2021/08/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Uztailean, Euskal AEko hoteletako ostatu-gauak aurreko urtekoak baino % 67,0 gehiago izan dira

Jarduerarik gabeko hotel-establezimenduen ehunekoak behera egin du, eta % 10,3ra jaitsi da 2021eko uztailean

2021eko uztailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan erregistratutako sarrerak eta ostatu-gauak 292.165 eta 568.447 izan dira, hurrenez hurren, Eustatek landutako datuen arabera. Hortaz, 2020ko uztailarekin alderatuta, hotel-sektorearen suspertzea % 62,5era iritsi da sarreren kasuan, eta % 67,0ra ostatu-gauen kasuan.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, berriz, sarreren kopuruak % 69,8ko igoera izan du, eta ostatu-gauenak % 83,6koa. Beraz, Euskal AEko hotel-sektoreak jarraitu egin du azken hilabeteetan suspertzeko hartu duen bidetik.

graf0018987_01_e.png

Araban, 43.283 sarrera eta 76.043 ostatu-gau erregistratu dira uztailean, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 94,2 eta % 88,8 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko uztailean, sarreren kopuruak % 89,7ko igoera izan du, eta ostatu-gauen kopuruak, berriz, % 86,6koa. Guztira, 123.356 eta 237.397 izan dira, hurrenez hurren. Azkenik, Gipuzkoako sarrerak eta ostatu-gauak 125.526 eta 255.007 izan dira, hurrenez hurren, 2021eko uztailean. Urtetik urtera, igoera % 35,7koa izan da sarreren kasuan, eta % 47,5koa ostatu-gauen kasuan. Gipuzkoako igoera-tasak ulertzeko, kontuan hartu behar da, besteak beste, lurralde horretan lortu zirela daturik onenak 2020ko uztailean.

Atzerritarren sarrerak sarrera guztien % 33,0 izan dira 2021eko uztailean. Beraz, Estatuko pertsonen sarrerak % 67,0 izan dira. Era berean, ostatu-gauen kasuan, atzerritarrak % 31,0 izan dira, eta Estatuko pertsonak % 69,0. Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, atzerritarren sarrerek eta ostatu-gauek % 59,8ko eta % 69,4ko igoera izan dute, hurrenez hurren.

Nolanahi ere, aldeak daude lurralde historikoen artean. Araban, atzerritarren sarreren eta ostatu-gauen kopuruaren urtetik urterako gehikuntza % 101,0ra eta % 101,7ra iritsi da, hurrenez hurren. Bizkaian, berriz, atzerritarren sarrerek % 129,2ko igoera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 136,1ekoa. Gipuzkoan, azkenik, 2020ko uztailarekiko gehikuntzak ez dira hain handiak izan: % 22,7 atzerritarren sarreren kasuan, eta % 34,1 ostatu-gauen kasuan.

Nolanahi ere, 66 hotel-establezimendu itxita egon dira 2021eko uztaileko egun guztietan (10 Araban, 26 Bizkaian eta 30 Gipuzkoan). Zifra hori aurreko hilabetean (2021eko ekainean) zein aurreko urteko hilabete berean (2020ko uztailean) baino txikiagoa izan da (91 eta 109 hilabete horietan, hurrenez hurren).

Uztailean, batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da Euskal AEko hotel-establezimenduetan. 2020ko uztailean, berriz, 1,89 egunekoa izan zen. Estatuko pertsonen batez besteko egonaldia handiagoa izan da 2021eko uztailean (2,00 egun). Dena dela, urtetik urterako alderaketa eginez gero, atzerritarren batez besteko egonaldiak igoera handiagoa izan du (1,72 egun 2020ko uztailean, eta 1,83 egun 2021eko uztailean).

graf0018987_02_e.png

2021eko uztailean jardun duten hotel-establezimenduen okupazio-mailak aurreko urteko hilabete berean izandakoak baino handiagoak izan dira, bai plazei, bai eskainitako gelei dagokienez. Igoera portzentajezko 15,5 puntura iritsi da plazen araberako okupazio-mailan, eta 15,2 puntura gelen araberako okupazio-mailan.

Plazen araberako okupazio-maila % 51,8ra iritsi da Bizkaian, % 54,6ra Araban, eta % 65,4ra Gipuzkoan. Era berean, gelen araberako okupazioa % 57,9ra igo da Bizkaian, % 62,8ra Araban, eta % 70,4ra Gipuzkoan.

Uztailean, plazen araberako okupazio-mailarik handiena izan duen hiriburua Donostia da (% 69,2), eta, haren atzetik, Gasteiz eta Bilbo kokatu dira (% 53,9 eta % 53,7, hurrenez hurren). Gelen araberako okupazio-maila ere handiagoa izan da Donostian (%72,0) Gasteizen eta Bilbon baino (% 64,0 eta % 58,5, hurrenez hurren).

Sektoreko errentagarritasun-adierazleek goranzko joerarekin jarraitu dute. ADRa (eguneko batez besteko tarifa) 104,79 euro izan da uztailean, hau da, aurreko urteko uztailean baino % 22,0 handiagoa. ADRaren igoera orokorra izan da lurralde historiko guztietan. Zehazki, 131,32 euro izan da Gipuzkoan (161,87 euro Donostian), 85,50 euro Araban (72,23 euro Gasteizen) eta 83,49 euro Bizkaian (85,99 euro Bilbon).

Okupazio handiagoaren ondorioz, RevPar-ak (gela eskuragarriko diru-sarrerak) % 60,5eko urtetik urterako igoera izan du. Zehazki, Euskal AE osoan, 41,48 euro izan zen 2020ko uztailean, eta 66,56 eurora igo da 2021eko uztailean.

Aurreko hilabetearekin (2021eko ekainarekin) alderatuta, ADRak % 21,2ko gorakada izan du, eta RevPar-ak, berriz, % 78,6koa.

Hileko egun guztietan itxita egon diren hotel-establezimenduen ehunekoaren bilakaerak agerian utzi du gero eta txikiagoa dela COVID19ari aurre egiteko murrizketek hotel-sektorean duten eragina. 2021eko uztailean, Euskal AEko hotel-establezimenduen % 10,3 egon dira itxita hilabeteko egun guztietan. 2020ko uztailean, berriz, % 17,6 izan ziren, eta 2021eko ekainean % 14,3.

Lurralde Historikoei erreparatuta, Araban hotel-establezimenduen % 13,3 egon dira itxita 2021eko uztail osoan, Bizkaian % 10,5 eta Gipuzkoan % 9,4.

Informazio-oharra. Hotelen ETHIaren estaldura % 86,3koa izan da uztailean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Uztailean, Euskal AEko hoteletako ostatu-gauak aurreko urtekoak baino % 67,0 gehiago izan dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/08/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0018987_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali