2021/05/06ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduerak % 12,2 egin du gora 2021eko martxoan

2021eko lehen hiruhilekoko metatuan, Industria Produkzioaren Indizea % 0,9 jaitsi da

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko martxoan % 12,2 hazi da Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2020ko hil beraren aldean. 2021eko lehen hiruhilekoko balantzean industria-jarduera % 0,9 jaitsi da.

Urtaroen eragina behin zuzenduta, 2021eko martxoa eta 2021eko otsaila alderatuta, Euskal AEko industria-produkzioa % 0,7 hazi da.

Kontuan hartu behar da ezen 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela COVID19aren pandemiari aurre egiteko, zeinek industria-jardueraren zati handi baten garapena mugatu baitzuen.

2021eko martxoko indizearen bilakaera, 2020ko martxoarekin alderatuta, desberdina izan da industria-sektore handietan: Ekipo-ondasunak, non motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbideko materialaren egitea edo aireontziak edo itsasontziak egitea barruan dauden, % 21,4 igo dira; Bitarteko ondasunak % 17,6 igo dira (horien artean daude metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa).

Kontsumo-ondasunek, oro har, % 9,8ko urte arteko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun iraunkorren % 45,9ko eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorren % 3,4ko igoerek eraginda. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Energia (energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea barne), aldiz, % 17,0 jaitsi da.

Hil arteko aldakuntza, 2021eko martxoa 2021eko otsailaren aldean, positiboa da industria-sektore handi guztietan ere, salbu eta Energian, % 5,4 jaitsi baita. Ekipo-ondasunak hil artean % 2,6 hazi dira, Bitarteko ondasunak % 0,9 eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 6,2; izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 15,1 igo dira, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak, % 4,2.

graf0018527_01_e.png

Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2021eko martxoan, urte arteko terminoetan, honako sektore hauek izan dituzte hazkunderik handienak: Kautxua eta plastikoa (% 41,9ko hazkundea), Garraio-materiala (% 38,9ko igoera) eta Makineria eta ekipoa (% 17,6ko igoera), betiere egutegiaren eraginak zuzenduta.

Urte arteko bilakaera negatiboa izan duten sektore garrantzitsu bakarrak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 13,1 jaitsi da) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 0,7 behera).

graf0018527_02_e.png

Martxoko Industria Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Hala, Araban % 21,2 hazi da, eta Gipuzkoan % 19,0. Bizkaian bilakaera apalagoa izan da, urte arteko % 1,3ko igoerarekin.

Hil arteko terminoetan, 2021eko martxoan 2021eko otsailaren aldean, eta urtaro-eraginak atera ondoren, Gipuzkoan produkzioa % 1,1 hazi da; Bizkaian eta Araban, berriz, % 0,6 eta % 0,1 igo da, hurrenez hurren.

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, martxoko indizea laginaren % 94,53ko estaldurarekin kalkulatu da –horren informazioa apirilean gaindi jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduerak % 12,2 egin du gora 2021eko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/05/06
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018527_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali