2021/05/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko apirila
2021eko apirilean, Euskal AEko landetxeetan igarotako gauak % 66 gehitu dira martxoarekin alderatuta, eta % 8,5 apartamentu turistikoetan
Landetxeen % 18,0 eta apartamentu turistikoen % 13,5 itxita egon dira apirileko egun guztietan
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko apirilean 6.278 sarrera eta 20.017 gaualdi izan dira Euskal AEko landetxeetan; beraz, 2021eko martxoaren aldean % 15,4 eta % 66,0 gehitu dira, hurrenez hurren.
COVID19aren pandemiari aurre egiteko 2020ko martxoaren 14an agindutako alarma-egoeratik aurrera, mugikortasunaren gaineko muga aldakorra izan da. Ostatu-jarduera osasun arloko eta funtsezko langileetara murriztu zen 2020ko apirilean, eta, beraz, serie gehienak ez ziren argitaratu, sekretu estatistikoa eta kalitate estatistikoko irizpideak babestu zirelako. Horregatik, ezinezkoa da 2020ko apirilarekin urte arteko edozein alderaketa egitea. Ondoren, denborazko alderaketa 2021eko martxoarekin egingo da.
Euskal AEko landetxeetan erregistratutako pertsona gehienak Estatukoak izan dira. Bizilekua atzerrian duten 120 pertsona bakarrik izan ziren erregistratuak 2021eko apirilean, eta Estatuko 6.158. Aurreko hilabetearekin, 2021eko martxoarekin, alderatuta, zifra horiek ekarri dute % 16,1 igo direla Estatuko sarrerak, eta % 11,1 jaitsi direla atzerrikoak. Gaualdiak, aldiz, gehitu egin dira hil batetik bestera, bai Estatukoak (% 66,3ko igoera) bai atzerrikoak (% 58,1ekoa).
Aurrekoaren ondorioz, 2021eko apirilean batez besteko egonaldia 3,19 egunekoa izan da; aurreko hilean, ordea, 2,22 egunekoa izan zen. Batez ere, turista atzerritarren batez besteko egonaldia luzatu egin da: 2021eko martxoan 2,46 egunekoa zen, eta 2021eko apirilean 4,38koa.
Sarrerak gehien igo diren lurraldea Bizkaia izan da, aurreko hilean baino % 72,3 gehiago; ondoren Araba dago, hil arteko % 59,5eko igoerarekin. Gipuzkoan, aldiz, sarrerak % 17,8 jaitsi dira. Hil arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan gaualdi-kopuruari doakionez: Bizkaian % 142,1, Araban % 92,1 eta Gipuzkoan % 32,0.
Batez besteko egonaldia 2,39 egunekoa izan zen martxoan eta 2,88 egunekoa apirilean Araban; 2,11 egunetik 2,97 egunera iragan da Bizkaian; eta, azkenik, Gipuzkoan batez besteko egonaldia 2,20 egunekoa izan zen martxoan eta 3,53 egunekoa apirilean.
Gelakako okupazio-maila, aurreko hilaren aldean ehuneko 5,7 puntu igo ondoren, % 19,4koa izan da apirilean. Lurraldeen arabera, kopuruak antzekoak dira: % 19,8 Bizkaian, % 19,4 Gipuzkoan eta % 18,8 Araban. Era berean, hilabete batetik bestera ehuneko 5,8 puntu igo ondoren, Euskal AEko landetxeetako plazen araberako okupazio-maila % 16,1era iritsi da apirilean. Bizkaian % 16,7koa izan da, Araban % 16,2koa eta Gipuzkoan % 15,7koa.
2021eko apirilean, landetxeen % 18,0 itxita egon dira hileko egun guztietan; martxoan, berriz, % 22,8 izan ziren. Joera antzekoa izan da hiru lurraldeetan: apiril osoan itxitako landa-establezimenduak % 16,8 izan ziren Araban, % 17,6 Gipuzkoan eta, azkenik, % 19,5 Bizkaian.
APARTAMENTU TURISTIKOAK
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko apirilean sarrerak eta gaualdiak 4.114 eta 22.552 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko hilabetearen aldean, sarrerak % 3,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 8,5.
Estatutik etorritako sarrerak % 4,5 igo dira hil artean, eta atzerritik etorritakoak % 9,6 jaitsi. Gaualdiei doakienez, % 10,0 gehitu dira Estatukoak % 0,8 atzerrikoak. Apirilean, batez besteko egonaldia 5,48 egunekoa izan da, aurreko hilean baino zertxobait luzeagoa (5,24 egun).
Lurraldeen arabera, 2021eko martxoarekiko bilakaera ez da homogeneoa izan. Hala, Gipuzkoan sarrera-kopurua % 13,9 igo da, Bizkaian % 0,5 hazi da, eta Araban, ordea, % 5,1 jaitsi da. 2021eko apirilean, guztira, martxoan baino % 11,3 gau gehiago igaro dituzte bidaiariek hala Gipuzkoan nola Araban; Bizkaian, berriz, igoera apalagoa izan da, % 0,9koa.
Aldakuntza horien ondorioz, Euskal AEko apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldiaren bilakaera desberdina izan da: Araban martxoko 7,63 egunetik 8,96 egunera igo da apirilean, Bizkaian ia aldaketarik gabe mantendu da (2,72 egun martxoan eta 2,73 egun apirilean) eta Gipuzkoan, aldiz, martxoko 8,09 egunetik apirileko 7,90 egunera jaitsi da.
Euskal AEko apartamentuen araberako okupazio-maila % 44,6koa izan da 2021eko apirilean. Lurraldeka, Araban % 53,9koa izan da, Gipuzkoan % 47koa eta Bizkaian % 33,0koa. Plazakako betetze-maila beherago dago, ezen % 21,5ekoa izan da Euskal AE osorako. Lurraldeka, Gipuzkoan % 26,7koa izan da, Araban % 21,5ekoa eta, azkenik, Bizkaian % 15,5ekoa.
Euskal AE osoan, apartamentuen % 13,5 itxita egon dira 2021eko apirileko egun guztietan, aurreko hilean baino ehuneko 5 puntu gutxiago. Hileko egun guztietan itxitako apartamentuen proportzioa % 16,7 izan da Araban (martxoan baino ehuneko 0,7 puntu gutxiago), % 16,4 Gipuzkoan (martxoan baino ehuneko 4,8 puntu gutxiago) eta, azkenik, % 6,3 Bizkaian (martxoan baino ehuneko 8,9 puntu gutxiago).
Informazio-oharra
Landetxeen ETHren erantzun-tasa % 95,0koa izan da, eta Apartamentu Turistikoena % 88,3koa. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62