2021/07/19ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTUAK. AURRERAPENA (HKEA). II /2021
Euskal AEko BPGk % 2 egin du aurrera eta enpleguak, % 2,1, 2021eko bigarren hiruhilekoan
2020. urteko bigarren hiruhilekoa dela eta, susperraldiak % 18,5 egin du gora BPGan eta % 16,6, enpleguaren kasuan
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) 2021eko bigarren hiruhilekoan % 2,0 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren estimazioen arabera. Hiruhilekoen arteko aldakuntza positiboko tasak izan dituen ondoz ondoko laugarren hiruhilekoa da.
2020. urteko bigarren hiruhilekoa dela eta –COVID19aren osasun-krisiari aurre egiteko hartutako salbuespenezko murrizketak kontuan hartuta–, Euskal AEko BPGk % 18,5 egin du gora.
Enpleguak, denbora osoarekin baliokideak diren lanpostu gisa neurtuta, % 2,1 egin du gora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, aldakuntza ez-negatiboak izan dituen laugarren hiruhilekoa jarraian. Aurreko urteko hiruhileko bera dela eta, susperraldia % 16,6koa dela kalkulatzen da.
Datorren irailaren 17an, Eustatek BPGren eta enpleguaren estimazio bereiziak argitaratuko ditu 2021eko bigarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, aurrerapen hau prestatzeko unean eskuragarri ez dagoen informazio koiunturala eta 2019. eta 2020. urteetako makromagnitudeen berrestimazioak sartu ondoren.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62