2021/07/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2021EKO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 28,2 suspertu da 2021eko maiatzean

2021eko lehenengo bost hilabeteetako Industria Produkzioaren Indizearen aldakuntza metatua % 13,7 izan da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa % 28,2 handiagoa izan da 2021eko maiatzean, 2020ko hilabete berekoaren aldean. 2021eko lehenengo bost hilabeteetako balantzeak industria-jarduera % 13,7 igo dela erakusten du.

Urtaroen eragina zuzenduta, 2021eko maiatza aurreko hilarekin alderatuta, ordea, Euskal AEko industria-produkzioa % 1,7 murriztu da.

Aldaketen larritasuna urte arteko terminoetan ulertze aldera, industria-jardueran izandako eragina aintzat hartu behar da, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko alarma-egoera 2020ko martxoaren 14an agindu eta hurrengo hilabeteetan.

2021eko maiatzeko indizearen bilakaera, 2020ko maiatzarekin alderatuta, positiboa izan da industria-sektore handi guztietan.

Hazkunderik handiena Bitarteko ondasunek izan dute (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa), % 39,8.

Bestalde, Ekipo-ondasunak (motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren egitea eta aireontziak edo itsasontziak egitea barne) % 27,8 igo dira.

Era berean, Kontsumo-ondasunek urte arteko % 18,3ko igoera izan dute oro har; Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 67,5ekoa eduki dute, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 8,8koa. Kontsumo-ondasun iraunkorrak epigrafean altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzeko jarduerak ageri dira. Elikagaien fabrikazioa, prozesatzea eta kontserbazioa, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa eta jantziak egitea dira, besteak beste, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren sektore handiaren barruko jarduerak.

Azkenik, Energia (energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea barne) % 0,2 igo da 2021eko maiatzean, urte arteko terminoetan.

Hil arteko aldakuntza, 2021eko maiatza 2021eko apirilaren aldean, negatiboa izan da, ordea, industria-sektore handi guztietan. Energia % 10,5 txikiagoa izan da 2021eko maiatzean 2021eko apirilean baino. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 4,3 egin dute behera produkzioan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 6,8ko jaitsieraren ondorioz, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorretan % 4,7ko igoera izan baita. Ekipo-ondasunak, beste alde, % 4,1 jaitsi dira, eta Bitarteko ondasunak % 2,6.

graf0018904_01_e.png

Xehekiago, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2021eko maiatzean urte arteko susperraldi handiena izan dutenak izan dira Kautxu eta plastikoa (% 72,5eko hazkundea produkzioan), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 39,9koa) eta Makineria eta ekipoa (% 31,3koa). Aitzitik, urte arteko bilakaeran zeinu negatiboa izan duen sektore bakarra Energia elektrikoa, gasa eta lurrunarena izan da, % 3,9ko jaitsierarekin.

graf0018904_02_e.png

Industria Produkzioaren Indizearen maiatzeko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Halatan, Gipuzkoan % 31,7ko igoera izan da, Araban industria-produkzioa % 26,2 handiagoa izan da 2021eko maiatzean 2020ko maiatzean baino, eta azkenik, Bizkaian, urte arteko aldakuntza % 25,8koa izan da.

2021eko lehenbiziko bost hilabeteetako metatuan, Gipuzkoan hazi da gehien (% 16,9), gero Araban (% 15,9) eta ondoren Bizkaian (% 9,5).

INFORMAZIO OHARRA

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, maiatzeko indizea laginaren % 94,24ko estaldurarekin kalkulatu da –informazioa ekainean zehar jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 28,2 suspertu da 2021eko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/07/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018904_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali