2021/07/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2021EKO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,2 egin dute gora 2021eko ekainean, aurreko hilaren aldean

Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, 2021eko ekaina 2020ko ekainarekin, kostuek % 2,5 egin dute gora

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,2 egin du gora 2021eko ekainean, aurreko hilarekin alderatuta, EUSTATek emandako datuen arabera. Urte arteko terminoetan, kostuek % 2,5 egin dute gora.

Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 0,3 egin dute gora hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek % 0,1 egin dute behera. 2020ko ekaina dela eta, prezioen aldakuntza % 2,6 igo da Eraikuntzaren kasuan eta % 2,4 Obra zibilaren kasuan.

Aurreko hilaren aldean, lehengaien kostuek % 0,3 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaiek % 2,7 egin dute gora, eta eskulanak, % 1,9.

Aurtengo ekainean, Eraikuntzaren sektoreak hil artean % 0,4ko igoera izan du lehengaien kostuan; Obra zibilaren kostuak, berriz, % 0,2 egin du behera. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuek % 2,8 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 2,5.

graf0018931_01_e.png

Igoera handienak izan dituzten sektoreek kontsumitutako lehengaien prezioen artean, 2021eko ekainean, 2020ko ekainaren aldean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Petrolio fintzea (% 31,1eko igoera), Metalurgia (% 22,8ko igoera) eta Material elektrikoa (% 13,9ko igoera). Murrizketak izan dituzte prezioetan, berriz, Mineral ez metalikoen (% 3,1 egin du behera) eta Kautxuaren eta plastikoaren (% 0,1 egin du behera) sektoreek.

graf0018931_02_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,2 egin dute gora 2021eko ekainean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/07/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018931_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali