2021/07/21eko prentsa-oharra

ZERBITZUEN ESTATISTIKA. Askotariko zerbitzuak. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2019an, Euskal AEn 15.000 pertsona baino gehiago izan ziren jarduera informatikoetan lanean, eta 1.435 milioi euro fakturatu zituzten

Enpresen tamaina establezimendu bakoitzeko batez beste 1,7 enplegatu duten Higiezinen eta 10,3 pertsona dituzten Garraioari lotutako jardueren artekoa da

Euskal AEn Jarduera Informatikoen negozio-bolumena 1.435 milioi euro ingurukoa izan zen, eta 15.289 pertsona izan zituen lanean, 2019an, 2.066 establezimendutan, Eustaten datuak kontuan hartuta.

Zifra horiek % 11ko igoera dakarte enpleguan, 2017arekin alderatuta; 2017koa da dagoen azken informazio eguneratua. Eta % 11,1eko igoera dakarte fakturazioan, bi urte horietan; establezimenduen kopuruak ere % 4,6 egin du gora.

Lurralde-banaketa kontuan hartuta, Bizkaiak egin zuen fakturazioaren % 63,9 eta enpleguaren % 65,9; Arabak, negozioen zifraren % 18,3 eta pertsonal okupatuaren % 12,9, eta Gipuzkoak % 17,9 eta % 21,2, hurrenez hurren.

Jarduera Informatikoen ondoren, Zenbait Zerbitzu izenekoen jarduera-talde heterogeneoan, Garraioari lotutako jarduerak dira garrantziari dagokionez bigarrenak, enplegu-bolumenari begiratuz gero; izan ere, 1.056 establezimenduetan 10.904 enplegatu daude. Eta lehenak dira negozio-zifrari dagokionez; 2.908 milioi euro fakturatu zituen 2019an.

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Aldi erabilgarriak

Gainera, 2017arekin alderatuta, % 7ko igoera ikusi da enpleguan eta % 7,7koa negozio-zifran, nahiz eta establezimenduen kopuruak % 2,5 egin behera.

Bestalde, eta gainerako jarduerekin gertatzen den bezala, Bizkaia da jarduera horretan ekarpen handiena egiten duena; izan ere, establezimenduen % 55,6 ditu, enpleguaren % 54,2 eta Euskal AEko negozio-bolumen osoaren % 56,8. Arabari establezimenduen % 13,7 dagokio, enpleguaren % 19 eta negozio-zifraren % 13,2. Eta, hurrenkera berean, Gipuzkoari, hurrenez hurren, % 30,7, % 26,8 eta % 29,9.

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Aldi erabilgarriak

Zenbait zerbitzuetan pisu handiko jarduera da Kirol- eta jolas-jarduerena; izan ere, 10.366 enplegatu ditu Euskal AEn. 2019an, 1.700 establezimenduek 2017an baino % 11,2 gehiago fakturatu zuten, harik eta 835 milioi euro baino gehiagora iritsi arte; enplegua % 9,3 igo zen eta establezimendu-kopuruak, % 11,9.

Sektore horren barruan, Bizkaia establezimenduen % 50,1 da, enpleguaren % 46,4 eta negozio-zifraren % 39,9. Fakturazio-proportzioa Gipuzkoari dagokionaren antzekoa da; lurralde horretako enplegua % 34,1 da eta Euskal AEko establezimenduen % 32,8 du. Arabako lurraldean Kirol- eta jolas-jardueretarako establezimendu guztien % 17,1 dago, enpleguaren %19,6 eta jarduera horretan erkidegoaren negozio-bolumen osoaren % 20,2 eratzen du.

Kirol Jardueren tamainaren antzera dago Kultura-jardueren sektorea; hartan, 7.394 enplegatu izan ziren 2.607 establezimendutan, 2019an. Haren fakturazioa mila milioi eurotik gorakoa izan zen; horrek igoera nabarmena ekarri du, % 32,3koa, 2017an, establezimendu-kopuruak eta enpleguak hazitakoaren oso gainetik, % 6,9 eta % 7, hurrenez hurren.

Establezimenduen lurralde-banaketak adierazten du % 50,3 Bizkaian dagoela, % 36,9 Gipuzkoan eta % 12,9 Araban. Enpleguaren inguruan ikusitakoaren antzeko banaketa da, % 48,3koa, % 38,9koa eta % 12,8koa, hurrenez hurren. Fakturazioari dagokionez dauden aldeak pixka bat handiagoak dira: 55,9% Bizkaian, 35,5% Gipuzkoan eta 8,7% Araban.

Bestalde, Higiezinen jardueren negozio-zifra 685,6 milioi eurokoa izan zen, eta hiru mila establezimendu ingurukoa; haietan, bost mila pertsonak baino gehiagok egin zuten lan, 2019an. Baina establezimendu-kopuruak, 2017arekin alderatuta, % 3,2 behera egin bazuen ere, enpleguak eta, neurri handiagoan, salmentek, hobera egin zuten, % 2,8 eta % 8,9, hurrenez hurren.

Jarduera horretan, enpleguaren % 57,2 Bizkaiari zegokion, % 30,6, Gipuzkoari eta % 12,2, Arabari. Lurraldeen ekarpen horiek pixka bat desberdinak dira salmenten kasuan; izan ere, Arabaren partaidetzak gora egin zuen, % 14,5eraino, eta Gipuzkoarenak % 26,6ra murriztu. Enpleguaren antzeko proportzioan, Bizkaiari gainerako % 58,9a dagokio.

Zenbait jardueraren taldeko gainerako jardueretan, bakoitzean, bost mila enplegatu baino gutxiago daude, Beste zerbitzu pertsonal batzuen kasuan izan ezik, 14.223 pertsonari ematen baitie lana.

Beste zerbitzu pertsonal batzuen epigrafean, zenbait motatako jarduerak daude, besteak beste: Ile-apainketa eta beste edertasun-tratamendu batzuk, Ehunen garbiketa eta ikuzketa edo Mantentze fisikoko jarduerak. Jarduera-multzo horretan, 6.753 establezimendu inskribatzen dira Euskal AEn; horiek 538,8 milioi euroan fakturatu zuten.

Kontuan hartutako bi urteen arteko –2019 eta 2017a– bilakaera nahiko positiboa da, % 2,2koa establezimendu-kopuruan eta % 3,8koa enpleguan, eta % 2,6koa negozio-zifran.

Bost mila enpleguen muga hori gainditzen ez bada ere, aipatzekoa da, negozio-zifran izan duen bilakaera positiboagatik, Posta-zerbitzuen sektorea. 2017aren eta 2019aren artean, sektoreak ia % 15 hobetu dituzte salmentak (% 14,8), eta enpleguak % 6,4 baino ez du egin gora.

Era berean nabarmentzekoa da Edizio eta ikus-entzunezkoen, zinemaren, irratiaren eta telebistaren jardueretan enpleguan izan den igoera, % 6,9koa eta % 6,6koa, hurrenez hurren.

Azkenik, Finantza-zerbitzu lagungarrien eta Ordenagailu eta beste gailu batzuen konponketaren jarduerek hazkuntza-tasa negatiboak izan dituzte enpleguan (–% 0,9 lehenak eta –% 2,5 bigarrenak), baina biek lortu dute negozio-zifrari eustea eta pixka bat hobetzea (% 0,7 eta % 1,6, hurrenez hurren).

Enpleguaren dimentsioaren ikuspuntutik, interesgarria da beste adierazle bat ere aipatzea: establezimendu bakoitzeko enplegatu-kopurua.

Hori horrela, enpleguaren atomizazio handiena Higiezinen jarduerei dagokie, zeinek 1,7 enplegatu baitituzte establezimenduko; ondoren, Finantza-zerbitzu lagungarriei (1,9 pertsona establezimenduko), eta, gero, Ordenagailu eta beste gailu batzuen konponketari (2,1 pertsona). Establezimendu bakoitzeko kontzentrazio handiena, berriz, Garraioari lotutako jardueretan dago: 10,3 pertsona establezimenduko. Ondoren daude Informatika (7,4 pertsona, batez beste) eta Kirol- eta jolas-jarduerak (6,1).

graf0018922_01_e.png

(1) 2019ko Zerbitzuen Inkestako zenbait zerbitzuren atala eratzen dute EJSN-2009ren arabera honako jarduera-mailaren batean dagoen jarduera esklusiboa edo nagusia duten establezimenduek: 52, 53, 58, 59, 60, 62, 63, 66, 68, 90, 91, 92, 93, 95 eta 96.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2019an, Euskal AEn 15.000 pertsona baino gehiago izan ziren jarduera informatikoetan lanean, eta 1.435 milioi euro fakturatu zituzten

Eragiketa : 
Zerbitzuen inkesta
Eragiketa kodea : 
133000
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2021/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018922_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali