2021/08/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021eko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

% 35etik gorako urtetik urterako igoera Euskal AEko landetxeetako sarreretan zein ostatu-gauetan, 2021eko uztailean

Ostatu-gauek % 40tik gorako igoera izan dute apartamentu turistikoen kasuan

Uztailean, 19.103 sarrera eta 60.229 ostatu-gau kontabilizatu dira Euskal AEko landetxeetan. Hortaz, Eustatek landutako datuen arabera, % 35,9ko eta % 36,7ko igoerak izan dira, hurrenez hurren, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, berriz, sarrerek % 83,8ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek % 151,5ekoa.

graf0018988_01_e.png

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako pertsona gehien-gehienak Estatukoak izan dira (Estatuko pertsonen sarrerak 16.916 izan dira, eta atzerritarren sarrerak, berriz, 2.187). Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, % 33,8ko igoera izan da Estatuko pertsonen sarreretan, eta % 54,7koa atzerritarren sarreretan. Ostatu-gauen kasuan, igoerak homogeneoagoak izan dira. Zehazki, Estatuko pertsonen ostatu-gauen urtetik urterako igoera % 36,6ra iritsi da, eta atzerritarren ostatu-gauena, berriz, % 38,2ra.

2020ko uztailarekin alderatuta sarreren igoerarik handiena izan duen lurraldea Bizkaia da (% 56,6). Araban, berriz, igoera % 38,9ra iritsi da. Gipuzkoan, azkenik, sarrerek % 25,2ko igoera izan dute. Ostatu-gauen urtetik urterako bilakaera ere positiboa izan da hiru lurraldeetan, baina, kasu honetan, Gipuzkoak izan du igoerarik handiena (% 42,6). Haren atzetik, Bizkaiak % 37,7ko igoera izan du, eta Arabak % 14,6koa.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, Euskal AEko landetxeetako sarreren kopuruaren igoera % 83,8ra iritsi da, eta ostatu-gauen kopuruarena, berriz, % 151,5era. Lurraldeak kontuan hartuta, sarreren kopuruaren igoera % 128,4ra iritsi da Bizkaian, % 80,2ra Araban eta % 65,6ra Gipuzkoan. Ostatu-gauen kopuruaren kasuan, hilabetetik hilabeterako gorakada % 187,1era iritsi da Bizkaian, % 149,6ra Gipuzkoan, eta % 104,4ra Araban.

Uztaileko batez besteko egonaldia 3,15 egunekoa izan da, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino zertxobait handiagoa (3,13 egunekoa izan zen 2020ko uztailean). 2021eko ekainean, landetxeen batez besteko egonaldia txikiagoa izan zen (2,30 egun). Lurralde historikoak kontuan hartuta, batez besteko egonaldiaren bilakaera ez da homogeneoa izan. Zehazki, Araban batez besteko egonaldia 3,05 egunekoa izan zen 2020ko uztailean, eta 2,52 egunekoa 2021eko uztailean. Bizkaian, berriz, 3,30 egunekoa izan zen 2020ko uztailean, eta 2,90 egunekoa 2021eko uztailean. Gipuzkoan, azkenik, batez besteko egonaldia 3,08 egunekoa izan zen 2020ko uztailean, eta 3,51 egunera iritsi da 2021eko uztailean.

Plazen araberako okupazio-maila % 43,6ra iritsi da uztailean, eta, beraz, portzentajezko 8,8 puntuko gorakada izan du aurreko urteko uztailarekin alderatuta. Lurralde historikoak kontuan hartuta, okupazioa honako hau izan da: % 24,9 Araban, % 42,8 Bizkaian eta % 53,2 Gipuzkoan. Era berean, gelen araberako okupazio-mailak portzentajezko 6,3 puntuko gorakada izan du urtetik urtera Euskal AEko landetxeetan, eta % 47,1era iritsi da uztailean. Zehazki, % 29,0ra iritsi da Araban, % 46,4ra Bizkaian, eta % 56,7ra Gipuzkoan.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, plazen zein gelen araberako okupazio-mailek 24,6 puntuko igoera izan dute.

2021eko uztailean, Euskal AEko landetxeen % 14,6 itxita egon dira hilabeteko egun guztietan. Aurreko urtean, ehuneko hori % 18,6 izan zen. Lurraldeak kontuan hartuta, Arabako landetxeen % 14,5, Bizkaikoen % 13,3 eta Gipuzkoakoen % 8,9 egon dira itxita uztailean.

APARTAMENTU TURISTIKOAK

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2021eko uztailean sarrerak eta ostatu-gauak 10.794 eta 39.059 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, sarreren kopuruak % 35,9ko igoera izan du, eta ostatu-gauenak, berriz, % 40,7koa.

Estatuko pertsonen sarrerek urtetik urterako % 37,0ko igoera izan dute, eta atzerritarren sarrerek, berriz, % 32,6koa. Ostatu-gauei dagokienez, igoera % 45,0ra iritsi da Estatuko pertsonen kasuan, eta % 27,5era atzerritarren kasuan.

Lurralde historikoak kontuan hartuta, aurreko urteko uztailetik izan den bilakaera ez da homogeneoa izan. Zehazki, sarreren kopuruak % 51,0ko igoera izan du Bizkaian, eta % 33,8koa Gipuzkoan. Araban, berriz, % 9,3ko jaitsiera izan da sarreren kopuruan. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 45,9ko igoera izan dute, Gipuzkoan % 42,2koa, eta Araban % 28,4koa.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, Euskal AEko apartamentu turistikoen sarreren kopuruak % 78,1eko igoera izan du, eta ostatu-gauen kopuruak, berriz, % 63,4koa. Igoera orokorra izan da lurralde guztietan. Nolanahi ere, Bizkaia nabarmendu da, hilabetetik hilabeterako % 96,0ko igoera izan baitu sarreren kopuruan, eta % 126,6koa ostatu-gauen kopuruan. Gipuzkoak % 65,9ko eta % 40,5eko igoerak izan ditu, hurrenez hurren, eta Arabak, berriz, % 45,6ko eta % 31,5eko igoerak, hurrenez hurren.

Uztailean, apartamentu turistikoen batez besteko egonaldia 3,62 egunekoa izan da, hau da, 2020ko uztailekoa baino handiagoa (3,49 egunekoa hilabete horretan). 2021eko ekainean, berriz, batez besteko egonaldia 3,94 egunekoa izan zen.

Uztailean, nolanahi ere, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia desberdina izan da lurraldearen arabera. Izan ere, batez besteko egonaldia 5,22 egunetik 7,38 egunera igo da Araban 2020ko uztailetik 2021eko uztailera bitarte. Gipuzkoan, berriz, 3,67 egunetik 3,90 egunera igo da. Azkenik, Bizkaian behera egin du, eta 2,84 egunetik 2,75 egunera jaitsi da joan den urteko uztailetik aurtengo uztailera.

graf0018988_02_e.png

2021eko uztailean, Euskal AEko apartamentuen okupazio-maila % 50,3ra iritsi da, urtetik urterako portzentajezko 3,7 puntuko jaitsiera izan ondoren. Lurralde historikoak kontuan hartuta, Bizkaiko okupazio-maila % 64,2ra iritsi da, Arabakoa % 59,9ra, eta Gipuzkoakoa % 39,6ra.

Plazen araberako okupazio-mailak, berriz, portzentajezko 5,1 puntuko igoera izan du, eta % 35,8ra iritsi da Euskal AE osoan. Zehazki, okupazio-maila % 42,4ra iritsi da Bizkaian, % 36,2ra Gipuzkoan eta % 26,4ra Araban.

Euskal AE osoan, apartamentuen % 12,4 itxita egon dira 2021eko uztaileko egun guztietan. Ehuneko hori aurreko urteko bera da, eta aurreko hilabetekoa baino portzentajezko 4,3 puntu txikiagoa. Hilabeteko egun guztietan itxita egon diren apartamentuen proportzioa % 16,7 izan da Araban, % 11,8 Bizkaian, eta % 10,9 Gipuzkoan.

Informazio-oharra

Landetxeen ETHIaren erantzun-tasa % 93,2koa izan da uztailean, eta apartamentu turistikoena, berriz, % 76,1ekoa. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

% 35etik gorako urtetik urterako igoera Euskal AEko landetxeetako sarreretan zein ostatu-gauetan, 2021eko uztailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/08/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018988_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali