HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2020ko laugarren hiruhilekoan...

2021/05/24ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. IV/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen kopurua % 30,7 jaitsi zen

2020ko balantzea: Ezkontza-kopurua ia erdira jaitsi da

2020ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 1.167 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 30,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

Ezkontza-kopuruak behera egin zuen hiru lurraldeetan: Araban 154 ezkontza izan ziren (-% 33,3), Bizkaian 565 (-% 31,6) eta Gipuzkoan 378 (-% 30,5). Beste alde batetik, 70 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

Ezkontza guztietarik 46 sexu bereko pertsonen artekoak izan ziren –30 emakumeen artekoak eta 16 gizonen artekoak–, eta besteak, 1.121, ezkontza heterosexualak izan ziren. 2020ko laugarren hiruhilekoan, 10 ezkontzatatik 9 zibil izan ziren (% 94), aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 3,7 puntu gehiago.

2020ko laugarren hiruhilekoko 1.167 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 1.100 gizonezko eta 1.130 emakumezko ezkondu ziren. 862 senarrentzat (% 78,4), lehen ezkontza izan zen; 17 alargun eta 221 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen: aurretik ezkondu gabe zeuden emakumeak 895 izan ziren (% 79,2), alargunak 10 eta dibortziatuak 225.

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 90,2k eta emazteen % 85,7k 30 urtetik gora zituzten. 2019ko epealdi berean, ehuneko hori % 90,8 izan zen gizonen artean eta % 85,7 emakumeen artean, ia-ia berdin.

2020ko laugarren hiruhilekoan, gizonezko ezkonberrien % 16,5ek eta emakumezko ezkonberrien % 22,5ek atzerriko nazionalitatea zuten; horrenbestez, gizonen artean ehuneko 3,4 puntuko igoera izan da, eta emakumeen artean 1,8 puntukoa, 2019ko aldi berarekin alderatuta.

2020KO BALANTZEA: 4.041 ezkontza izan ziren, aurreko urtean baino % 45,9 gutxiago

2020ko behin-behineko zenbaketan, Euskal AEn bizilekua zuten pertsonen ezkontzak 4.041 izan ziren, 2019an baino % 45,9 gutxiago.

Ezkontza zibilak % 93,8 izan ziren, 2019ko % 87,5aren gainetik. Era berean, ezkontideen adinak ere gora egin duela ikus daiteke; izan ere, senarren % 91,4k eta emazteen % 84,8k 30 urte edo gehiago zituzten; ehuneko horiek % 90,2 eta % 82,7 izan ziren, hurrenez hurren, 2019an.

2020 osoan, senarren % 15,2k eta emazteen % 21,5ek atzerriko nazionalitatea zuten, berriz ere nabarmen 2019ko ehunekoen gainetik (% 10,6 eta % 15,3, hurrenez hurren).

graf0018726_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020ko laugarren hiruhilekoan ezkontzen kopurua % 30,7 jaitsi zen

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018726_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali