2021/04/19ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA (HKEA). I /2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 0,2 hazi da eta enplegua % 0,5 2021eko lehen hiruhilekoan

2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGk % 2,9 egin du behera

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,2 igo da 2021eko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek egindako Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Hiruhileko arteko aurrerapen hori apalagoa da 2020ko azken hiruhilekoan kalkulatutakoa baino (% 0,5), baina tasa positiboak dituen ondoz ondoko hirugarren hiruhilekoa da.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aldiz, Euskal AEko BPG % 2,9 jaitsi da. 2020ko azken hiruhilekorako zenbatetsitako urte arteko atzerakada handiagoa izan zen, % 7,6koa.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtua, % 0,5 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoan enpleguak ez zuen aldakuntzarik izan hiruhileko artean.

Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, ordea, % 2,1eko atzerakada zenbatetsi da. Aurreko urte arteko jaitsiera, 2020ko azken hiruhilekoan zenbatetsitakoa, nabarmenagoa izan zen, % 6,3koa.

Datorren ekainaren 4an Eustatek argitaratuko ditu 2021eko lehen hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 0,2 hazi da eta enplegua % 0,5 2021eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018487_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali