2021/05/10eko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2020/IV
2020ko 4. hiruhilekoan, Euskal AEko jaiotzek % 10,9 egin zuten behera
2020. urte osoan, jaiotzen jaitsiera % 4,5ekoa izan zen
2020ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.425 jaiotza egon ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 10,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Urrian eta azaroan beherakadak % 5,6 eta % 12,4koak izan ziren, hurrenez hurren, eta jaitsiera are handiagoa izan zen abenduan, % 15,2koa.
Lurraldeka, hiru lurraldeek izan dute jaitsiera jaiotza-kopuruan, eta Bizkaia izan da urte arteko beherakadarik handiena izan duen lurraldea; 1.743 jaiotza izan ditu, 2019ko hiruhileko berean baino % 13,2 gutxiago. Araban 544 jaiotza izan dira (% 13,2ko beherakada) eta Gipuzkoan, 1.138 jaiotza (% 6,6ko jaitsiera). Datu horiek, betiere, 2019ko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
2020ko urrian Euskal AEn ama izan ziren emakumeen % 30 atzerritarrak izan ziren; 2019ko aldi berean, % 28,4. Araba ehuneko horren gainetik egon zen (% 33,5), ondoren Gipuzkoa (% 30,1) eta, azkenik, Bizkaia (Espainiako nazionalitatea ez zuten emakumeak % 28,8 izan ziren).
Amen % 79,2k baino gehiagok 30 urtetik gora zituzten
Adinaren araberako jaiotzen banaketan, 30 eta 34 urte bitarteko amen ehunekoa % 35,2koa da; ondoren, 35-39 urteko amen ehunekoa % 32,8koa. 25-29 urte bitarteko taldean jaiotzen % 13,8 izan zen. 40 urtetik gorako amen kopurua (% 11,2) 25 urtetik beherakoena baino handiagoa izan zen (% 7).
Ama izateko adina ere aldatu egiten da nazionalitatearen arabera. Atzerriko amen batez besteko adina 31,1 urte izan zen, eta Espainiako nazionalitatea dutenena, 34,3 urtekoa.
Ezkondu gabeko amek izandako jaiotzen ehunekoa % 49,1ekoa izan zen
Bikote ezkondutik kanpoko jaiotzak 2020ko laugarren hiruhilekoan kopuru osoaren % 49,1 izan ziren, 2019ko aldi berean erregistratutako kopurua baino ehuneko 4,1 puntu altuagoa.
Jaiotzaren hurrenkerari jarraikiz, erdiak, 1.712 (% 50), lehen semea edo alaba izan ziren; 1.274 (% 37,2), beste behin erditu zuten amen umeak, eta 439 (% 12,8), hirugarren eta ondoko seme edo alabak.
2020ko balantzea: 14.721 jaiotza, aurreko urtean baino 697 gutxiago
2020. urte osoa kontuan hartzen bada, behin-behineko jaiotza-kopurua 14.721 izan zen, alegia, 697 (-% 4,5) jaiotza gutxiago, 2019ko datuekin alderatuta. Beherakada hori hiru lurraldeetan gertatu zen: Araban, % 6,5eko beherakada (168 jaiotza gutxiago); Bizkaian, % 5,4koa (416 jaiotza gutxiago) eta Gipuzkoan, % 2,2koa (113 jaiotza gutxiago).
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62