2021/06/01eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. I/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 0,3 jaitsi da 2021eko lehen hiruhilekoan

Etxegintzaren azpisektorea % 0,5 igo da, eta Obra zibilarena % 5,7 jaitsi

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren jarduerak % 0,3ko urte arteko jaitsiera izan du 2021eko lehen hiruhilekoan, termino nominaletan, egutegiaren eraginak atera ondoren.

Eraikuntzaren sektorearen urte arteko jaitsiera, hiruhileko honetan, Obra zibilaren jaitsierak eragin du, urte arteko % 5,7ko beherapena izan baitu, zeren Etxegintzak % 0,5eko igoera izan baitu.

2021eko lehen hiruhilekoko sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaroen eragina zuzenduta, % 2,8ko hiruhileko arteko hazkundea ikusten da. Etxegintzak hiruhileko arteko % 3,2ko bilakaera positiboa izan du, eta Obra zibilak % 1,1 egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean.

Azkenik, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Eraikuntzaren sektorean lanean aritzen diren enplegatuen kopurua % 0,1 igo da 2021ko lehenbiziko hiruhilekoan, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

graf0018781_01_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 93,3ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 0,3 jaitsi da 2021eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2021/06/01
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018781_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali