2021/04/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira 2021eko martxoan aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearekin alderatuta (2021eko martxoa 2020ko martxoarekiko), kostuak % 1,6 igo dira

Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 igo da 2021eko martxoan, aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 1,6 igo dira, Eustatek landutako datuen arabera.

Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,2 igo dira hil arteko terminoetan, eta Obra Zibilekoak % 0,8. 2020ko martxoarekin alderatuta, bestalde, prezioen aldakuntza positiboa ere izan da: % 1,6 Etxegintzaren kasuan eta % 1,7 Obra Zibilarenean.

Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 0,5 igo dira, eta eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, igoerak % 1,5 izan dira lehengaien kasuan eta % 1,9 eskulanaren kasuan.

Martxoan, Etxegintzaren azpisektoreak hil arteko % 0,3ko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak % 1,0koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,5 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 1,6.

graf0018498_01_e.png

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko martxoan, 2020ko martxoaren aldean, honako sektore hauek nabarmendu dira igoeretan: Petrolioa fintzea (% 23,8), Metalurgia (% 11,8) eta Material elektronikoa (% 6,9). Aitzitik, prezioek behera egin dute sektore hauetan: Mineral ez-metalikoak (% 1,8 behera egin duena), Makineriaren fabrikazioa (% 1,6 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 1,5 behera).

graf0018498_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira 2021eko martxoan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018498_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali