2021/06/15eko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEARI BURUZKO INKESTA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Lan-bizitza eta familia-betebeharrak bateragarri egiteak jarraitzen du zailtasun ugari eragiten, 2020an lanean ari diren lau pertsonatik baten baino gehiagoren kasuan

Gora egin du 5 puntuan etxetik lan egiten duten okupatuen proportzioak, 2019ko aldi beraren aldean

Euskal AEn bizi diren okupatuen % 27,7k dio zailtasun ugari dituztela lana eta seme-alaba adingabeen zaintza bateragarri egiteko, eta % 28,7k dio zailtasun-maila bera duela mendeko pertsonei arreta emateko orduan, Eustatek prestatutako datuen arabera. Zailtasun-maila altu hori pertsona okupatuen % 24,9k ere jaso du, lana eta jarduera pertsonalak uztartzeko orduan. Genero-ikuspegitik, nabarmendu behar da lana bizitzaren alderdi horiekin bateratzeko zailtasun handia dutela adierazten duten okupatuen ehunekoa emakumeetan gizonetan baino handiagoa dela.

Seme-alaben eta mendeko pertsonen zaintzan egunean ematen den denbora dela eta, desberdintasunak daude gizonek eta emakumeek erabilitako denboraren artean. Hala, etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek batez beste egoera berean dauden gizonek baino 1,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean haien zaintzan (4,6 eta 3,4 ordu, hurrenez hurren). Gainera, emakumeen erdiak, % 51,1ek, 5 ordu edo gehiago ematen ditu egunean adingabeak zaintzen, eta gizonen kasuan ehunekoa laurdena da (% 27); gehienek (% 42,7) 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alaben zaintzan.

Era berean, okupatuek haien kargura dauden mendekoak zaintzen ematen dituzten orduak direla eta, batez beste, emakume okupatuek ia hiru ordu laurden gehiago ematen dute egunean gizonek baino (2,3 eta 1,6 ordu, hurrenez hurren). Mendeko pertsonei erregulartasunez arreta ematen dieten okupatuen proportzioa % 12 ingurukoa da, 2019ko datuaren oso antzera. Proportzio hori areagotu egiten da 55 urteko eta gehiagokoen taldean (% 22,7).

Euskal AEko emakume eta gizon okupatuen arteko etxeko lanen banaketa ere oso desberdina da: hamar gizonetik bederatzik –% 84,8– 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte eginkizun horietan, eta hamar emakumetik hiruk –% 29,9–, 3 edo gehiago.

Gizonek eta emakumeek zaintzetan eta etxeko lanetan ematen duten denboran dagoen aldea dela eta, datuek erakusten dute denboran zehar murrizten doala. Nahiz eta 2010ean desberdintasun hori etxeko lanetan 1 ordukoa izan, seme-alaben zaintzarako 1,9 ordukoa izan eta mendekoen zaintzarako 2,4 ordukoa izan, 2020an desberdintasun hori murriztu egin da, eta 0,6 ordukoa, 1,2koa eta 0,7koa da, hurrenez hurren.

Eginkizunen banaketa desberdin horrek dakar emakume okupatuen % 15,1 ez egotea batere pozik bere ezkontideak edo bikoteak eskaintzen duen lankidetzarekin etxeko eginkizunak egitean. Ordea, gizon okupatuen ehuneko handi bat oso pozik dago bere bikotearen parte-hartzearekin (% 69,6). Hala ere, edo horregatik zehazki, etxeko lanetan ematen duten denbora dela eta oso pozik dagoen gizonen ehunekoa (% 46,5) emakumeenaren oso antzekoa da (% 45,2).

Nabarmentzekoa da emakume okupatuek adierazten dutela pozago daudela beren ondorengoen zaintzarekin –% 54,1ek oso pozik dagoela dio– eta mendeko pertsonekin –% 45,4–; gizon okupatuetan, ehuneko horiek behera egiten dute, % 53,8 eta % 48,9, hurrenez hurren.

Oro har lanarekiko gogobetetasuna dela eta, balorazio orokorra 7,3koa da (10en gainean); zenbait desberdintasun daude, alderdi zehatzei dagokienez. Zehazki, lan-sustapenaren alderdiaren inguruko gogobetetasuna 4,5ekoa izan da; ordutegien malgutasunarena, 6,5ekoa, eta opor eta baimenena, 7,3koa.

Okupatutako pertsonen % 23,5ek lanaldia luzatzen du, normalean

Biztanle okupatuen % 23,5ek normalean bere lanerako ezarritako edo aurreikusitako orduak baino gehiago sartu behar izaten ditu eta % 18,4k batzuetan egiten du. Lanaldiak luzatzeak eragin handiagoa izan du beti gizonetan emakumeetan baino, baina, 2020an, emakumeetan izan du eragin handiagoa; izan ere, gizonen % 18,8k eta emakumeen ehuneko oso antzekoak (% 18) lanaldia batzuetan luzatzen dute, ia beti luzatzen duten emakumeak gehiago dira, % 24,4, gizonen % 22,5en aldean.

Igoera nabaritzen da, 2010aren aldean, lanaldia luzatu behar duten pertsonen ehunekoan. Luzapena ohikoa denean, areagotzea 4,7 puntukoa izaten da, eta ehunekoari eutsi egiten zaio, luzapena noizik behingoa denean.

Bestalde, gizon okupatuen % 14,6k uste du oso kaltegarria izango litzatekeela berarentzat aitatasun-baimena eskatzea. Hala ere, gizonen % 7,3k baino ez du uste aitatasunak eragin nabarmena izan lezakeela beraiengan, emakume okupatuen % 20ren aldean; izan ere, emakume horiek uste dute amatasunak sustapen-desberdintasunak eragin ditzakeela berengan. Familia-motiboengatik eszedentziak edo lanaldi murriztuak eskatzeak lanbide-sustapenean eragina izateko beldurra pixka bat handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino (% 30,5 eta % 26,5, hurrenez hurren).

Behera egin du ordutegi malgua duten pertsonen ehunekoak eta gora beren etxetik lan egiten dutenenak

Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurrien barruan, denbora baterako absentziak biztanle okupatu gehienen esku daude, eta, ondoren, soldatarik gabeko egunak eskatzeko aukera. Gainera, pertsona okupatuen ia erdiak dio zailtasun gutxi dutela eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko.

Irteteko ordutegi malgua, kontziliazioa hobetzeko beste tresna bat, hamar pertsona okupatutik hiruk (% 32,6) baliatzen dute. Generoaren ikuspegitik, gizonak dira onuradun handienak; izan ere, % 35,6k ordutegiaren aldetiko malgutasuna du eta, emakumeen kasuan, % 29,3k.

Aurreko urtearen aldean, 10,1 puntuko murrizketa antzeman da ordutegi malgua dutenen ehunekoan; 2019an, biztanleriaren % 42,7k kontziliaziorako bide emateko neurri hori baliatzen zuen eta, 2020an, ehunekoa % 32,6ra jaitsi da.

Etxean bertan egiten den lana dela eta, aldeak antzeman dira, halaber, aurreko urtearen aldean; 2019an, lanegunen erdia, gutxienez, etxean bertan lan egiten zuten pertsonen ehunekoa % 5,5ekoa zen, eta, 2020an, ehuneko hori % 10,8koa da, baina egia da gehienek (% 81,9) ez dutela neurri hori baliatzen.

Lanaldi motak direla eta, etengabeko beherakada antzeman da lanaldi zatitua duten pertsonen ehunekoan. 2010ean, pertsonen % 41,5ek goizeko eta arratsaldeko lanaldian baino ez zuen lan egiten; 2020an, ehuneko hori jaitsi egin da eta % 32,5ek egiten dute hala lan. Beraz, gora egin du lanaldi jarraituan (2010ean % 51,1 ziren eta, 2020an, % 55,7) edo mistoan (2010ean % 7,4 ziren eta, 2020an, % 11,8) lan egiten duten pertsonen ehunekoak.

graf0018818_01_e.png

Kasuen % 3an baino ez da aita arduratzen lanaldian seme-alaben noizik behingo zaintzaz

Bikoteko kide biek lan egiten duten etxeetan, aitaren edo amaren lanaldian adingabeen zaintza kasuen % 90,4an ikastetxeei dagokie; % 4,4an, bi okupatuei, eta % 2,8an, familartekoei edo ordainpean ez dauden pertsonei.

Etxe horietan, lanaldian adingabeak medikuarenera eraman behar direnean, gaixorik daudenean edo eskolarik ez dutenean, haien noizik behingo zaintza, kasu gehienetan, bi gurasoek egiten dute (kasuen % 68), eta, gutxiagotan, amak (% 15), familiartekoek edo ordainpean ez dauden pertsonek (% 12,1) edo aitak (% 3).

Azkenik, laneko lehentasunak direla eta, biztanleria okupatuak nahiago du soldatakoa izan, batez ere (% 85,6), autonomoa baino (% 14,4), eta nahiago du sektore publikoan egon (% 64,7) sektore pribatuan baino (% 35,3), eta modu orekatuagoan aukeratzen du enpresa handien (% 56,2) eta txikien (% 43,8) artean.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lan-bizitza eta familia-betebeharrak bateragarri egiteak jarraitzen du zailtasun ugari eragiten, 2020an lanean ari diren lau pertsonatik baten baino gehiagoren kasuan

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2021/06/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018818_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali