HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2021/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta gaualdiek gora egiten jarraitzen dute 2021eko apirilean

Hala ere, hotel-establezimenduen % 28,1ek ez dute jarduerarik izan apirileko egun bakar batean ere

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko apirilean 93.844 sarrera eta 174.769 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Beraz, 2021eko martxoarekin alderatuta, % 4,4ko susperraldia izan da sarreretan, eta % 9,9koa gaualdietan.

COVID19aren pandemiari aurre egiteko 2020ko martxoaren 14an agindutako alarma-egoeratik aurrera, mugikortasunaren gaineko muga aldakorra izan da. Nolanahi ere, 2020ko apirila izan zen hilabetea zeinetan hartutako neurriek turismo-sektorean eragin handiena izan zuten. Hotel-jarduera osasun arloko eta funtsezko langileetara mugatu zen, eta, beraz, serie gehienak ez ziren argitaratu, sekretu estatistikoa gorde zelako eta kalitate estatistikoko irizpideak zeudelako. Horregatik, ezinezkoa da 2020ko apirilarekin urte arteko edozein alderaketa egitea. Ondoren, denborazko alderaketa 2021eko martxoarekin egingo da.

graf0018725_01_e.png

Araban, 2021eko apirilean 15.633 sarrera erregistratu dira eta 32.401 gaualdi, aurreko hilean baino % 1,3 eta % 10,9 gehiago. Bizkaian, 2021eko apirilean, sarrerak % 8,0 igo dira, eta % 9,3 gaualdiak; 40.003 eta 74.290 izan dira orotara, hurrenez hurren. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko apirilean 38.208 sarrera eta 68.078 gaualdi izan dira, hil arteko % 2,0ko igoeraren ondoren sarreretan eta % 10,1ekoaren ondoren gaualdietan.

Atzerritar jatorriko sarrerak sarrera guztien % 14,1 izan dira 2021eko apirilean; Estatu mailakoak, beraz, % 85,9. Gaualdien banaketa antzekoa da: % 15,6 atzerritik etorri dira, eta % 84,4 Estatutik.

Aldeak ikusten dira Lurraldeen artean: Bizkaian, atzerrian bizi direnen sarrera- eta gaualdi-kopuruak % 13,0 eta % 16,0 egin du gora, hurrenez hurren, aurreko hilabetearen aldean; Araban, % 3,7 igo dira sarrerak eta % 15,8 gaualdiak; Gipuzkoan, berriz, hil arteko alderaketan % 8,8 jaitsi dira atzerritar jatorriko sarrerak eta % 5,5 atzerritar jatorriko gaualdiak.

Euskal AEko sarreren batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da apirilean (martxoan 1,77 egunekoa izan zen). Batez besteko egonaldia aldatu egiten da pertsonen bizilekuaren arabera, zeren atzerritarren kasuan 2,06 egunekoa izan baita, eta Estatuko jatorriko pertsonen kasuan 1,83 egunekoa. Bizkaian dago alde handiena: atzerritarren batez besteko egonaldia 2,36 egunekoa izan da, eta Estatukoena, berriz, 1,79 egunekoa.

graf0018725_02_e.png

2021eko apirilean jarduerarik izan duten hotel-establezimenduen okupazio-mailak, plazei zein eskainitako gelei dagokienez, aurreko hilabetekoak baino handiagoak izan dira: 2021eko martxoan % 22,4 izatetik apirilean % 23,6 izatera igaro dira plazen okupazio-mailari dagokionez, eta, gelen okupazio-mailari dagokionez, % 30,4tik % 30,8ra.

Plazakako okupazio-maila % 27,2koa izan da Araban, % 24,8koa Gipuzkoan eta % 21,5ekoa Bizkaian. Gelen araberako okupazioa % 34,4koa izan da Araban, % 31,0koa Gipuzkoan eta % 29,4koa Bizkaian.

Plazen araberako okupazio-maila handiena izan duen hiriburua Gasteiz izan da (% 27,2); Bilbo, berriz, okupazio txikienarekin geratu da (% 18,8). Gelen araberako okupazio-mailaren bilakaerak antzeko joera erakusten du, nahiz eta aldakuntza txikiagoak izan.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleek goranzko joera erakusten dute. ADR (eguneko batez besteko tarifa) 77,18 eurokoa izan da apirilean, martxoan ikusitako 65,78 euroetatik, % 17,3 gehiago. Gehikuntza orokorra izan da Lurraldeetan: Gipuzkoan 86,62 eurokoa izan da (104,52 euro Donostian), Bizkaian 72,40 eurokoa (75,81 euro Bilbon) eta Araban 69,15 eurokoa (67,60 euro Gasteizen).

Era berean, Euskal AEn, RevPar (Gela eskuragarriko sarrera) 19,96 eurokoa izan zen 2021eko martxoan, eta 23,77 eurokoa apirilean, hau da, % 19,1 handiagoa.

graf0018725_03_e.png

Hileko egun guztietan itxitako hotel-establezimenduen ehunekoaren bilakaerak agerian uzten du ezen COVID19ari aurre egiteko hartutako murrizketek hotel-sektorean duten inpaktua, handia izan arren, apur bat hobetu dela. 2021eko apirilean hotel-establezimenduen % 28,1 itxita egon dira hileko egun guztietan, 2021eko martxoan baino ehuneko 2,5 puntu gutxiago. Gipuzkoan establezimenduen % 33,4k ez dute inolako jarduerarik izan 2021eko apirilean, Araban % 23,7k eta, azkenik, Bizkaian % 22,8k.

2021eko Aste Santuan (ostegun gauetik igandekora) 27.738 sarrera eta 47.557 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Zifra horiek 2020az bestelako urteen testuinguruan kokatu behar dira, arestian azaldutako arrazoiengatik. Ildo horretan, Aste Santuko lau gauetan erregistratutako sarrerak 2019koak baino % 40,9 txikiagoak izan dira 2021ean, eta 2018koak baino % 33,7 txikiagoak. Gaualdiei dagokienez, Covid19aren aurreko bi urteekiko beherakada % 53,4koa izan da 2019arekiko, eta % 46,3koa 2018arekiko.

Lurraldeen arabera, portaera ez da homogeneoa izan. Izan ere, Araban neurrizkoagoa izan da sarreren jaitsiera 2019. eta 2018. urteekin alderatuta (% 19 eta % 11,3 txikiagoak, hurrenez hurren) Gipuzkoan baino (% 33,3 eta % 29,4 gutxiago) eta, bereziki, Bizkaian baino (2019an eta 2018an baino % 53,2 eta % 44,2 gutxiago, hurrenez hurren). Gaualdien portaera antzekoa da.

Nolanahi ere, nabarmentzekoa da atzerrian bizi diren pertsonen kopuruan izandako jaitsiera, bai sarreretan, bai gaualdietan, % 80tik gora jaitsi baitira, hala sarreretan nola gaualdietan, bi urteokin alderatuta. Aste Santuan joera ez da hain txarra izan Estatuko sarrerei eta gaualdiei dagokienez: % 15 inguru jaitsi dira sarrerak eta % 36 gaualdiak.

graf0018725_04_e.png

Informazio-oharra. Apirileko Hotelen ETHIren estaldura % 94,7koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek eta gaualdiek gora egiten jarraitzen dute 2021eko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018725_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali