HomeGaiakKontsumo familiarraPrentsa Oharrak Euskal AEko etxe bakoitzeko...

2021/06/29ko prentsa-oharra

FAMILIA GASTUAREN INKESTA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastuak % 8,5 egin zuen behera 2020an

Euskal AEko etxeen % 38,8k Internet bidez egin zituen erosketak 2020an, 4 urte lehenago baino 15 puntu gainetik

Etxeko batez besteko gastua, kopuru arruntetan, 31.498 eurokoa izan zen 2020an, hau da, aurreko urtean baino % 8,5 gutxiago, Eustatek bildutako datuen arabera.

Emaitza horiek COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoriozko testuinguru sozial eta ekonomikoaren barruan aztertu behar dira; izan ere, azken bosturtekoan Euskal AEko etxeetako gastuaren bilakaera goranzkoa izan zen.

graf0018866_01_e.png

Guztizko gastuaren hazkunderik handiena edari alkoholdunen eta tabakoaren taldean gertatu da, urteko % 24,6ko igoera izan baitu

Termino absolutuetan, kontsumoko guztizko gastua 28.765 milioi eurora iritsi zen 2020an, hau da, 2019an baino % 8,3 gutxiago, eta gastu taldeetan bilakaera desberdinak izan zituen. Hala, gastu-bolumenean esanguratsuenak diren bi taldeetatik, etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta beste erregai batzuei egotz dakiekeen guztizko gastua % 3,4 hazi zen, eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien gastua % 9,2. Nabarmentzekoa da edari alkoholdunen eta tabakoaren kontsumoan egindako gastua % 24,6 hazi dela etxe bakoitzean 2019ko datuekin alderatuta, ziurrenik ostalaritzako lokaletan egondako murrizketen ondorioz.

Gainerako gastu taldeen guztizko gastuek behera egin zuten aurreko urtearekin alderatuta; horien artean, jatetxeetan eta hoteletan egindako gastua nabarmendu behar da, % 40,2ko jaitsierarekin; horrek esan nahi du gastu maila 1.377 milioi euro jaitsi zela 2020ko prezio arruntetan. Ondoren datoz aisia eta kulturako gastuak (-% 29,4), arropa eta oinetakoak (-% 23,7) eta garraioa (-% 22,1).

Etxe bakoitzeko batez besteko gastuek, gastu taldeen arabera, antzeko bilakaerak erakusten dituzte. 2019ko datuekin alderatuta, honako gastu hauek soilik igo ziren: edari alkoholdunak eta tabakoa (% 24,4), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 9,0) eta etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk (% 3,2).

Aldiz, aurreko urtearekin alderatuta, etxe bakoitzeko batez besteko gastu hauek murriztu ziren gehien: jatetxeak eta hotelak (-% 40,4), aisia eta kultura (-% 29,5), arropa eta oinetakoak (-% 23,9), garraioa (-% 22,2) eta osasun-arloko gastua (-% 15,3).

graf0018866_02_e.png

Euskal AEko etxeetako gastu handiena etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta bestelako erregaiei dagokie; izan ere, gastu horrek pisu handiagoa hartu du, guztizkoaren % 38,4ra heltzen baita

Gastu-egiturari erreparatuta, Euskal AEko etxeek eutsi egin zioten 2020an etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta bestelako erregaiei lotutako gastuari, pisu handienekoa bezala (guztizko gastuaren % 38,4); gastu hori 4,4 puntu hazi zen aurreko urtearekin alderatuta. Bigarren garrantzitsuena, berriz, elikaduran eta alkoholik gabeko edarietan egindako gastua (% 16,3) ehuneko 2,6 puntu hazi zen aurreko aldiarekin alderatuta. Bi taldeetara bideratutako gastuak etxeen aurrekontu osoaren erdia baino gehiago izan ziren 2020an, % 54,7 izatera iritsiz; 2019an, berriz, % 47,7 izan ziren.

Nabarmentzekoa da jatetxeetan eta hoteletan egindako gastuak etxeen guztizko aurrekontuan izan duen beherakada, aurrekontu osoaren % 7,1 izan baitzen, 2019an % 10,9 izan zen bitartean; hortaz, ehuneko 3,8 puntu murriztu zen. Aurreko urtearekin alderatuta, pisu-galera handiena izan zuen hurrengo taldea garraioari lotutako gastuena izan zen, 2019ko aurrekontu osoaren % 10,7tik 2020ko % 9,1era jaitsi baitzen.

Gastua lurralde historiko bakoitzaren arabera

Lurralde historikoen arabera, Arabako familiek Euskal AEko kontsumo-gastu osoaren % 13,9 egin zuten 2020an, Bizkaikoek gastuaren % 51,8 eta Gipuzkoakoek % 34,3.

graf0018866_03_e.png

Etxe bakoitzeko batez besteko gasturik handiena Gipuzkoako etxeetan erregistratu zen

Gipuzkoako etxeek izan zuten batez besteko gasturik handiena etxe bakoitzeko (etxe bakoitzeko, batez beste, 33.508 euro urtean), Euskal AEko batezbestekoa (31.498) baino % 6,4 handiagoa, baina lurraldeko etxe bakoitzeko batez besteko gastua % 6,1 jaitsiz 2019arekin alderatuta. Jaitsiera horren arrazoi nagusia izan zen jatetxeetan eta hoteletan (-% 40,2), aisian eta kulturan (-% 28,8), jantzietan eta oinetakoetan (-% 19,0) eta garraioetan (-% 13,5) egindako gastua murriztu egin zela. Aitzitik, gora egin zuen etxeko batez besteko gastuak edari alkoholdunen eta tabakoaren kasuan (% 54,9), elikagaien eta alkoholik gabeko edarien kasuan (% 9,3) eta etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen kasuan (% 4,8). Azken horrek du garrantzi handiena gastu-bolumenari dagokionez.

Bizkaian, etxe bakoitzeko batez besteko gastua 31.113 eurokoa izan zen, Euskal AEko batezbestekoa baino % 1,2 txikiagoa. Aurreko urtearekin alderatuta, lurraldeko etxe bakoitzeko batez besteko gastua % 10,1 murriztu zen. Gipuzkoan bezala, jaitsiera horren arrazoi nagusiak honako talde hauetan emandako jaitsieretan aurkitzen ditugu: jatetxeak eta hotelak (-% 41,9), arropa eta oinetakoak (-% 29,9), aisia eta kultura (-% 28,8) eta Garraioak (-% 26,2). Halaber, honako talde hauetako gastuek egin zuten gora: edari alkoholdunak eta tabakoa (% 10,8), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 7,1), etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk (% 2,3) eta komunikazioak (% 1,2).

Bestalde, Arabako lurralde historikoan izan da etxe bakoitzeko batez besteko gasturik txikiena (28.580 euro), Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino % 9,3 txikiagoa, eta 2019ko datuarekin alderatuta, % 8,1 txikiagoa. Beste lurraldeetan bezala, gastuaren beherakada eragin zuten taldeak errepikatu ziren, hau da, jatetxeak eta hotelak (-% 34,7), aisia eta kultura (-% 33,3), garraioak (-% 30,4) eta arropa eta oinetakoak (-% 15,0). 2020an gora egin zuten gastu taldeak honako hauek izan ziren, gastu-mailaren arabera: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk (% 2,5), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 15,1), altzariak, etxeko artikuluak eta etxeko ohiko mantentze-lanetarako artikuluak (% 3,8) eta edari alkoholdunak eta tabakoa (% 16,2).

Internet bidez egindako gastua

Etxeetako kontsumo-gastuaren zati gero eta handiagoa Internet bidez egiten da; 2020an, Euskal AEko etxeetako gastu osoaren % 4,7 izan zen, eta 1.346 milioi eurora iritsi zen. Internet bidez erositako ondasun eta zerbitzuen gastu-egituraren arabera, aisiako eta kulturako gastu taldea % 21,7 izan zen; eta talde horren barruan ikus-entzunezkoen, argazkien eta informazioa prozesatzeko ekipamenduen gastua nabarmendu behar da. Horren atzetik azaltzen ziren janariak eta alkoholik gabeko edariak (% 17,8), arropa eta oinetakoak (% 16,8) eta jatetxeak eta hotelak (% 16,6). Azken talde horren barruan, nabarmentzekoa da Internet bidez erositako ostatu-zerbitzuen pisu-galera; izan ere, zerbitzu horien pisua % 93,5 zen 2019an, eta % 68,1, berriz, 2020an. Ondorioz, jatetxe arloari lotutako zerbitzuek pisua hartu dute, talde horretan Internet bidezko gastuen % 6,5 izatetik % 31,9 izatera pasatuz 2020an.

graf0018866_04_e.png

Internet bidez egindako gastuaren bilakaerari erreparatuta, ikusten da Internet bidez erosketak egin dituzten etxeen ehunekoak gora egiten jarraitzen duela 2016tik, eta Euskal AEko etxe guztien % 38,8 izan dira 2020an. 2020an Internet bidez erosketak egin zituzten Euskal AEko etxeek beren gastu osoaren % 10,1 bitarteko horren bidez egin zuten, eta batez beste 3.798 euro gastatu zituzten etxe bakoitzeko.

Kontsumoko gastua, etxeen ezaugarrien arabera

Euskal AEko etxeetako gastua aztertuz gero, etxea eta bertako kideak sailkatzeko aldagaien arabera, datuen ikuspegi sozioekonomikoa lortzen dugu.

Etxearen tamainari dagokionez, bertan pertsona bat bizi den etxeek 20.459 euroko batez besteko gastua izan zuten pertsona bakoitzeko 2020an, Euskal AEko batezbestekoa baino % 54,0 handiagoa. Bi kideko etxeak, pertsona bakoitzeko batez besteko gastua 15.623 eurokoa izanik, batezbestekoa baino % 17,6 gainetik kokatu ziren. Aldiz, 3 kide (11.785 euro) eta 4 kide eta gehiago (10.237 euro) dituzten etxeak batezbestekoaren azpitik geratu ziren D % 11,3 eta % 23,0, hurrenez hurren).

graf0018866_05_e.png

Etxeko diru-sarreren iturri nagusiari dagokionez, beren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak diru-sarreren iturri nagusi dituzten etxeak izan ziren 2020an batez besteko gastu handiena izan zutenak —38.895 euro—; Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastua baino % 23,3 handiagoa. Ondoren, diru-sarreren iturri nagusia besteren konturako lana izan zuten etxeak kokatu ziren, 33.810 eurorekin. Azkenik, etxe bakoitzeko 27.490 euroko batez besteko gastuarekin eta Euskal AEko batezbestekoa baino % 12,8 txikiagoarekin aurkitzen ditugu diru-sarrera nagusi gisa pentsioak, subsidioak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak izan zituzten familiak.

graf0018866_06_e.png

Sostengatzaile nagusiaren jardueraren ondoriozko egoeraren arabera, etxeetako gastuari dagokionez, 2020an sostengatzaile nagusia aktibo zegoen etxeetan, etxeko batez besteko gastua 33.464 eurokoa izan zen, Euskal AEko batezbestekoa baino % 6,2 handiagoa. Aitzitik, sostengatzaile nagusia aktibo ez zegoen etxeen batez besteko gastua 28.227 eurokoa izan zen, batezbestekoa baino % 10,4 azpitik.

graf0018866_07_e.png

Oharra: Familia-gastuaren inkesta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egiten da Euskal AEn.

Informazio gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat. es Tel. 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxe bakoitzeko batez besteko gastuak % 8,5 egin zuen behera 2020an

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2021/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018866_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali