HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2021eko ekainean, bikoiztu...

2021/07/27ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2021EKO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko ekainean, bikoiztu baino gehiago egin da Euskal AEko landetxeetan maiatzeko sarreren eta gaualdien kopurua

Apartamentu turistikoetan, sarrerek % 50,2 egin dute gora, eta gaualdiek, % 13,6

Euskal AEko landetxeetan, 2021eko ekainean, 10.393 sarrera eta 23.947 gaualdi izan dira; alegia, 2021eko maiatzaren aldean, % 125,7ko eta % 113,3ko gorakada egon da, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.

2020ko martxoaren 14an COVID19aren pandemiari aurre egiteko dekretatutako alarma-egoeratik abiatuta, mugikortasunaren gainean izan den mugaketa aldatzen joan da. 2020ko ekaina sektore hori zati batean suspertu zen, baina ez zen iritsi, inolaz ere, aurreko urteetako ekainetako balioetara. Bestalde, pasa den maiatzaren 9tik aurrera –hirugarren alarma-egoera indargabetu zen–, berriro ekin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean pertsonen mugikortasunari. Baldintza horiek kontuan hartuta, oro har, zifren erkaketa aurreko hilekoekin egiten da, 2021eko maiatzeko zifrekin.

graf0018939_01_e.png

Euskal AEko landetxeetan erregistratutako pertsona gehienak estatuko herritarrak izan dira: 9.669 estatuko jatorrikoak eta 724 atzerritarrak. Aurreko hila dela eta, 2021eko maiatza, zifra horietan % 124,3ko gorakada egon da estatuko jatorriko sarreretan eta % 147,1ekoa, atzerriko jatorrikoetan. Gaualdien kasuan, aldeak, hilen arteko terminoetan, honako hauek izan dira: estatuko jatorria dutenek % 116,6 egin dute gora eta atzerriko jatorrikoenek, % 73,9.

Maila geografikoan, Gipuzkoa izan da sarreretan gorakada handiena izan duen lurraldea (% 149,3) eta, ondoren, Araba (% 101,8). Bizkaian, sarrerek % 98,5 egin dute gora. Hilen arteko bilakaera gaualdietan ere positiboa izan da: % 123,1ekoa Gipuzkoan, % 93,6koa Bizkaian eta % 112,9koa Araban.

Urte arteko erkaketa aztertuta –2021eko ekaina 2020ko ekainarekin– ikusten da Euskal AEn landetxeetan erregistratutako sarreren kopuru osoa % 105,3 handitu dela, eta gaualdien kopurua, % 61,3. Sarreren urte arteko gorakada aldatu egin da: Bizkaian % 73,7, Gipuzkoan % 122,5 eta Araban % 106,0. Gaualdiek joera berari eusten diote: % 29,7ko gorakada Bizkaian, % 39,8koa Araban eta % 89,3koa Gipuzkoan.

Jatorriaren arabera eta aurreko urteko ekainaren aldean, sarrera nazionalek % 97,2 egin dute gora eta atzerriko jatorrikoek, % 355,3. Gaualdien kasuan, gorakada % 63,9koa izan da estatuko jatorriaren kasuan, eta % 30,6koa, atzerrikoaren kasuan.

2021eko ekaineko batez besteko egonaldia 2,30 egunekoa izan da, eta aurreko hilean, 2,44koa, eta 2,93koa 2020ko ekainean. Datua lurralde historikoaren mailan aztertzen badugu, balioak honako hauek dira: 2,22 egun Araban (2,10 izan zuen 2021eko maiatzean); 2,31 egun Bizkaian (maiatzean izan ziren 2,36 egunak baino pixka bat gutxiago), eta 2,33 egun Gipuzkoan (maiatzean 2,60 egun).

Biztanleko okupazio maila % 22,6koa izan da ekainean; ehuneko 10,1 puntuko gorakada egon da aurreko hilarekin alderatuta. Lurralde historikoen arabera, okupazio mailak honako hauek izan dira: 15,9% Araban, 20,3% Bizkaian eta 27,4% Gipuzkoan. Modu paraleloan, hilen arteko ehuneko 10,0 puntuko gorakadaren ondoren, Euskal AEko landetxeetako plazen araberako okupazio maila ekainean % 19,0koa izan da. Araban, % 13,2koa; Bizkaian, % 16,5ekoa eta Gipuzkoan, % 23,4koa.

Urte artean, ekaina beste ekainen aldean, okupazio mailek lortu dute mantentzea logelen kasuan (ehuneko 0,1 puntu) eta pixka bat igotzea plazen kasuan (ehuneko 1,6 puntu).

2021eko ekainean, landetxeen % 18,1 itxita egon dira hileko egun guztietan, maiatzean kontabilizatutakoak baino batzuk gutxiago (% 19,5), baina kopurua 2020ko ekaineko % 33,4 baino baxuagoa izan da. Lurraldeen arabera, landa-establezimenduen % 18,2 itxita egon dira ekainean Araban, % 17,2 Bizkaian eta, azkenik, % 18,5 Gipuzkoan.

APARTAMENTU TURISTIKOAK

Apartamentu turistikoak direla eta, 2021eko ekainean, sarrerek eta gaualdiek honako balioak izan dituzte: 6.062 eta 23.910, hurrenez hurren. Aurreko hilaren aldean, sarreren igoera % 50,2koa izan da, eta gaualdiena, % 13,6koa.

Estatuko jatorriko sarrerek % 53,1 egiten dute gora hilen arteko terminoetan eta atzerriko jatorrikoek, % 33,7. Gaualdien kasuan, gorakadak % 14,3koak izan dira estatuko jatorrien kasuan eta % 10,8koak, atzerriko jatorrien kasuan.

Lurralde historikoen arabera, 2021eko maiatzari dagokionez egon den bilakaera ez da homogeneoa izan. Gipuzkoan, gora egin du sarrera-kopuruak % 74,2, Araban % 45,7 eta Bizkaian % 35,7. 2021eko ekainean kontabilizatu diren gaualdiak, guztira, % 8,6 handiagoak izan dira Araban maiatzean kontabilizatutakoak baino, eta % 11,1 handiagoak Gipuzkoan kontabilizatutakoak baino. Bizkaiaren kasuan, % 22,7 handiagoak izan dira.

Urte arteko bilakaera dela eta, igoera sarreretan eta gaualdietan antzekoa izan da: % 122,4 lehenengoetan eta % 116,9 bigarrenetan. Lurraldeen arabera, urte arteko aldakuntzaren banaketa honako hau da: Araban sarrerek % 11,2 egin dute gora eta gaualdiek, % 28,3; Bizkaian, hurrenkera berari jarraikiz, tasak % 118,4 eta 85,5ekoak izan dira, eta, azkenik, Gipuzkoan, igoera gehien izan dituen lurraldean, sarrerek % 175,6 egin dute gora eta gaualdiek % 299,6, 2020ko ekainarekin alderatuta.

Ekainean apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,94 egunekoa izan da, aurreko hileko 5,22 egunak baino gutxiago, baina 2020ko ekainean kalkulatutako 3,86 egunen antzera.

Azken hileko batez besteko egonaldiaren beheranzko bilakaera horretan, lurraldeko portaera desberdina izan da: Araban, maiatzeko 10,97 egunetatik ekaineko 8,17 egunetara igaro da; Bizkaian, pixka bat murriztu da (2,63 egun maiatzean eta 2,37 egun ekainean), eta, Gipuzkoan, maiatzeko 7,23 egunetatik ekaineko 4,61 egunetara.

graf0018939_02_e.png

Euskal AEko apartamentuen araberako okupazio maila, 2021eko ekainean, % 43,2koa izan da. Lurralde historikoen arabera, Araban % 51,8 egin du gora; Gipuzkoan, % 42,8, eta Bizkaian, % 37,2.

Plazen araberako okupazio maila txikiagoa da, eta % 23,2koa izan da Euskal AE osorako. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan okupazio maila % 27,4koa izan da; Araban, % 20,9koa, eta, azkenik, Bizkaian, % 20,0koa.

Euskal AEn, apartamentuen % 16,7 itxita egon dira 2021eko ekaineko egun guztietan, aurreko hilean baino ehuneko 1,2 puntu gehiago. Hileko egun guztietan itxita egon diren apartamentuen proportzioa % 16,7koa izan da Araban (maiatzean bezala); % 17,9koa Gipuzkoan (ehuneko 1,8 puntu gehiago maiatzean baino), eta, azkenik, % 14,7koa Bizkaian (ehuneko 0,5 puntu gutxiago maiatzean baino).

Informazio-oharra

Establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren erantzun-tasa, ekainean, % 96,8 izan da landetxeen kasuan, eta % 87,7 apartamentu turistikoen kasuan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko ekainean, bikoiztu baino gehiago egin da Euskal AEko landetxeetan maiatzeko sarreren eta gaualdien kopurua

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018939_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali