2021/06/24ko prentsa-oharra

AKTIBITATEAREN UDAL ESTATISTIKA. 2020-01-01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa ia eskualde guztietan eta Euskal AEko 4 udalerritatik 3tan murriztu da 2020an

Euskal AEn bizi diren biztanle landunen hiru laurdenak zerbitzuen sektorean ari dira lanean

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko Aktibitatearen udal-estatistikaren arabera, Euskal AEn bizi diren 16 urte eta gehiagoko biztanleen langabezia-tasak behera egin du, aurreko urtearekin alderatuta; zehazki, 20 eskualdeetatik 19tan eta udalerrien % 60tan.

Eskualdeetan, langabezia-tasaren aldakuntza-maila nahiko zabala da urte batetik bestera. Horrela, Enkartazioetan izan da beherakadarik handiena, ehuneko 1,4 puntukoa, eta 2020an langabezia-tasa % 12,4koa izan da, nahiz eta langabezia-tasarik handiena duen eskualdea izaten jarraitzen duen. Beste muturrean, Bidasoa Behereko eta Añanako eskualdeetan murrizketa ehuneko hamarren batera mugatu da, eta langabezia-tasa % 10,7koa da lehenengoaren kasuan, eta % 9,5ekoa bigarrenarenean. Bestalde, Arabako Mendialdea izan da eskualde bakarra non langabezia-tasak bere horretan jarraitzen duen, tasa % 7an mantentzen baitu.

graf0018844_01_e.png

Udalerriei dagokienez, ikusten da ezen Euskal AEko hamar udalerritatik seitan behera egin duela langabezia-tasak 2019tik 2020ra bitartean, hamarretik hirutan gora egin duela, eta 15 udalerritan langabezia-tasa ez dela aldatu.

Udalerriaren biztanleria-tamainari dagokionez, ez da alde nabarmenik ikusten estratuen artean, eta jaitsierak antzekoak dira.

graf0018844_02_e.png

10.000 biztanletik beherako estratuan, langabezia-tasa sei hamarren jaitsi da, batez beste, 2019. urtearekin alderatuta. Kategoria horretan, gainera, biztanle-kopuru txikiena duten udalerriak nabarmentzen dira, horietan jaitsiera aipatutako batezbestekoa baino dezente handiagoa baita. Lanestosa, Navaridas, Beizama edo Lizartza udalerrien kasua da, zeintzuetan langabezia-tasa ehuneko 4 puntu baino gehiago jaitsi baita; ondorioz, 2020an langabezia-tasa % 10,8, % 3,1, % 3,3 eta % 7,3 izan da, hurrenez hurren.

Hurrengo tamaina-estratuak 10.000 eta 40.000 biztanle arteko udalerriak biltzen ditu. Horien kasuan, langabezia-tasaren batez besteko jaitsiera ehuneko 0,5 hamarrenekoa izan da, eta 2020ko langabezia-tasa % 9,4koa da. Biztanleria-tarte horretan, jaitsierarik handienak izan dituzten udalerriak nabarmendu behar ditugu: Sestao (% 15,6ko langabezia-tasa eta ehuneko 1,7ko murrizketa 2020an), Trapagaran (% 11,2ko langabezia-tasa eta ehuneko 1,2 puntuko jaitsiera) eta Laudio eta Arrasate (% 11ko eta % 9,1eko tasak, hurrenez hurren, eta ehuneko 1,1 puntuko murrizketa bi kasuetan).

Bestalde, 40.000 eta 100.000 biztanle arteko estratuaren jaitsiera Euskal AE osokoaren berdina izan da, ehuneko 0,6 puntukoa. Langabezia-tasa, berriz, % 11,3koa izan da. Erregistro horrek hobera egin du Santurtzin (1,1 puntuko beherakada eta % 13,8ko tasa), Barakaldon (puntu bat gutxiago eta % 11,6ko tasa) eta Getxon (% 8,7ko tasa, azken urtean 0,9 hamarren jaitsi ondoren).

Azkenik, bilakaera positiboa izan da halaber hiru hiriburuetan. Bilboko langabezia-tasa 2019ko % 13,2tik 2020ko % 12,3ra jaitsi da, hau da, bederatzi hamarren; Gasteizen langabezia-tasa zazpi hamarren jaitsi da, eta % 10,5era jaitsi da 2020an, noiz % 11,2koa baitzen 2019an; Donostian, berriz, puntu erdi jaitsi da, eta langabezia-tasa 2020an % 8an finkatu da, 2019ko % 8,5aren aldean.

Hiru hiriburuetako enplegu-tasak hauek dira: % 52,3 Gasteizen, % 50,8 Donostian eta % 48 Bilbon

Udalerriaren tamainari dagokionez, 10.000 biztanletik beherako udalerriek, batez beste, eremu horietako enplegu-tasarik altuena dute (% 53,1). Estratu horrek muturreko tasak dituzten udalerriak biltzen ditu: batzuek enplegu-tasa nahiko altuak dituzte, hala nola Astigarragak (% 68,3), Irurak (% 66,9), Adunak (% 65,4), Larraulek (% 64,8) eta Burgeluk (% 63,8); eta beste batzuek, berriz, enplegu-tasa nahiko baxuak dituzte, hala nola lekorak, % 37,8, Lanestosak, % 39,4, Haranak, % 40,4, edo Lagranek, % 40,6 2020an.

graf0018844_03_e.png

10.000-40.000 biztanle arteko estratuan, Etxebarriko (% 61,4) eta Sopelako (% 58,4) enplegu-tasa handiak dira nabarmendu behar. 40.000 biztanletik gorako udalerrietan, Errenteriak bakarrik du, % 51,5eko tasarekin, Euskal AEko batezbestekoa (% 50,8) gainditzen.

Hiriburuei dagokienez, enplegu-tasarik handiena Gasteizek du (% 52,3), gero Donostiak (% 50,8) eta ondoren Bilbok (% 48).

Gipuzkoan daude industrian landunen proportzio handiena duten udalerriak, Araban nekazaritzan eta Bizkaian zerbitzuetan.

Biztanleria jarduera-sektoreen artean banatuz gero, ikusten da ezen 2020an biztanleria landunaren % 74,9k zerbitzuen sektorean lan egiten zuela, % 18,5ek industrian, % 5,6k eraikuntzan eta % 1ek nekazaritzan.

Sektore bakoitza kontuan hartuta, nekazaritza-sektorean landunen ehuneko handia dago Arabako udalerri hauetan: Iekora (% 59,8), Mañueta (% 58,7), Navaridas (% 53,8) eta Bilar (% 51).

Gipuzkoako honako udalerri hauek industria-sektorearen adierazgarri dira, sektore horretan enplegu handia baitute: Oñati (% 46,9), Antzuola (% 44,7) eta Eskoriatza (% 43). Udalerri horiek soberan bikoiztu dute Euskal AEko batez besteko enplegua (% 18,5).

Zerbitzuen sektorean, Bizkaiko udalerri hauek nabarmendu behar dira: Getxo, Plentzia, Bilbo, Gorliz, Berango eta Sopela, besteak beste. Horiek guztiek % 80tik gorako enplegu-ehunekoa dute sektorean. Gipuzkoako udalerriei dagokienez, Donostia nabarmentzen da, bertan ere 10 landunetik 8 zerbitzuen sektorean baitaude.

Azkenik, eraikuntzaren sektoreko enpleguari dagokionez, Lanestosa (% 14,1), Beizama (% 13,8) eta Harana (% 13,3) udalerriak nabarmentzen dira sektore horretako biztanleria landunaren proportzioarengatik.

Murriztu egin da sexuen arteko portzentajezko aldea, bai enplegu-tasan, bai langabezia-tasan

2020an emakumeen enplegu-tasa % 47,1ekoa izan zen, eta gizonena, berriz, % 54,8koa, ia 8 puntu handiagoa. Urtebete lehenago, aldea 8,5 puntukoa zen: emakumeen enplegu-tasa % 46,5 zen, eta gizonena % 55.

Langabezia-tasa % 11,1ekoa izan zen 2020an emakumeentzat eta % 9,2koa gizonentzat. Emakumeek bederatzi hamarren murriztu zuten tasa hori 2019tik; gizonen kasuan, aldiz, jaitsiera lau hamarrenekoa da, eta, beraz, bi sexuen arteko aldea ehuneko 2,4 puntukoa zen 2019an, eta 1,9 puntukoa 2020an; hots, aldea 5 hamarren murriztu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa ia eskualde guztietan eta Euskal AEko 4 udalerritatik 3tan murriztu da 2020an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
Eragiketa kodea : 
050407
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2021/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018844_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali