HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landetxeetan,...

2021/06/24ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landetxeetan, sarrerek % 26,7ko jaitsiera izan dute 2021eko maiatzean apirilarekin alderatuta, eta apartamentu turistikoetan, berriz, % 1,9koa

Landetxeen % 19,5 eta apartamentu turistikoen % 15,9 itxita egon dira maiatzeko egun guztietan.

2021eko maiatzean, 4.604 sarrera eta 11.227 gaualdi izan dira Euskal AEko landetxeetan, hau da, 2021eko apirilean baino % 26,7 eta % 43,9% gutxiago, hurrenez hurren, Eustatek landutako datuen arabera. Alde horiek interpretatzeko garaian, kontuan hartu behar da apirileko datuek aste santu osoa hartzen dutela.

2020ko martxoaren 14an COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako alarma-egoeratik aurrera, mugikortasunaren mugaketa aldakorra izan da. 2020ko maiatzean, ostatu-jarduera osasun-arloko eta oinarrizko langileak hartzera mugatu zen, eta, beraz, serie gehienak ez ziren argitaratu, estatistika-sekretua gordetzeko beharrari eta kalitate estatistikoaren inguruko irizpideei jarraikiz. Hori dela eta, ezinezkoa da 2020ko maiatzarekiko urtetik urterako konparazio bat egitea. Jarraian, 2021eko apirilarekin egingo dugu alderaketa.

graf0018848_01_e.png

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako pertsona gehienak Estatukoak izan dira: 4.311 Estatukoak eta 293 atzerritarrak. Aurreko hilabetearekin (2021eko apirilarekin) alderatuta, % 30eko jaitsiera gertatu da Estatuko pertsonen sarreretan, eta % 144,2ko igoera atzerritarren sarreretan. Kontuan hartu behar da 2021eko maiatzaren 10ean amaitu egin zela nazioarteko mugimenduak murriztu zituen alarma-egoera. Gaualdiei dagokienez, hilabetetik hilabeterako kopuruak behera egin du Estatuko pertsonen kasuan (% 46,9ko beherakada), baina nabarmen egin du gora atzerritarren kasuan (% 66,5eko gorakada).

Sarreren beherakadarik handiena Araban gertatu da (aurreko hilabetean baino % 44,7 gutxiago). Bizkaian, berriz, hilabetetik hilabeterako beherakada % 33,6ra iritsi da. Gipuzkoan, azkenik, sarrerek % 10,9ko beherakada izan dute. Era berean, hilabetetik hilabeterako bilakaera negatiboa izan da gaualdien kopuruan hiru lurraldeetan: % 59,7 gutxiago Araban, % 47,1 gutxiago Bizkaian eta % 34,4 gutxiago Gipuzkoan.

2021eko maiatzeko batez besteko egonaldia 2,44 egunekoa izan da, eta aurreko hilabetean 3,19 egunera iritsi zen. Araban, batez besteko egonaldia 2,88 egunetik 2,10 egunera jaitsi da apiriletik maiatzera bitarte, Bizkaian 2,97 egunetik 2,36ra, eta Gipuzkoan 3,53 egunetik 2,60ra.

Gelakako okupazio-maila % 12,5era iritsi da maiatzean, eta, beraz, portzentajezko 6,9 puntuko beherakada gertatu da aurreko hilabetearekin alderatuta. Lurralde historikoak kontuan hartuta, okupazio-mailak honako hauek izan dira: % 8,8 Araban, % 12,5 Bizkaian eta % 14,3 Gipuzkoan. Era berean, Euskal AEko landetxeetako plazakako okupazio-mailari dagokionez, portzentajezko 7,2 puntuko beherakada gertatu da, eta % 8,9ra iritsi da. Zehazki, % 6,3 izan da Araban, % 8,7 Bizkaian eta % 10,3 Gipuzkoan.

graf0018848_02_e.png

2021eko maiatzean, landetxeen % 19,5 itxita egon dira hilabete osoan (apirilean % 18,0 izan ziren). Lurraldeak kontuan hartuta, maiatz osoan itxita egon diren landetxeak % 15,7 izan dira Araban, % 19,6 Gipuzkoan eta % 22,3 Bizkaian.

APARTAMENTU TURISTIKOAK

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko maiatzean sarrerak eta gaualdiak 4.036 eta 21.050 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko hilabetearekin alderatuta, sarrerek % 1,9ko beherakada izan dute, eta gaualdiek, berriz, % 6,7koa.

Hilabetetik hilabetera, Estatuko pertsonen sarrerek % 11,9ko beherakada izan dute, eta atzerritarren sarrerek berriz, % 190,8ko igoera. Gaualdiei dagokienez, % 12,4ko beherakada gertatu da Estatuko pertsonen kasuan, eta % 26,4ko igoera atzerritarren kasuan. Batez besteko egonaldia 5,22 egunekoa izan da maiatzean, hau da, aurreko hilabetean baino txikixeagoa (5,48 egun apirilean).

Lurralde historikoak kontuan hartuta, 2021eko apiriletik aurrerako bilakaera ez da homogeneoa izan. Ildo horretan, Gipuzkoan sarreren kopuruak % 0,3ko beherakada izan du, baina Araban beherakada hori % 26,5era iritsi da. Bizkaian, aldiz, % 4,8ko gorakada gertatu da. 2021eko maiatzean, kontabilizatu diren gaualdien guztizkoa apirilekoa baino % 9,9 txikiagoa izan da Araban, % 8,8 txikiagoa Gipuzkoan, eta % 0,9 handiagoa Bizkaian.

Hortaz, Euskal AEko apartamentu turistikoetan, batez besteko egonaldiaren bilakaera desberdina izan da lurraldearen arabera: Araban, 8,96 egunetik 10,97 egunera igo da apiriletik maiatzera bitarte; Bizkaian, berriz, behera egin du zertxobait (2,73 egun apirilean eta 2,63 egun maiatzean); azkenik, Gipuzkoan 7,90 egunetik 7,23ra jaitsi da apiriletik maiatzera bitarte.

graf0018848_03_e.png

Euskal AEko apartamentuen okupazio-maila % 42,3 izan da maiatzean. Lurralde Historikoak kontuan hartuta, Araban % 50,5era iritsi da, Gipuzkoan % 42,5era eta Bizkaian % 35,4ra. Plazakako okupazio-maila, berriz, txikiagoa izan da, eta % 19,7ra iritsi da Euskal AE osoan. Lurraldeak kontuan hartuta, plazakako okupazio-maila % 23,5 izan da Gipuzkoan, % 18,6 Araban eta % 16,0 Bizkaian.

Euskal AE osoan, apartamentuen % 15,9 itxita egon dira 2021eko maiatz osoan, hau da, aurreko hilabetean baino portzentajezko 2,4 puntu gehiago. Hilabeteko egun guztietan itxita egon diren apartamentuen proportzioa % 16,7 izan da Araban (apirilean bezala), % 16,1 Gipuzkoan (apirilean baino portzentajezko 0,3 puntu gutxiago), eta % 15,2 Bizkaian (apirilean baino portzentajezko 8,9 puntu gehiago).

graf0018848_04_e.png

Informazio-oharra

Establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren erantzun-tasa % 97,7 izan da landetxeen kasuan, eta % 92,9 apartamentu turistikoen kasuan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeetan, sarrerek % 26,7ko jaitsiera izan dute 2021eko maiatzean apirilarekin alderatuta, eta apartamentu turistikoetan, berriz, % 1,9koa

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018848_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali