2021/05/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO APIRILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,7 jaitsi dira 2021eko apirilean aurreko hilaren aldean
Aurreko urteko hil berarekin alderatuta (2021eko apirila 2020ko apirilarekin alderatuta), kostuak % 0,5 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,7 jaitsi da 2021eko apirilean, aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 0,5 igo dira.
Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,6 jaitsi dira hil artean, eta Obra zibilekoak % 1,5. 2020ko apirilarekin alderatuta, bestalde, prezioen aldakuntza positiboa izan da: % 0,6 Etxegintzaren kasuan eta % 0,1 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 1,0 jaitsi dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien kasuan ez da aldaketarik izan (% 0,0); eskulana, berriz, % 1,9 igo da.
Apirilean, Etxegintzaren sektoreak % 0,8ko hil arteko jaitsiera izan du bere lehengaien kostuan, eta Obra zibilaren sektoreak % 1,9koa. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta Obra Zibilekoek, ordea, % 0,4 egin dute behera.
Sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioei dagokienez, 2021eko apirilean, 2020ko apirilaren aldean, honako sektore hauek nabarmendu dira igoeretan: Petrolioa fintzea (% 40,3), Metalurgia (% 15,0) eta Material elektronikoa (% 4,9). Aitzitik, prezioetan jaitsierak izan dituzte sektore hauek: Mineral ez-metalezkoak (-% 6,8), Makineriaren fabrikazioa (-% 1,4) eta Kautxu eta plastikoa (-% 0,4).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62