), baina Gasteizen zertxobait txikiagoa da (% 68,3).

graf0018359_02_e.png

Gasteizen, Industriaren sektoreak pisu handia du (% 26,5) beste bi hiriburuen aldean, eta Euskal AEko batezbestekoa (% 24,1) baino handiagoa bada, gainera. Arabako hiriburuan Industriaren sektoreak duen pisua Automobilgintzan eta Kautxuzko Produktuen fabrikazioan oinarritzen da. Industriaren sektoreak, ordea, pisu txikiagoa du Donostian (% 4,7) eta Bilbon (% 4,1).

Biztanleko BPGren balio handienak dituzten eskualdeak Araban daude

Eskualdeka, Arabako lurraldeak Euskal AEko biztanleko BPG baliorik handienak dituzten hiru eskualdeak ditu, eta Arabako Errioxa da buru, 65.495 euroko biztanleko BPG baitu. Eskualde horren barruan, zeinen biztanleko BPG Euskal AEko batezbestekoa baino % 86,1 handiagoa den, Laguardia, Eskuernaga, Samaniego eta Eltziego nabarmentzen dira, guztiak ere ardogintza-sektorearekin lotutako industriako jarduerarekin zerikusia dutenak. Añanak eta Gorbeialdeak dituzte lehenengo hiru eskualde-postuak osatzen: biztanleko BPG 51.510 eta 48.531 eurokoa da, hurrenez hurren, beste bi horietan. Arabako Errioxan bezala, bi eskualdeetan Balio Erantsiaren % 55,0 baino gehiago industriako jardueretan oinarritzen da.

Laugarren eta bosgarren, hurrenez hurren, Durangaldea agertzen da Bizkaian, 41.809 euroko biztanleko BPGrekin, eta Debagoiena Gipuzkoan (39.176 euro), biak ere industriako eta zerbitzuetako jardueren arteko banaketa orekatuarekin.

Bestalde, eskualdeak non neurri handiagoan gailentzen diren zerbitzuetako jarduerak dira Bilbo Handia (non Balio Erantsi Gordinaren % 79,1 zerbitzuak diren), Donostialdea (% 77,5), Bidasoa Beherea (% 74,3) eta Enkartazioak (% 73,3), guztiak ere, halaber, Euskal AEko batezbestekoaren gainetik, non zerbitzuak % 69,2 izan baitira 2018an.

Iturria: Eustat. Udal BPG

Ohar metodologikoa: Datuak hobeki interpretatzeko, Udal BPG eta Udal-errenta bereizi behar dira; BPG ekoizpenari, aberastasunaren sorrerari lotuta doa, eta ekoizpen-establezimendu garrantzitsuak dituzten udalerrietan kontzentratzen da. Errenta, aldiz, pertsonei eta haien bizilekuari lotuta dago.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Zamudio da berriz biztanleko BPG handiena duen udalerria Euskal AEn, eta ondoren daude Zierbena eta Olaberria

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2021/03/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018359_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali