2021/07/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-jarduera argi eta garbi suspertu da 2021eko ekainean, eta ia % 50 egin dute gora sarrerek eta gaualdiek

Egun bakar batean ere jarduerarik izan ez duten hotel-establezimenduen ehunekoak behera egin du, eta % 14,3koa izan da 2021eko ekainean

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko ekainean 172.095 sarrera eta 309.532 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Horrela, 2021eko maiatzarekin alderatuta, susperraldia % 44,2koa izan da sarreretan eta % 47,7koa gaualdietan.

COVID19aren pandemiari aurre egiteko 2020ko martxoaren 14an ezarritako alarma-egoeratik aurrera, mugikortasunaren gaineko muga aldakorra izan da. 2020ko ekainean sektorearen zati bat suspertu zen, baina aurreko ekainetan erregistratutako balioetara iritsi gabe. Hotel-jarduerak nabarmen egin zuen behera –establezimenduen ia % 40 egon ziren itxita 2020ko ekainean–, eta serie estatistiko batzuk ez ziren argitaratu sekretu estatistikoa gorde zelako eta kalitate estatistikoko irizpideak zeudelako. Horregatik, ezinezkoa da 2020ko ekainarekiko urte arteko alderaketa egitea, eta zifrak, beraz, aurreko hilarekin, 2021eko maiatzarekin, alderatzen dira.

graf0018923_01_e.png

Araban 2021eko ekainean 25.128 sarrera erregistratu dira eta 47.265 gaualdi, aurreko hilean baino % 26,1 eta % 32,8 gehiago. Bizkaian 2021eko ekainean sarrera-kopurua % 33,1 igo da eta gaualdiena % 30,9; 67.379 eta 121.360 izan dira orotara, hurrenez hurren. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko ekainean 79.588 sarrera eta 140.907 gaualdi izan dira, eta hilabete arteko igoera % 63,2koa izan da sarreretan eta % 73,6koa gaualdietan.

Atzerritar jatorriko sarrerak sarrera guztien % 23,9 izan dira 2021eko ekainean, eta Estatukoak, beraz, % 76,1. Gaualdiei dagokienez, atzerrian bizi direnen gaualdiak % 23,2 izan dira eta Estatukoenenak % 76,8. Atzerriko jatorriko sarrerak eta gaualdiak % 50,3 eta % 56,9 gehitu dira, hurrenez hurren, maiatzarekin alderatuta

Aldeak daude lurralde historikoen artean. Araban, aurreko hilarekin alderatuta, % 44,2 eta % 55,3 igo da atzerrian bizi direnen sarrera- eta gaualdi-kopurua, hurrenez hurren. Bizkaian % 57,0 igo dira sarrerak eta % 53,3 gaualdiak. Azkenik, Gipuzkoan % 47,5 igo dira atzerritar jatorriko sarrerak eta % 59,8 jatorri bereko gaualdiak, aurreko hilarekin alderatuta.

Lehen adierazi den bezala, 2020ko ekainean pixkanaka suspertzen joan zen hotel-jarduera, baina hotelen % 40 itxita egon zen hilabete osoan. Horregatik, eta 2020ko ekainarekin alderatuta, sarreren igoera % 261,0koa izan da eta gaualdiena % 244,6koa Euskal AE osoan. Bestalde, atzerritar jatorrikoen gaualdien igoera % 384,1ekoa izan da.

Urte arteko alderaketarekin jarraituz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan da igoerarik nabarmenena, % 312koa sarreretan eta % 298,8koa gaualdietan. Bizkaiaren kasuan sarreren igoera % 233,5ekoa izan da eta gaualdiena % 216,0koa. Araban sarreretan % 208,3ko igoera izan da eta gaualdietan % 193,8koa.

Euskal AEko batez besteko egonaldia 1,80 egunekoa izan da ekainean. Maiatzean 1,76 egunekoa izan zen eta 2020ko ekainean 1,88koa. Batez besteko egonaldia ez da asko aldatzen pertsonen bizilekuaren arabera: 1,75 egun atzerritarren kasuan eta 1,82 egun Estatuko jatorriko pertsonen kasuan.

graf0018923_02_e.png

2021eko ekainean jarduera izan duten hotel-establezimenduen okupazio-mailak, plazei zein eskainitako logelei dagokienez, maiatzekoak baino handiagoak izan dira, eta bi ratioek portzentajezko 9,1 puntu egin dute gora 2021eko maiatzeko balioekin alderatuta.

Plazakako okupazio-maila % 37,9koa izan da Araban, % 30,1ekoa Bizkaian eta % 40,3koa Gipuzkoan. Logelen araberako okupazioa % 47,0koa izan da Araban, % 38,9koa Bizkaian eta % 46,7koa Gipuzkoan.

Plazakako okupazio handiena izan duen hiriburua Donostian izan da (% 43,0), gero Gasteiz (% 38,5) eta azkena Bilbo (% 31,4). Logelen araberako okupazio-mailaren bilakaerak antzeko joera erakusten du hiru hiriburuetan.

Orain dela urtebete –2020ko ekainean– plazakako okupazio-maila % 23,1ekoa izan zen Euskal AEn, eta % 23,8koa Bizkaian, % 22,9koa Gipuzkoan eta % 22,2koa Araban.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleek ere goranzko joera adierazten dute. ADR (eguneko batez besteko tarifa) 86,43 eurokoa izan da ekainean; maiatzean, aldiz, 68,43koa izan zen. Hortaz, % 26,3 handiagoa izan da ekainekoa. ADRren igoera orokorra izan da lurralde historikoetan: Gipuzkoan 97,87 eurokoa izan da (116,66 euro Donostian), Bizkaian 77,69 eurokoa (79,22 euro Bilbon) eta Araban 77,58 eurokoa (67,32 euro Gasteizen).

Okupazioak gora egin izanaren ondorioz, RevPar-ak (gela eskuragarriko diru-sarrera) % 60,0ko igoera izan du, eta Euskal AEn maiatzean 23,29koa izatetik ekainean 37,26koa izatera igaro da.

2020ko ekainarekin alderatuta, ADRk % 44,5 egin du gora eta RevPar-ak % 93,2.

Hileko egun guztietan itxitako hotel-establezimenduen ehunekoaren bilakaerak agerian uzten du COVID19ari aurre egiteko hartutako murrizketek hotel-sektorean duten eragina pixkanaka arintzen ari dela. 2021eko ekainean hotel-establezimenduen % 14,3 egon da itxita hileko egun guztietan, eta 2020ko ekainean % 39,8 egon ziren itxita. Hala ere, oraindik ez gara iritsi 2019ko ekainean erregistratutako baliora, % 5,9ra.

Lurralde historikoen arabera, suspertze horren balioen bilakaera antzekoa da. Arabako hotel-establezimenduen % 16,0 oraindik itxita daude, eta Bizkaian % 15,0 daude egoera berean eta Gipuzkoan % 13,2.

Informazio-oharra. Hotelen ETH estaldura % 89,9koa izan da ekainean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-jarduera argi eta garbi suspertu da 2021eko ekainean, eta ia % 50 egin dute gora sarrerek eta gaualdiek

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018923_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali